148. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABREDO

Cabredoko Udal Plan Orokorra. Behin betiko onespena

2008ko 100. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 15ean, argitaratu zen 1032/2008 Ebazpena, uztailaren 1ekoa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez argitara eman baitzen, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren apirilaren 14ko 112/2008 Foru Agindua. Foru agindu horren bidez behin betiko onetsi zen Cabredoko Udalaren Plan Orokorraren espedientea, bertako udalak sustatua. Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70. eta 81. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, testu osoa eta araudia ematen dira argitara.

Cabredon, 2013ko maiatzaren 27an.–Alkatea, Arantzazu Fernández Cayetano.

HIRIGINTZAKO ARAUAK

AURKIBIDEA

I. KAPITULUA

Arau orokorrak

1. artikulua. Hirigintzako arauen xedea.

2. artikulua. Udal Plan Orokorraren indarraldia.

3. artikulua. Udal Plan Orokor hau berrikustea eta/edo ordeztea.

4. artikulua. Udal Plan Orokorraren izaera publikoa, betearazi beharrekoa eta nahitaezkoa.

5. artikulua. Udal Plan Orokorrak izan ditzakeen kontraesanak interpretatzea

II. KAPITULUA

Hirigintzako araubide orokorra

6. artikulua. Lurzoruaren sailkapena.

7. artikulua. Lurzoruaren azpisailkapena.

8. artikulua. Lurzoruaren kalifikazioa.

9. artikulua. Erabilerak. Definizioa.

10. artikulua. Erabilera motak.

11. artikulua. Erabileren esleipen maila esparruen arabera.

12. artikulua. Sistema orokorrak eta tokiko sistemak.

III. KAPITULUA

Hiri lurzoruko araudia

13. artikulua. Sailkapena. Mugapena.

14. artikulua. Azpisailkapena.

15. artikulua. Eraikin multzoak. Ordenantza partikularrak.

16. artikulua. Kalifikazioa.

17. artikulua. Orube kontzeptua.

18. artikulua. Hiri lurzoruaren jabeen eskubide eta betebeharrak.

19. artikulua. Hirigintzako jarduketa sistemak.

20. artikulua. Eraikigarritasuna. Gehieneko dentsitatea. Babes publikoko etxebizitzak.

21. artikulua. Gehieneko garaierak.

22. artikulua. Lerrokadurak.

23. artikulua. Esku hartzeko epeak. Ondare bilaka daitekeen aprobetxamendua.

24. artikulua. Hirigintzako araudi partikularraren fitxak.

IV. KAPITULUA

Lurzoru urbanizagarriko araudia

25. artikulua. Sailkapena. Mugapena.

26. artikulua. Ordenantza partikularrak dituzten eraikuntza multzoak.

27. artikulua. Kalifikazioa.

28. artikulua. Lurzoru urbanizagarriaren garapena. Hirigintzako jarduketa sistemak.

29. artikulua. Eraikigarritasuna. Gehieneko dentsitatea. Ereduko aprobetxamendua.

30. artikulua. Esku hartzeko epeak. Ondare bilaka daitekeen aprobetxamendua.

31. artikulua. Araudi partikularraren fitxak

V. KAPITULUA

Lurzoru urbanizaezineko araudia

32. artikulua. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen araberako erregulazioa.

33. artikulua. Sailkapena. Mugapena.

34. artikulua. Azpisailkapena.

35. artikulua. Erabileren eta jardueren sailkapena.

36. artikulua. “C” kategoriak eta horien babes araubidea.

37. artikulua. Eraikuntzaz kanpoko jarduerak eta erabilerak.

38. artikulua. Eraikuntzako jarduerak eta erabilerak.

39. artikulua. Eraikuntza berrietarako baldintza orokorrak.

40. artikulua. Lehendik dauden eraikuntzak.

41. artikulua. Lurzoru urbanizaezineko eraikuntza mota desberdinetarako baldintza partikularrak.

VI. KAPITULUA

Egiturazko determinazioak eta xehakatuak

42. artikulua. Egiturazko determinazioak eta xehakatuak.

I. KAPITULUA

Arau orokorrak

1. artikulua. Hirigintzako arauen xedea.

1. Arau hauen xedea da Cabredoko Udal Plan Orokorrak ukitzen dituen lurren hirigintza araubidea ezartzea.

2. Horretan biltzen diren manuak aplikatuko dira goragoko mailako legezko edo erregelamenduzko arauetan xedatutakoa ukatu gabe.

2. artikulua. Udal Plan Orokorraren indarraldia.

Udal Plan Orokorrak indarra hartuko du hura behin betiko onesteko erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean. Indarraldi mugagabea izanen du, baina berrikusi edo aldatzen ahalko da, horretarako aurreikusten diren inguruabarrak gertatuz gero.

3. artikulua. Udal Plan Orokor honen berrikuspena.

1. Udal Plan Orokorra berrikusten eta/edo ordezten ahalko da, legeak udal plan orokorretarako xedatzen duenaren arabera.

2. Goragoko mailako xedapenetan azaltzen diren kasuez gain, honako inguruabar hauek berrikuspena ekarriko dute:

a) Udal Plan Orokor honetako aurreikuspenak funtsean aldarazten dituen lurralde antolamenduko tresna bat onestea

b) Udal Plan Orokor honetan ageri ez den eta udalerrirako ezarritako determinazioetan eragin nabarmena duen azpiegitura proiektu bat behin betiko onestea

c) Bidezkoa izatea lurzoru urbanizaezineko zati garrantzitsu bat hiri lurzoru edo lurzoru urbanizagarri bihurtzea, lurraldearen egitura orokorrean eragina izanik.

d) Udal Plan Orokor honetan jaso ez diren inguruabarrak agertzea edo xederen bat aldatzea, lurraldearen egitura orokorrean eragina izanik.

4. artikulua. Udal Plan Orokorraren izaera publikoa, betearazi beharrekoa eta nahitaezkoa.

1. Udal Plan Orokorra agiri publikoa, betearazlea eta nahitaezkoa da.

2. Publikotasunak berarekin dakar herritar guztien eskubidea dokumentazio guztia aztertzeko, behar bezala integratu eta eginbideturiko alean; horretarako, halako bat izanen da jendearen eskura, udal bulegoetan.

3. Izaera betearazleak berarekin dakar Udal Plan Orokorrean aurreikusitako obren onura publikoa eta horietarako behar diren lurrak okupatu beharra deklaratzea.

4. Nahitaezkotasuna herritarrei nahiz Administrazio Publikoari dagokie.

5. artikulua. Udal Plan Orokorrak izan ditzakeen kontraesanak interpretatzea.

