156. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODERITZ

Usategiak enkantean

Oderizko Kontzejuak enkante publikoa eginen du, NA-10124 zenbakiko ehiza barrutiko 15 usategi bost urtez errentan emateko.

Enkantea ahozko posturen bidez eginen da, Goldarazko Kontzejuko Etxean (usategiak barruti horretan baitaude) 2013ko abuztuaren 31n, eguerdiko 12:00etan.

Enkante honetan esleitzen ez diren usategietarako beste enkante bat eginen da irailaren 14an, toki eta ordu beretan, %10 merkeago. Bigarren horretan esleitzen ez diren usategietarako, berriz, hirugarren enkantea eginen da irailaren 14an, toki eta ordu beretan eta hasieran baino %20 merkeago.

Hasierako prezioak, gora jotzeko hainbestekoak, etab., Goldarazko Kontzejuaren Alkatetzan den baldintza agirian daude ikusgai, aztertu nahi dituenaren eskura.

Oderitzen, 2013ko abuztuaren 7an.–Alkatea, Lorenzo Etxarri.

Iragarkiaren kodea: L1311422