156. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

15, 16, 17, 18 eta 19. aldaketak 2013ko aurrekontuetan.
Hasierako onespena

Tafallako Udalak, 2013ko uztailaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 15/2013,16/2013, 17/2013, 18/2013 eta 19/2013 aldaketak Udalaren aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Tafallan, 2013ko abuztuaren 1ean.–Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L1311194