Hirigintzako arauek, orokorrak nahiz partikularrak izan, eta haien osagarri diren antolamenduko planoek, Udal Plan Orokorreko beste dokumentuen gainetik agintzen dute. Dokumentazio idatziko eta grafikoko determinazioak edo dokumentazio idatzi nahiz grafiko desberdinetako determinazioak bat heldu ez direlarik, aprobetxamendu edo lagapenen gaineko aurreikuspenei buruzkoak edo antolamenduaren edo urbanizazioaren onurei edo kargei buruzkoak badira, honela ebatziko da kontraesana: interpretaziorik zabalena hobetsiko da lagapen edo kargei dagokienez, eta interpretaziorik murritzena, aldiz, aprobetxamendu pribatiboei dagokienez, betiere, administrazio jardulearen irizpidearen arabera, Udal Plan Orokor honen ondorioz kontrakoa gomendatzen duten interes publikoko edo hirigintza antolamenduko arrazoiak egon ezean. Bestelako determinazioen arteko kontraesanak administrazioak ebatzi ahal izanen ditu hainbat irizpide erabiliz, hala nola balio estetikoa, apaindura edo higiene baldintzak, azpiegituren, eraikuntzen eta zerbitzuen hobekuntza eta antzekoak; betiere, indarra duen hirigintzako araudiak babesten duen interes sozialari kalterik egin gabe.

Era berean jokatuko da, kontraesanik izan gabe ere, dokumentazio grafikoaren eta idatziaren elementuren batek hainbat interpretazio izan ditzakeenean. Halakoetan Planaren azken xedeari hobekien egokitzen zaion interpretazioa hobetsiko da.

II. KAPITULUA

Hirigintzako araubide orokorra

6. artikulua. Lurzoruaren sailkapena.

Udal Plan Orokorrak ukitzen duen lurraldean lurzoru mota hauek daude:

a) Hiri lurzorua.

b) Lurzoru urbanizagarria.

c) Lurzoru urbanizaezina.

7. artikulua. Lurzoruaren azpisailkapena.

Lurzoru urbanizagarria bi esparrutan azpisailkatzen da: hiri lurzoru finkatua eta hiri lurzoru finkatu gabea. Esparru horietako bakoitzean jarduketa eremuak (AA) eta exekuzio unitateak (UE) ezartzen dira. Horiek dira lurzoruaren kudeaketarako gutxieneko unitate zatiezinak.

Lurzoru urbanizagarria antolamendu xehakatuko sektoreetan zatitzen da.

Lurzoru urbanizaezina kategorietan azpisailkatzen da, ezaugarri komunak dituzten eremuen arabera, eta horietan hirigintzako araubide zehatzagoa ezartzen da.

8. artikulua. Lurzoruaren kalifikazioa.

Lurzoruaren kalifikazioak jada sailkatuta dagoen lurzoruaren araubidea garatzen du, erabilerak lurraldean banatuz edo finkatuz esparruen arabera eta, orobat, horiek zehaztuz edo dagokien intentsitatea mailakatuz.

9. artikulua. Erabilerak. Definizioa.

1. Erabileratzat jotzen da unitate edo eremu batean, eraikinetan edo espazioetan izaten den jarduera nagusia, eta Udal Plan Orokorrak arautzen du ezarritako esparruen antolamendu funtzionalerako eta ingurumen antolamendurako irizpide gisa.

2. Erabileraren baldintzek helburu hau dute: jardueren antolaketa orekatua, kidetasuneko eta bateraezintasuneko erlazioak arautzea eta lurren aprobetxamendua zehaztea.

10. artikulua. Erabilera motak.

Arau hauen ondorioetarako, baita Udal Plan Orokor hau garatzeko mendeko planeamenduan sartzen direnen ondorioetarako ere, erabilera mota hauek ezarri dira:

A) Atxikipen mailaren arabera:

–Orokorrak.

–Xehakatuak.

B) Antolamenduaren xedeetarako egokitasunaren aldetik begiratuta:

–Nagusia.

–Toleratua.

–Debekatua.

Erabilera nagusitzat jotzen da Udal Plan Orokor honetan horrelaxe ezarrita dagoena. Toleratua da proportzio zehatz batean onargarritzat jotzen dena. Eta debekatua, berriz, inolaz ere baimentzen ez dena, bateraezina delako.

c) Eginkizunaren arabera:

–Bizitegiak.

–Eraikuntzarik gabeko eremu pribatuak.

–Industria-Biltegiak.

–Azpiegituren sistema.

–Eremu libreen eta berdeguneen sistema.

–Ekipamendu komunitarioko sistema.

11. artikulua. Erabileren esleipen maila esparruen arabera.

1. Hiri lurzoruan eta lurzoru urbanizagarrian, esleipen maila erabilera xehakatuena da. Planoetan eta eraikuntzaren ordenantza partikular eta orokorretan garatzen dira.

2. Lurzoru urbanizaezinean, esleipen maila erabilera orokorrena da, hirigintzako arau hauen IV. kapituluan ageri den moduan.

12. artikulua. Sistemak: orokorrak eta tokikoak.

a) Sistema orokorrak: hiri garapeneko hirigintza antolamendu determinatzailearen oinarrizko egitura orokorra osatzen duten funtsezko elementuen multzoa da, eta honako hauek osatzen dute: komunikazioek eta beren babes eremuek, hiri zerbitzuek, eremu libreek, berdeguneek eta ekipamendu komunitarioek. Horiek, planeamendu mailan, partikularrek lurzoruari ematen dioten irabazizko erabilera deuseztatzen edo baldintzatzen dute, gizataldeen interes orokorra dela eta. Horien definizioa lurzoruaren sailkapenetik bereizita dago. Desjabetzapen edo erosketa bidez gauzatuko dira eta, horretarako, 8 urteko epea izanen da gehienez, planak indarra hartzen duenetik.

b) Tokiko sistemak: doan lagatzekoak, jarduketa eremuaren leentasuneko zerbitzura.

III. KAPITULUA

Hiri lurzoruko araudia

13. artikulua. Sailkapena. Mugapena.

Hiri lurzoruaren sailkapena 35/2002 Foru Legearen 92. artikuluan ezarritako definizioan oinarritzen da eta, horren arabera, hiri lurzorutzat jotzen da egoera hauetakoren batean dagoena:

–Hiri lurzoru finkatua:

“a) Sarturik dagoenean halako hiri bilbe batean, zeinak, duen urbanizazio egokia dela medio, bilbea osatzen duten lurzatiei orubearen izaera ematen baitie ...”

