156. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

2. aldaketa 2013ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2013ko 132. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 11n. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

2. aldaketa 2013ko aurrekontuan

Kreditu-gehikuntza:

2. kapitulua: 84.120,00 euro.

Finantzaketa:

8. kapitulua: 84.120,00 euro.

Olaztin, 2013ko abuztuaren 2an.–Alkatea, Gurutze Rodríguez Armendariz.

Iragarkiaren kodea: L1311232