156. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UXUE

Alkatetza bertze baten esku uztea

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gainean azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Erregelamenduaren 47. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Aurrekoarekin eta aipatu Erregelamenduak xedatzen duenarekin bat,

EBATZI DUT:

1. Alkateorde Ángel Remón San Martínen esku uztea alkatearen eginkizunak, 2013ko uztailaren 31tik abuztuaren 14ra arte.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten den lehen bilkura arruntean.

Uxuen, 2013ko uztailaren 24an.–Alkatea, María Jesús Zoroza Ugalde.

Iragarkiaren kodea: L1311165