“b) Aurreko letrak aipatzen duen hiri-bilbean sar daitekeena, dagoeneko baduelako urbanizazio bat, zeina osatzeko lurzatietan bakar-bakarrik egin behar baitira eraikuntzarekiko obra osagarriak, lurzati horiek orube izaera har dezaten.”

“e) Urbanizatu baldin bada hirigintza planeamenduaren exekuzioaren ondorioz eta haren determinazioen arabera, eta, beraz, baldin bada egiazki orube izaera ematen duten zerbitzuen jabe.”

–Hiri lurzoru finkatu gabea:

c) Urbanizazio bat duenean, zeinak, gutxienez ere izanik ibilgailuendako udal hiribidean barnako sarbidea, ur hornidura, hondakin uren hustuketa eta argindarraren hornidura, bere finkapenerako lurzatietan beharko baititu eraikuntzarekiko osagarriak diren obrak baino haratago doazen jarduketak edo haien erreforma, berrikuntza edo hobekuntza, exekuzio unitateak zehaztuz.”

Bereziki halakotzat hartuko dira urbanizatutako lurrak, zeinetan hirigintza planeamenduak lehenagokotik oso desberdina den antolamendua aurreikusten duen, edo ukitutakoen artean berdinbanaketako operazioak eskatuko dituzten birmoldaketako edo barne erreformako jarduketak aurreikusten dituen.

d) Eraikia baldin badago, gutxienez, aurreko letran aipatzen diren zerbitzuen sareek ematen duten espazioaren bi heren, eta osorik urbanizatzeko behar badu exekuzio unitateak zehatz daitezen.

Hiri lurzoruaren sailkapena eta kategorizazioa justifikatzen da aipatu legezko determinazioetan, Cabredoko herrigunean aplikatuetan; antolamendu planoetan ageri da horien emaitza grafikoa.

14. artikulua. Azpisailkapena.

Hiri lurzoru finkatuan jarduketa esparru murriztuak ezartzen dira:

–AA.–Jarduketa esparrua lurzoru finkatuan.

–Gainerako lurzoruan, non ez baita jarduketa esparrurik zehazten, lurzati bakoitza jarduketa asistematiko zuzeneko eremu bat izan daiteke.

Hiri lurzoru finkatu gabean exekuzio unitateak definitzen dira (UE).

Deskribatu diren esparruak lurzoruaren lurralde banaketako gutxieneko unitate zatiezinak dira.

Hiri lurzoruaren azpisailkapena 3. antolamendu planoan agertzen da.

15. artikulua. Eraikin multzoak. Ordenantza partikularrak.

1. Eginda dauden eraikinak eta eraikitzekoak multzotan sailkatzen dira, eraikuntzaren kalitatea edo ingurumenekoa, tipologia edo kokapena kontuan harturik.

2. Eraikuntzaren ordenantza orokorra ordenantza partikularren bitartez garatzen da, eta horiek kasuan kasuko eraikuntza multzoak soilik lotzen dituzte.

3. Antolamenduko 3. planoetan ordenantza partikularrak dituzten eraikuntza multzoak ageri dira, zerrenda honen arabera:

G.1.–Babesa: 1. ordenantza.

G.2.–Zaharberritzea/berritzea: 2. ordenantza.

G.2’.–Bizitegiak izateko eraikin berria: 2. ordenantza.

G.3.–Industria-biltegiak: 3. ordenantza.

G.4.–Antolamenduz kanpokoak: 4. ordenantza.

4. Eraikuntza multzoen ezaugarri nagusien laburpen gisa, honako hauek hartzen dira kontuan:

G.1.–Dauden eraikinak, multzoak edo elementu arkitektonikoak, interes historiko edo arkitektonikoa dutelako kontserbatu beharrekoak. Gaur egun duten nortasuna mantentzeko babes neurriak hartzen dira.

G.2.–Dauden eraikinak, zeinetan zaharberritze jarduketak, baita erabat eraberritzekoak ere, baimentzen diren.

G.2’.–Bizitegiak izateko eraikin berriak, G2aren ordenantza berarekin.

G.3.–Dauden industriak eta biltegiak, 3. ordenantza partikularrarekin.

G.4.–Hirigintzako antolamendu zuzeneko arrazoiengatik finkatzen ez diren eraikinak.

G1 eraikuntza multzoan sartutako eraikinen eta elementu arkitektonikoen multzoak interes historikoa, kulturala edo ingurumenekoa duen ondarearen katalogoa osatzen du.

Katalogatutako elementuak babesteko berariazko neurriak eraikuntzaren ordenantzan biltzen dira, bai eta hirigintza arauen eranskin gisa ageri diren banakako fitxetan ere.

16. artikulua. Kalifikazioa.

1. Hiri lurzoruan, lurzoruaren kalifikazioa erabilera xehakatuko esparruen eta sistemen arabera egiten da, eta antolamenduko 3. planoan agertzen da.

2. Erabilera xehakatuak dituzten esparruak hauek dira:

A.1.–Bizitegietarako finkatua.

A.2.–Bizitegietarako proposatua, antolamendu berrikoa.

A.3.–Eraikuntzarik gabeko eremu pribatuak.

A.4.–Industriala-biltegiak.

A.5.–Ekipamendu pribatua.

3. Hona hemen esparru horien ezaugarriak:

A.1.–Bizitegietarako finkatua. Dauden eraikinek eratzen dute; eraikin horien artean, bizitegi erabilera nagusi izanik ere, zenbait erabilera mota daude, biltegiak barne. Eraikin eta erabilera horiek finkatu egiten dira, eta horrelakoak izaten jarraitzeko baimena ematen da oro har. Erabilera desberdinen arteko bateragarritasuna eraikin bakoitzari dagokion eraikuntzaren ordenantzan ezartzen da.

A.2.–Bizitegietarako proposatua, antolamendu berrikoa. Eraikin berriek osatzen dute, haien erabilera nagusia bizitegia bada. Erabilera desberdinen arteko bateragarritasuna eraikin bakoitzari dagokion eraikuntzaren ordenantzan ezartzen da.

A.3.–Eraikuntzarik gabeko eremu pribatuak. Eraikinaren kanpoaldeko lerrokaduren eta lurzatiaren lerrokaduren artean dauden eremuak dira. Erabilera pribatukoak dira, eta baratze, lorategi eta aisia leku gisako erabilerak baimentzen dira, baina debekatuta dago eraikinak edo produktuen biltegiak egitea.

