156. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Aurri egoeraren hasierako deklarazioa

Alloko Udaleko alkate udalburuak 2013ko abuztuaren 1ean eman 160. ebazpenaren bidez, espedientea ireki da higiezin hau aurri egoeran dagoela deklaratzeko: Kale Nagusiko 11koa, Alloko 2. poligonoko 35. lurzatiari dagokiona.

María Ángela González Alonso, Alloko Udaleko alkate udalburua.

Kale Nagusiko 11ko higiezinari dagokionez (Alloko 2. poligonoko 35. lurzatia), Rosa Rebole Montoyaren izenean baitago katastroan.

Ikusirik Udalaren hirigintzako zerbitzuaren txostena, 2013ko uztailaren 31koa, bertan adierazten baita lurzati horretan dauden eraikinak aurri egoeran daudela, Hirigintzari eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 196.2b) artikuluan ezarritakoarekin bat, bidezkoa da haiek aurri egoeran deklaratzea.

Zuzenbideko oinarriak eta egitateak aztertuta, alkateak

EBATZI DU:

Lehendabizikoa.–Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 84. artikuluari jarraikiz, espedientearen berri ematea interesdunari eta hamabost eguneko epea ematea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Aipatutako epea iragandakoan alegaziorik aurkeztu gabe, hondamen egoera deklaratuko da.

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea ebazpen hau, ezezaguna baita jabearen edo bere balizko oinordekoen helbidea, eta Osoko Bilkurari horren berri ematea kide anitzeko organo horren hurrengo bilkura arruntean.

Hori guztia zuri igortzen dizut jakinaren gainean egon zaitezen eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107.1 artikuluaren eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 25.aren arabera, ohartarazten dizut horren kontra ezin dela errekurtsorik aurkeztu, tramite egintza baita, ezertan ukatu gabe, baina, alegazioak aurkezten ahal direla prozedurari bukaera emanen dion ebazpenean.

Allon, 2013ko abuztuaren 1ean.–Alkate udalburua, María Angela Gonzalez Alonso.

Iragarkiaren kodea: L1311291