156. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 14a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Ebroko Ur Konfederazioaren ebazpena,
Esako urtegia erregulatzeko 2013ko kanona onestekoa

2013ko uztailaren 23an, Ebroko Ur Konfederazioko lehendakaritzak ebazpen hau eman du:

Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan (apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretua, 1986ko 103. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, apirilaren 30ean) eta ur konfederazioen lehendakaritzen mendeko egitura organikoa zehazten duen uztailaren 28ko 984/1989 Errege Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat, Ebroko Ur Konfederazioko Zuzendaritza Teknikoko 3. Ustiapen Zerbitzuak Esako urtegia erregulatzeko 2013ko kanonaren kalkulua eta azterlan teknikoa eta ekonomikoa egin zituen, eta azken horretan 15. Ustiapen Batzordeak parte hartu zuen (martxoaren 12ko bilkura).

Hori guztia ikusirik, ur konfederazio honetako Zuzendaritza Teknikoak, 2013ko martxoaren 19an, Esako urtegia erregulatzeko 2013ko kanonaren proposamena onetsi zuen, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan aurreikusitako ondorioak sortzeko, proposamena jendaurrean jartzeko eta, bidezkoa izanez gero, Ebroko Ur Konfederazioko lehendakariak behin betiko onesteko.

Horrenbestez, Zaragozako eta Nafarroako aldizkari ofizialetan, 2013ko apirilaren 10ean eta 2013ko apirilaren 15ean, hurrenez hurren, iragarkia argitaratuta, hamabost egunez jendaurrean jarri zen Esako urtegia erregulatzeko 2013ko kanonaren proposamena, honela banatuta:

a) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Bardeako Ubidetik hartzeko kontzesioa badute, erregulazio kanon gisa 4,5395015522 euro ordainduko dituzte hektareako.

b) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Aragoi ibaitik hartzeko kontzesioa Esako presa egin baino lehenagokoa badute, 0,5649426866 euro ordainduko dituzte hektareako, Esako urtegiaren erregulazio kanon gisa.

c) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Aragoi ibaitik hartzeko kontzesioa Esako presa egin ondokoa badute, 3,0263343681 euro ordainduko dituzte hektareako, Esako urtegia erregulatzeko kanon gisa.

d) Ebroko Ardatza Esako urtegiaren erregulazioaren onuraduntzat joko da eta 19.294,39 euro ordainduko ditu. Zenbateko hori kontuan hartuko da Ebroko urtegiaren erregulazio kanona kalkulatzeko orduan.

e) Bardeako Ubideko zentraletan aprobetxamenduak dituzten erabiltzaile hidroelektrikoek 0,0011348754 euro ordainduko dituzte kWh-ko, Esako presaren erregulazio kanon gisa.

f) Erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Aragoi ibaian, Irati ibaiarekiko elkargunea baino gorago eta presaren erregulazioa baino lehenagotik dutenek, 0,0009675410 euro ordainduko dituzte kWh-ko, Esako presaren erregulazio kanon gisa.

g) Erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Aragoi ibaian, Irati ibaiarekiko elkargunea baino beherago eta presaren erregulazioa baino lehenagotik, 0,0006127997 euro ordainduko dituzte kWh-ko Esako presaren erregulazio kanon gisa.

h) Horniduretarako eta kontsumitu gabe industriarako erabiltzen dutenek, ura Bardeako Ubidetik hartzen dutenek, 0,0028371885 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Esako urtegiaren erregulazio kanon gisa.

i) Hornidurarako eta kontsumitu gabe industriarako erabiltzeko kontzesioa dutenek, ura Aragoi ibaitik hartzen dutenek, 0,0018914590 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Esako urtegiaren erregulazio kanon gisa.

j) Kontsumitu gabe erabiltzeko kontzesioa dutenek, ura Aragoi ibaitik, Irati ibaiarekiko elkargunea baino gorago, hartzen dutenek, 0,0002837188 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Esako urtegiaren erregulazio kanon gisa.

k) Kontsumitu gabe erabiltzeko kontzesioa dutenek, ura Aragoi ibaitik, Irati ibaiarekiko elkargunea baino beherago, hartzen dutenek, 0,0001891459 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Esako urtegiaren erregulazio kanon gisa.

l) Estatuak, obren onuraduna den aldetik (uholdeen kontrako babesa eta gainerako onura orokorrak), 261.701,06 euro ordainduko dizkio erakunde kudeatzaileari, erregulazio kanon gisa.

Iragarkia argitaratu zenetik goian aipatutako epea igarota, inork ez duenez erreklamaziorik aurkeztu, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan xedatutakoa ikusirik, lehendakaritza honek, Urari buruzko Legearen testu bateginaren 30.1.e) artikuluan eta Uraren Administrazio Publikoari eta Plangintza Hidrologikoari buruzko Erregelamenduaren (uztailaren 29ko 927/1988 Errege Dekretua) 33.2.i) artikuluan ematen zaion eginkizuna betez, erabaki du Esako urtegia erregulatzeko 2013ko kanona onestea, jendaurrean jarri den proposamenari jarraituz.

Ebazpen hau Zaragozako eta Nafarroako aldizkari ofizialetan argitaratuko da.

Ebazpen hau ekonomiko-administratiboa denez, Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorrak (2003ko 302. Estatuko Aldizkari Ofiziala, abenduaren 18koa) 222., 223., 224., 229. eta 235. artikuluetan xedatutakoaren arabera, ebazpen honen aurka erreklamazioa jar daiteke hilabeteko epean Aragoiko Lurralde Auzitegi Ekonomiko Administratiboan, edo, nahi bada, berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke epe berean, konfederazio honi zuzenduta. Bai erreklamazioa jartzeko idazkia bai errekurtsoarena aipatutako epe horretan aurkeztu behar dira Ebroko Ur Konfederazio honetan. Ohartarazten da aurka egiteko bi bideak ezin direla aldi berean erabili.

Zaragozan, 2013ko uztailaren 25ean.–Arlo Juridikoaren burua, eskuordeturik, M. Teresa Santos Ruiz de Eguílaz.

Iragarkiaren kodea: E1310976