A.4.–Industriala-biltegiak. Industriako instalazioen edo biltegien ezaugarriak dituzten eraikinak. Erabilera desberdinen arteko bateragarritasuna eraikin bakoitzari dagokion eraikuntzaren ordenantzan ezartzen da, bai eta jarduera sailkatuen araudian ere.

A.5.–Ekipamendu pribatua. Erlijio eraikinak.

4. Sistemak hauek dira:

S.1.–Azpiegituren sistema orokorra. (Komunikazioak eta hiri zerbitzuak).

S.2.–Eremu libreen eta berdeguneen sistema orokorra.

S.3.–Komunitate ekipamenduen sistema orokorra.

17. artikulua. Orube kontzeptua.

Eraikuntzarik gabeko hiri lur batean eraiki ahal izateko, orubearen baldintzak izan beharko ditu. Ondorio horretarako, orubetzat jotzen den lurrak, Udal Plan Orokor honek ezarritako antolamendu zehatza izateaz gain, urbanizazio maila normala du, zoladura eta espaloiak izan ezik, edonola ere eraikuntzarekin batera egin beharrekoak. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 93. artikuluan ikus daiteke orubearen definizio zehatza.

18. artikulua. Hiri lurzoruaren jabeen eskubide eta betebeharrak.

1. Lurzoruaren titularrek eskubidea dute, Udal Plan Orokor honekin bat, plan horrek lurzoruari emandako hirigintza aprobetxamendua berenganatzeko, bai eta aprobetxamendu hori gauzatzeko ere hirigintza arau hauen 23. artikuluan ezarritako moduan.

2. Lurzoruaren jabearen betebeharrak hauek dira:

A) Eraikitako lurzoruan:

Ondare arkitektonikoa eta eraikuntzarik gabeko eremu pribatuak kontserbatzea, alkatetzak onesten edo ematen dituen ordenantza eta bandoak betez. Txukun eduki eta mantentzea, akabera ona emanda eta ongi errematatuta fatxadak, hormak, itxiturak, mehelinak etab., eta 35/2.002 Foru Legearen 87. artikuluan ezarritako determinazioak betetzea.

B) Eraiki gabeko lurzoruan:

a) Tokiko bide sistemak (kaleak, plazak etab.) eta tokiko gainerako sistemak ezartzeko den lurzoruaren erreserba eta nahitaezko lagapena eta dohainekoa, arau partikularren fitxetan eta antolamendu planoetan agertzen den moduan.

b) Urbanizazioaren kostua ordaintzea eta, zehazki, unitatearen, eremuaren edo orubearen urbanizazioarena, honako hauek barne: bide sarea, ur hornidura, saneamendua, energia elektrikoa, argiteria publikoa, telefonoa eta aurreikusi diren edo aurreikusten ahal diren beste zerbitzu batzuk. Behar diren azpiegitura sareak gauzatuko dira erreferentzia gisa harturik antolamendu planoetan eskema moduan ageri diren diseinu eta trazadurako irizpideak. Kontuan hartuko da Udal Plan Orokor honen dokumentazio grafikoan marraztutako azpiegitura sareak orientagarriak direla eta, beraz, ez direla dauden trazaduren erreferentzia zehatz edo lotesle; hori horrela, kasu bakoitzean, unitate bakoitzerako behar diren harguneak eta trazadurak egin beharko dira, Udal Plan Orokorrean marraztutako aurreikuspenekin bat etorri ala ez. Urbanizazio proiektuetan edo eraikuntza obretakoetan beste trazadura edo konponbide batzuk hartzen ahalko dira, eta horiek espresuki onetsi beharko dituzte Udaleko zerbitzu teknikoek eta hornidurez eta sareen mantentze-lanez arduratzen diren enpresek.

19. artikulua. Hirigintzako jarduketa sistemak.

Hiri lurzoruan eraikin berriak egiteko eremuen (AA) hirigintzako araudi partikularreko fitxetan, jarduketa sistema gisa konpentsaziokoa planteatzen da, oro har. Hori ordezten ahalko da borondatezko birzatiketarekin ukitutako jabe guztiek halaxe erabakitzen dutenean edo jabe bakarra bada, exekuzio unitateetan. Zuzeneko jarduketetan (hirigintzako araudi partikularreko fitxetan espresuki aipatzen direnetan), Udal Plan Orokor honek ezartzen dituen lagapenak lagapen akta baten bidez formalizatuko dira, eta hori eskritura publikoan jasoko da.

20. artikulua. Eraikigarritasuna-Gehieneko dentsitatea. Babes publikoko etxebizitzak.

Jarduketa eremuetako gehieneko eraikigarritasuna hiri lurzoru finkatuan honela zehazten da: lerrokaduren arteko eremu guztia okupatzeko aukera, dokumentazio grafikoan eta eraikuntzaren ordenantzan ezarritako gehieneko garaierarekin, eta kasuan kasuko fitxan finkatzen den gehieneko etxebizitza kopuruarekin. Exekuzio unitateetan, Araudi Partikularreko fitxek zehaztuko dituzte exekuzio unitate bakoitzerako baimendutako etxebizitza kopurua eta gehieneko eraikigarritasuna.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 52. artikuluko zehaztapenetan ezarritakoa betez, behar diren zehaztapenak sartu dira, finkatu gabeko hiri lurzoruan eta lurzoru urbanizagarrian egiten diren bizitegien %50 gutxienez, babes publikoaren erregimenen bati loturiko etxebizitzak eraikitzeko izan daitezen bermatzeko. Horien erdiek, gutxienez, babes ofizialeko etxebizitzak izan beharko dute.

Finkatu gabeko hiri lurzoruko hirigintzako araudi partikularreko fitxetan zehazten da exekuzio unitate bakoitzean babestu beharreko etxebizitzen proportzioa.

21. artikulua. Gehieneko garaierak.

3. dokumentuan arautzen dira: eraikuntzaren ordenantza orokorra, eta antolamenduko 4. planoan.

22. artikulua. Lerrokadurak.

1. 3. dokumentuan arautzen dira: eraikuntzaren ordenantza orokorra, eta antolamenduko 4. planoan.

2. Lurzatiko lerrokadura mota hauek bereizten dira:

–Gaur egungoa, lurzatien muga zehazten duten lerroak, katastroko planoaren arabera.

–Kanpokoa, lurzatiaren kanpoaldea zehazten duten lerroak, jabari eta erabilera publikoen eta pribatuen arteko muga ezarriz.

Litekeena da gaur egungo eta kanpoaldeko lerrokadurak bat ez etortzea, publikoa izatekoa den eremu bat mugatuz.

