153. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Gizarte-langileen izendapena (B maila)

Tuterako Udaleko gizarte-langile izateko hiru lanpostu huts, B mailakoak, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia 2011ko 140. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 14an. Hautapen proben epaimahaiak egindako proposamenarekin bat, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoa betetzeko, Tuterako Udalak, Alkatetzaren 2013ko martxoaren 18ko 5/2013/IPUT-484 Ebazpenaren bitartez, erabaki du eranskinean aipatzen diren lagunak gizarte-langile izendatu eta haiei esleitzea lanpostu hutsak, haiek izan baitira probak gainditu eta puntuaziorik handienak lortu dituzten izangaiak.

Tuteran, 2013ko uztailaren 31n.–Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

ERANSKINA

–Eva González Arcas, gizarte-langile izateko lanpostu hutsa, plantillako kode honi dagokiona: 0514B10504.

–Amelia Bea Jiménez, gizarte-langile izateko lanpostu hutsa, plantillako kode honi dagokiona: 0514B10701.

–Amaya Ayensa Asenjo, gizarte-langile izateko lanpostu hutsa, plantillako kode honi dagokiona: 0814B10505.

Iragarkiaren kodea: L1311112