156. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Marcelo Celayeta kaleko 36an oztopo arkitektonikoak kentzeko eta igogailua paratzeko xehetasun azterlanaren testu bategina
Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2013ko ekainaren 21ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 21-JUN-13 (3/CU).

Marcelo Celayeta kaleko 36an oztopo arkitektonikoak kentzeko eta igogailua paratzeko xehetasun azterlana hasiera batean onetsi ondoan (JOB, 2013-04-16koa, 2013ko apirilaren 25eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua), jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, Planeamendu Zerbitzuko buruaren 2013ko ekainaren 13ko txostenarekin bat,

ERABAKI DA:

1. Behin betiko onestea Marcelo Celayeta kaleko 36an oztopo arkitektonikoak kentzeko eta igogailua paratzeko xehetasun azterlanaren testu bategina, María Rosario González Acedo andreak Marcelo Celayeta 36ko jabeen elkartearen izenean aurkeztua, hasierako onespenaren erabakian eskatutakoari erantzunez.

2. Igor bekie erabaki hau, onetsitako xehetasun azterlanaren ale batekin batera, Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren Zuzendaritza Nagusiari eta ukituei, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki oholean.

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2013ko ekainaren 27an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Testu bategina

"6. Planeamenduko eremuaren deskribapena eta azterketa

Xehetasun azterlan honen jarduketa eremua Iruñean kokatzen da:

Marcelo Celayeta etorbideko 36 zenbakidun ataria.

Igogailua paratzeko eta eskaileren kaxa berriarendako gorputz berria sortzeko 5,71 m² (2,38 m x 2,40 m) behar dira, 13,00 m-ko garaieran. Beraz, gorputz irtenaren bolumena 74,23 m³-koa da, gutxi gorabehera.

Erantsitako dokumentazio grafikoan zehaztuta eta mugatuta dago bolumen berria.

Igogailu hori eraikitzeko, ez da lurzoru publikorik okupatuko.

7. Hirigintzako araudia

1. artikulua.

Sortzen den bolumen berriak baldintza hauek beteko ditu:

–Ahalik eta azalera handiena beiraztatua izanen da.

–Gardenak izanen dira beirak.

–Arotzeria zuriz lakatutako aluminiozkoa izanen da.

–Kanpo aldera ematen duen eskailera kaxaren zatiak ahal den garaiera txikiena izanen du, jatorrizko fatxadari jarraipena emateko goiko aldean.

–Laugarren solairuaren mailan, gasaren kontagailuak jarriko dira eskaileren kaxan. Kontagailu horiek jartzeko behar den bolumena prisma bat da, 90 cm-ko garaiera izanen duena eskaileraren zabalera guztian eta 15 cm-ko irtengunea (ikus erantsitako dokumentazio grafikoa).

2. artikulua. Materialak.

Gorputz irtena ixteko erabiliko diren materialak honako hauek izanen dira:

–Beira gardenez egindako itxitura arina.

–Zuriz lakatutako aluminiozko arotzeria."

Iragarkiaren kodea: L1309672