Hirigintzako jarduketa eremu eraiki gabeetan, dohain lagatzeko eremuak izanen dira, horietan jarduteko unean (tokiko sistema).

3. Eraikinaren lerrokadura da lurzatian gehienez eraikitzen ahal den orubea zehazten duen lerroa.

23. artikulua. Esku hartzeko epeak. Ondare bilaka daitekeen aprobetxamendua.

Jarduketa esparruetan (AA), hiri lurzoru finkatuan, ez da eperik ezarri urbanizatzeko edo eraikitze lizentzia eskatzeko. Eskuratzen ahal den hirigintza aprobetxamendua Planak onartzen duen aprobetxamenduaren %100 izanen da kasu guztietan.

Finkatu gabeko hiri lurzoruan definitutako exekuzio unitateetan, epe mugagabea ezartzen da urbanizatzeko edo eraikitze lizentzia eskatzeko. Eskuratzen ahal den hirigintza aprobetxamendua Planak onartzen duen aprobetxamenduaren % 90 izanen da.

24. artikulua. Hirigintzako araudi partikularraren fitxak.

Hiri lurzoruko jarduketa esparru guztiei (AA eta UE), antolamenduko 2. planoan ageri direnei, araudi orokorrek ez ezik araudi partikularrek ere eragiten diete, eremuen ezaugarrien arabera.

Esparru eta unitate bakoitzerako arau partikular hauek, ondoren ageri diren fitxetan adierazten dira, antzeko ezaugarriak dituzten eremuka sailkaturik.

HIRI LURZORUKO HIRIGINTZA ARAUDI PARTIKULARRAREN LABURPEN FITXA

Hiri lurzoruko jarduketa eremuen ezaugarri orokorrak biltzen dira atal honetan.

Fitxen edukian azaltzen diren azalerak zertxobait aldatuta gera daitezke katastroko planoak eta lurren errealitate fisikoa erabat bat ez datozenean.

Jarduketa asistematikoko bizitegi eremuak hiri lurzoru finkatuan (AA).

Ezaugarri orokorrak:

–Hiri lurzoru finkatuko eremuak, lagapenak eta lerrokadura berriak definituak dituena, bideak handitu ahal izateko, urbanizazioa unitatearen kargura izanik.

Sailkapena:

–Hiri lurzoru finkatua:

Kalifikazioa:

–Bizitegi lurzoru finkatua edo antolamendu berrian proposatua (A.1 edo A.2), erabilera bateragarriak dituena eraikuntzaren ordenantzaren (2.a) arabera.

–Eraikuntzarik gabeko eremu pribatua (A.3)

–Komunikazioen tokiko sistema.

Eraikuntzaren gaineko ordenantza partikularra:

–2. ordenantza (zaharberritzea, eraberritzea eta bizitegiak berritik egitea).

Antolamenduz kanpoko eraikinak dituzten eremuetan 4. ordenantza (antolamenduz kanpo) ere aplikatuko da, hori dagokion eraikinean.

Eraikuntzaren tipologia:

–Eraikin berrietan: Familia bakarreko bizitegia

–Era berean familia bakarrekoa edo kolektiboa, eraikuntzaren ordenantzako (2.eko) irizpideen arabera, jada badiren eta finkatzen diren eraikinen kasuan, AA esparruetan daudenean.

Unitatearen eta lagapenaren azalerak eta baimendutako etxebizitza kopurua:

AA-1:

–Azalera: 910 m².

–Lagatzeko azalera: 0 m².

–Baimendutako etxebizitza kopurua: etxebizitza 1.

AA-2:

–Azalera: 593 m².

–Lagatzeko azalera: 59 m².

–Baimendutako etxebizitza kopurua: 2 etxebizitza.

AA-3:

–Azalera: 500 m².

–Lagatzeko azalera: 0 m².

–Baimendutako etxebizitza kopurua: etxebizitza 1.

AA-4:

–Azalera: 802 m².

–Lagatzeko azalera: 80 m².

–Baimendutako etxebizitza kopurua: 3 etxebizitza.

AA-5:

–Azalera: 725 m².

–Lagatzeko azalera: 72 m².

–Baimendutako etxebizitza kopurua: 2 etxebizitza.

AA-6:

–Azalera: 496 m².

–Lagatzeko azalera: 49 m².

–Baimendutako etxebizitza kopurua: etxebizitza 1.

AA-7A:

–Azalera: 263 m².

–Lagatzeko azalera: 17 m².

–Baimendutako etxebizitza kopurua: etxebizitza 1.

AA-7B:

–Azalera: 300 m².

–Lagatzeko azalera: 20 m².

–Baimendutako etxebizitza kopurua: etxebizitza 1.

AA-8:

–Azalera: 500 m².

–Lagatzeko azalera: 0 m².

–Baimendutako etxebizitza kopurua: 2 etxebizitza.

AA-9:

–Azalera: 1.558 m².

–Lagatzeko azalera: 0 m².

–Baimendutako etxebizitza kopurua: etxebizitza 1. (*)

AA-10:

–Azalera: 452 m².

–Lagatzeko azalera: 45 m².

–Baimendutako etxebizitza kopurua: 2 etxebizitza.

AA-11:

–Azalera: 565 m².

–Lagatzeko azalera: 0 m².

–Baimendutako etxebizitza kopurua: etxebizitza 1.

AA-12:

–Azalera: 310 m².

–Lagatzeko azalera: 31 m².

–Baimendutako etxebizitza kopurua: 2 etxebizitza.

AA-13:

–Azalera: 642 m².

–Lagatzeko azalera: 58 m².

–Baimendutako etxebizitza kopurua: 2 etxebizitza.

AA-14:

–Azalera: 509 m².

–Lagatzeko azalera: 32 m².

–Baimendutako etxebizitza kopurua: 2 etxebizitza.

AA-15:

–Azalera: 908 m².

–Lagatzeko azalera: 80 m².

–Baimendutako etxebizitza kopurua: 2 etxebizitza.

AA-16:

–Azalera: 414 m².

–Lagatzeko azalera: 34 m².

–Baimendutako etxebizitza kopurua: 2 etxebizitza.

AA-17:

–Azalera: 367 m².

–Lagatzeko azalera: 21 m².

–Baimendutako etxebizitza kopurua: etxebizitza 1. (*)

AA-18:

–Azalera: 460 m²

–Lagatzeko azalera: 29 m²

–Baimendutako etxebizitza kopurua: etxebizitza 1. (*)

AA-19:

–Azalera: 774 m².

–Lagatzeko azalera: 31 m².

–Baimendutako etxebizitza kopurua: etxebizitza 1. (*)

AA-20:

–Azalera: 282 m².

