156. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Aldaketa, Terrazak eta beladoreak paratzea eta erabiltzea arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Martzillako Udalak, 2013ko maiatzaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Terraza eta beladoreak paratzea eta erabiltzea arautzen duen udal ordenantzan (14. eta 15. artikuluak). 2013ko 110. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 11n.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horren aldaketa behin betiko onetsi eta haren testua argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Martzillan, 2013ko abuztuaren 1ean.–Alkatea, José María Abárzuza Goñi.

Terraza eta beladoreak paratzea eta erabiltzea arautzen duen ordenantza (aldaketa)

14. artikulua.

Elementu desmuntagarriek osatuko dituzte beladoreak.

Beladoreak zorura ainguratu beharko dira, modu seguruan, eta aise desmuntatzen ahalko dira.

Udalak baimendu beharko du ainguratze-sistema.

Interes publikoko inguruabarrak tartean daudelako (obra publiko zein pribatuak, ekitaldi publikoak, irisgarritasun kontuak, larrialdiak, bide segurtasunari edo bestelakoei dagozkien aferak edo beste edozein), ezin bada lurzorua baimenduriko erabilera horretarako egiazki baliatu, baimena baliorik gabe geldituko da inguruabar horiek desagertu arte, eta horrek ez du inolako kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik ekarriko.

15. artikulua.

Beladore estalia paratzeko eskaerarekin batera, honako hau aurkeztu beharko da: oinplanoak, altxaerak eta instalatu beharreko sekzioa, elementuen EBko ziurtagiriak, zorura ainguratzeko sistema, baita erabili beharreko koloreak ere. Eskaerarekin batera, onartuko da katalogoko beladoreen argazkiak.

Iragarkiaren kodea: L1311240