–Lagatzeko azalera: 5 m².

–Baimendutako etxebizitza kopurua: etxebizitza 1.

AA-21:

–Azalera: 492 m²

–Lagatzeko azalera: 17 m²

–Baimendutako etxebizitza kopurua: etxebizitza 1. (*)

AA-22:

–Azalera: 692 m².

–Lagatzeko azalera: 38 m².

–Baimendutako etxebizitza kopurua: 3 etxebizitza.

AA-23:

–Azalera: 450 m².

–Lagatzeko azalera: 30 m².

–Baimendutako etxebizitza kopurua: etxebizitza 1.

AA-24:

–Azalera: 142 m².

–Lagatzeko azalera: 10 m².

–Baimendutako etxebizitza kopurua: etxebizitza 1.

AA-25:

–Azalera: 155 m².

–Lagatzeko azalera: 0 m².

–Baimendutako etxebizitza kopurua: etxebizitza 1.

AA-26:

–Azalera: 140 m².

–Lagatzeko azalera: 13 m².

–Baimendutako etxebizitza kopurua: etxebizitza 1. (*)

AA-27:

–Azalera: 531 m².

–Lagatzeko azalera: 0 m².

–Baimendutako etxebizitza kopurua: etxebizitza 1. (*)

AA-28:

–Azalera: 808 m².

–Lagatzeko azalera: 0 m².

–Baimendutako etxebizitza kopurua: etxebizitza 1. (*)

AA-29:

–Azalera: 545 m².

–Lagatzeko azalera: 34 m².

–Baimendutako etxebizitza kopurua: 2 etxebizitza.

AA-30:

–Azalera: 643 m².

–Lagatzeko azalera: 37 m².

–Baimendutako etxebizitza kopurua: 2 etxebizitza.

AA-31:

–Azalera: 840 m².

–Lagatzeko azalera: 0 m².

–Baimendutako etxebizitza kopurua: etxebizitza 1. (*)

AA-32:

–Azalera: 365 m².

–Lagatzeko azalera: 36 m².

–Baimendutako etxebizitza kopurua: 2 etxebizitza.

(*) Etxebizitza baimenduak proposatutako lerrokadura berrian. Kopuru horri gehituko zaizkio jada baden eraikinean baimendutako etxebizitzak, eraikuntzaren ordenantzan (2.ean) ezarritako irizpideei jarraikiz.

Hirigintzako jarduketa.

–Zuzenekoa. Lagapenak lagapen akta batean formalizatuko dira, lizentzia eman aitzin, eta eskrituran eta lurzatiaren erregistroan islatuko dira, hori guztia lurzatiaren sustatzailearen bizkar.

AA 7 eta 14. jarduketa eremuek lurzati bat baino gehiago hartzen dute; horregatik, partikularren aldez aurreko akordioa beharko da lurzatiak gehitzeko eta zuzenean jarduteko, edo titular bakar batek lurzoru guztia bere borondatez eskuratzea, esparru horretan lurzatiketarik egin behar ez izateko. Obretarako lizentzia eskatu baino lehen katastroa aldatu beharra dago, AAren esparrua katastroko lurzati bakar batekin bat etor dadin.

Egiteko manera:

Exekuzio proiektua zuzenean eta, horren barnean, aparteko kapitulu batean, lagatzen diren eremuen urbanizazio obrak eta azpiegituretarako behar diren obrak.

AA esparru baten sustapenaren hasiera dela eta, Udalak erabakitzen ahalko du batera exekuta daitezela zenbait AAren zerbitzu eta azpiegitura komunen obrak, kostuak bakoitzaren aprobetxamenduaren heinean banatuz. Bestela, AAren sustatzatzaileak hartuko du ardura kasu bakoitzean Udalak bidezkotzat jotzen dituen zerbitzuak eraiki eta berritzeko, baita urbanizatzeko eta dokumentazio grafikoan zehaztutako eremua lagatzeko ere.

Ondare bilakatzen ahal den aprobetxamendua:

–Planak baimentzen duen aprobetxamenduaren %100.

Antolamenduz kanpoko eraikinak:

–AA 4, 5, 14, 22 eta 26. eremuetan, eginak dauden eta erabat edo hein batean antolamenduz kanpokotzat jotzen diren eraikinak sartzen dira; horregatik, eraitsi egin beharko dira edo lerrokadurak zuzendu unitatearen exekuzio prozesuan.

Egun dauden eraikinak:

–AA 9, 17, 18, 19, 20, 21, 26, 27, 28 eta 31. eremuetan, eginak dauden eraikinak, erabat edo hein batean finkatzen direnak, sartzen dira, dokumentazio grafikoan agertzen diren lerrokadurekin eta gehieneko garaierekin.

–Eginak dauden eraikinetan bolumen eraikia %20 baino gehiago handitzea (gaur egungo bolumenaren gainean) dakarren edozein jarduketa eginez gero, unitatearen exekuzioa gauzatzen da, eta horrek berarekin dakar unitaterako aurreikusitako urbanizazio kargak eta lagapenak exekutatzea.

Aparkalekuen aurreikuspena:

–Berritik egiten den etxebizitza bakoitzarentzat aparkatzeko toki bat izanen da, gutxienez, eraikinaren barrenean. Baldintza hau ez da aplikatzekoa AAetan sarturik gaur egun eginak dauden eraikinetan sortzen diren etxebizitzentzat.

Beste determinazio batzuk:

–AA-28 eta AA-29 direlakoetan jarduketa eremuen gain izanen dira horien zerbitzuen azpiegiturak eta jarduketa eremuaren aurreko aldera sartzeko 5 metroko bidearen zoladura.

–AA 33 delakoan zoladura emateari baldintzatuko zaio obra lizentzia. AA 33 eremuaren gain izanen da AA 27ko mugatik AA 33ra ailegatzeko bide publikoaren zoladura hori, gutxienez 4 metro zabal eta Udalak definitzen dituen eraikuntza ezaugarriekin.

Jarduketa asistematikoko industria esparruak hiri lurzoru finkatuan (AA-I), antolamendu aukera bikoitza dutenak

1, 2, 3, 4 eta 5. jarduketa eremuak (AA-I)

–Ezaugarriak:

Eraikin finkatuak dituzten eremuak, industria-biltegiak erabilera baimenduarekin, jarduketa asistematikoa, zeinentzat antolamendu aukera bikoitza proposatzen baita:

A aukera.–Egina dagoen eraikina finkatzen da, eta eraikuntzaren ordenantzak (3.ak) arautu egiten ditu izaten ahal diren esku-hartzeak eta handitzeak.

B aukera.–Egina dagoen eraikina osorik edo hein batean ordezten du bizitegi erabilerako eraikin berriak, fitxa honetan ezarritako prozedurari jarraikiz.

–Bizitegietarako ordezko antolamendurako baldintza orokorrak (B aukera):

–Xehetasun azterlan bat tramitatuko da berrantolamenduaren xede den eremurako edo eremuetarako, eta antolamendu berrirako determinazio hauek jasoko dira bertan:

  • Baimentzen da egina dagoen industria eraikinari erabat edo hein batean bizitegi erabilera emateko, bi erabilerak bateragarri izateko aukerarekin. Kasu horretan, unitatea bi azpieremutan zatitutzat joko da, eta bereizirik aplikatuko dira industria erabilerako edo ordezko bizitegi erabilerako baldintzak, nahiz eta, betiere, berrantolatutako eremuak jarduketa eremuaren azalera osoaren %50etik gorakoa izan behar duen, eta eraikuntzak ere proportzio bera.
  • Bizitegi eraikin berriak lurzoruan okupatzen duen azalera, gehienez: jarduketa eremuko azaleraren %40, edo, bestela, gaur egungo eraikinak okupatzen duen azalera.
  • AA-I 1, 3, 4 eta 5erako baldintzak:

–Lerrokadura berriak zehaztuko dira, gutxieneko atzeraemangunea 1,00 m-koa dela bideei eta lurzati mugakideei dagokienez.

  • Atzeraemanguneko 1,00 m-ko zerrenda urbanizatu eta lagako da kale aldera ematen duen aurrealdean.
  • Gehieneko eraikigarritasuna: 1,50 m²/m².
  • Gehieneko dentsitatea: 60 etxeb./Ha.
  • Tipologia: familia bakarreko bizitegi eraikina
  • Gehieneko garaiera: B+2
  • Eraikuntzaren gaineko ordenantza: 2 zk.
  • AA-I 2rako baldintzak:
  • Gehieneko eraikigarritasuna: Gaur eguneko bolumen eraikia.
  • Gehieneko dentsitatea: 2 etxebizitza
  • Tipologia: Familia bakarreko etxebizitza edo etxebizitza kolektiboa.
  • Gehieneko garaiera: B+2
  • Eraikuntzaren gaineko ordenantza: 2 zk.
  • Xehetasun azterlanean, beharrezkoak diren urbanizazio obrak zehaztuko dira berrantolatutako eremuak hirigintza zerbitzu guztiak izan ditzan, baita sarbide zolatua ere, eta sustatzailearen kargura izanen dira beharrezko obrak.

Hirigintzako jarduketa:

–Zuzenekoa.

Egiteko manera:

–Exekuzio proiektua zuzenean, zeinean agertuko baitira beharrezkoak diren obrak eraikin berriek hirigintza zerbitzu beharrezko guztiak izan ditzaten.

Ondare bilakatzen ahal den aprobetxamendua:

–Planak baimentzen duen aprobetxamenduaren %100.

Aparkalekuen aurreikuspena:

–Berritik egiten den etxebizitza bakoitzarentzat aparkatzeko toki bat izanen da, gutxienez, eraikinaren barrenean.

Hiri lurzoru finkatu gabeko unitateak (UE).

Bizitegietarako UE-1 exekuzio unitatea

EZAUGARRI OROKORRAK:

–Hiri lurzoru finkatu gabeko eremua. Familia bakarreko etxebizitza atxikirako edo bakarturako aurreikusia, beheko solairuan lokala duena.

EGITURAZKO DETERMINAZIOAK:

Sailkapena:

–Hiri lurzoru finkatu gabea.

Kalifikazioa. Erabilera orokorra:

–Bizitegiak

Eraikuntzaren tipologia:

–Familia bakarreko bizitegia

Baimendutako etxebizitza kopurua:

–Familia bakarreko -7 etxebizitza.

Etxebizitza babesturako erreserba:

–4 etxebizitza babestu gutxienez. (Gutxienez 2 BOE).

Gehieneko azalera eraikigarriak: (ezin izanen da gainditu azalera eraikigarria etxebizitzetan, ezta azalera eraikigarri osoa)

–Bizitegiak: 770 m².

–Lokalak: 420 m².

–Azalera eraikigarria, guztira, UEn: 1.190 m².

Ondoriozko eraikigarritasuna:

-0,65 m²/m².

Banaz bertzeko aprobetxamendua:

–Homogeneizazio koefizienteak:

  • –Familia bakarreko etxebizitza: 1,00.
  • Lurzoru pribatua = 0,10.
  • Prezio tasatuko etxebizitza = 0,70.
  • Babes ofizialeko etxebizitza = 0,60.

–Exekuzio unitatearen aprobetxamendu osoa: 1.079 AU.

–Exekuzio unitatearen banaz bertzeko aprobetxamendua: 0,59 AU/m².

Ondare bilakatzen ahal den aprobetxamendua:

–Planak baimentzen duen aprobetxamenduaren %90.

ANTOLAMENDU XEHAKATUKO DETERMINAZIOAK:

Kalifikazioa. Erabilera xehakatuak:

–Bizitegietarako proposatua, antolamendu berrikoa (A2).

–Eraikinik gabeko eremu pribatua (A3).

–Azpiegitura sistemak, eremu libre, berdegune eta ekipamendu komunitarioak.

Eraikuntzaren gaineko ordenantza partikularra:

–2. ordenantza (zaharberritzea, eraberritzea eta bizitegiak berritik egitea).

Azalerak:

–Unitatearen azalera, guztira: 1.829 m².

Azalera libre pribatua, antolamenduaren arabera: 1.274 m².

–Bideetarako lagapenak: 218 m².

–Ekipamendurako lagapena: 126 m².

–UEren eremuan, dagoen bide publikoko zati bat sartzen UEren gain urbanizatzeko. Bide horrek ez du aprobetxamendurik sortzen Udalaren alde

Ateratzen den dentsitatea:

–38,3 etxeb./Ha

Hirigintzako jarduketa:

–Konpentsazioa. (Borondatezko birzatiketa erabiltzen ahalko da, ukitutako jabe guztiak ados jartzen badira).

Egiteko manera:

–Urbanizazio proiektua.

–Eraikuntza proiektua

Arau partikularrak:

–Ibilgailuentzako aparkalekuei dagokienez, bi plaza jarriko dira sestra gaineko edozein erabileratarako eraikinaren 100 metro karratuko, garajeetarako tokia kenduta; erabilera publikoko espazioetan gutxienez plaza bat jarriko da etxebizitza bakoitzeko eta plaza bat merkataritzako edo hirugarren sektoreko erabileretako 100 metro karratuko.

Bizitegietarako UE-2 exekuzio unitatea

EZAUGARRI OROKORRAK:

–Hiri lurzoru finkatu gabeko eremua. Familia bakarreko etxebizitza atxikirako edo bakarturako aurreikusia, beheko solairuan lokala duena.

EGITURAZKO DETERMINAZIOAK:

Sailkapena:

–Hiri lurzoru finkatu gabea.

–Kalifikazioa. Erabilera orokorra:

–Bizitegiak

Eraikuntzaren tipologia:

–Familia bakarreko bizitegia

Baimendutako etxebizitza kopurua:

–Familia bakarreko -6 etxebizitza.

Etxebizitza babesturako erreserba:

–3 etxebizitza babestu gutxienez. (Gutxienez 2 BOE).

Gehieneko azalera eraikigarriak: Gehieneko azalera eraikigarriak: (ezin izanen da gainditu azalera eraikigarria etxebizitzetan, ezta azalera eraikigarri osoa)

–Bizitegiak: 840 m².

–Lokalak: 480 m².

–Azalera eraikigarria, guztira, UEn: 1.320 m².

Ondoriozko eraikigarritasuna:

-0,57 m²/m².

Banaz bertzeko aprobetxamendua:

–Homogeneizazio koefizienteak:

  • –Familia bakarreko etxebizitza: 1,00.
  • Lurzoru pribatua = 0,10.
  • Prezio tasatuko etxebizitza = 0,70.
  • Babes ofizialeko etxebizitza = 0,60.

–Exekuzio unitatearen aprobetxamendu osoa: 1.224 AU.

–Exekuzio unitatearen banaz bertzeko aprobetxamendua: 0,53 AU/m².

Ondare bilakatzen ahal den aprobetxamendua:

–Planak baimentzen duen aprobetxamenduaren % 90.

ANTOLAMENDU XEHAKATUKO DETERMINAZIOAK:

Kalifikazioa. Erabilera xehakatuak:

–Bizitegietarako proposatua, antolamendu berrikoa (A2).

–Eraikinik gabeko eremu pribatua (A3).

–Azpiegitura sistemak, eremu libre, berdegune eta ekipamendu komunitarioak.

Eraikuntzaren gaineko ordenantza partikularra:

–2. ordenantza (zaharberritzea, eraberritzea eta bizitegiak berritik egitea).

Azalerak:

–Unitatearen azalera, guztira: 2.299 m².

–Azalera pribatua, antolamenduaren arabera: 1.464 m².

–Bideetarako lagapenak: 664 m².

–Ekipamenduetarako lagapena: 171 m².

Ateratzen den dentsitatea:

-26,1 etxeb./Ha

Hirigintzako jarduketa:

–Konpentsazioa. (Borondatezko birzatiketa erabiltzen ahalko da, ukitutako jabe guztiak ados jartzen badira).

Egiteko manera:

–Urbanizazio proiektua.

–Eraikuntza proiektua.

Arau partikularrak:

Bi plaza jarriko dira sestra gaineko eraikinaren 100 metro karratuko, garajeetarako tokia kenduta; erabilera publikoko espazioetan gutxienez plaza bat jarriko da etxebizitza bakoitzeko eta plaza bat merkataritzako edo hirugarren sektoreko erabileretako 100 metro karratuko.

Eraikin berriak lurzatiaren topografiari egokituko zaizkio. Eraikigarritasunaren gehieneko garaierak sarbidera ematen duen iparreko fatxadatik neurtuko dira. Beraz, hegoaldeko fatxadak garaiera txikiagoa izanen du lurzatiaren zoruko sestrari dagokionez, lurraren topografiaren arabera.

Exekuzio unitatearen urbanizazioan, lurzatietan eraikitzean, itxiturak egitean eta abar ez da 1’5 metro baino gehiagoko eustormarik edo harri-lubetarik onartuko.

Bizitegietarako UE-3 exekuzio unitatea

EZAUGARRI OROKORRAK:

–Hiri lurzoru finkatu gabeko eremua. Familia bakarreko etxebizitza atxikirako edo bakarturako aurreikusia, beheko solairuan lokala duena.

EGITURAZKO DETERMINAZIOAK

Sailkapena:

–Hiri lurzoru finkatu gabea.

–Kalifikazioa. Erabilera orokorra.

–Bizitegiak.

Eraikuntzaren tipologia:

–Familia bakarreko bizitegia.

Baimendutako etxebizitza kopurua:

–Familia bakarreko -4 etxebizitza.

Etxebizitza babesturako erreserba:

–2 etxebizitza babestu gutxienez. (Gutxienez BOE 1).

Gehieneko azalera eraikigarriak: Gehieneko azalera eraikigarriak: (ezin izanen da gainditu gehieneko azalera eraikigarria etxebizitzetan, ezta azalera eraikigarri osoa)

–Bizitegiak: 540 m².

–Lokalak: 300 m².

–Azalera eraikigarria, guztira, UEn: 840 m².

Ondoriozko eraikigarritasuna:

-0,63 m²/m².

Banaz bertzeko aprobetxamendua:

–Homogeneizazio koefizienteak:

  • –Familia bakarreko etxebizitza: 1,00.
  • Lurzoru pribatua = 0,10.
  • Prezio tasatuko etxebizitza = 0,70.
  • Babes ofizialeko etxebizitza: = 0,60.

–Exekuzio unitatearen aprobetxamendu osoa: 768 AU.

–Exekuzio unitatearen banaz bertzeko aprobetxamendua: 0,53 AU/m².

Ondare bilakatzen ahal den aprobetxamendua:

–Planak baimentzen duen aprobetxamenduaren % 90.

ANTOLAMENDU XEHAKATUKO DETERMINAZIOAK:

Kalifikazioa. Erabilera xehakatuak:

–Bizitegietarako proposatua, antolamendu berrikoa (A2).

–Eraikinik gabeko eremu pribatua (A3).

–Azpiegitura sistemak, eremu libre, berdegune eta ekipamendu komunitarioak.

Eraikuntzaren gaineko ordenantza partikularra:

–2. ordenantza (zaharberritzea, eraberritzea eta bizitegiak berritik egitea).

Azalerak:

–Unitatearen azalera, guztira: 1.340 m².

Azalera pribatua, antolamenduaren arabera: 1.045 m².

–Bideetarako lagapenak: 207 m².

–Ekipamenduetarako lagapena: 88 m².

Ateratzen den dentsitatea:

–27,6 etxeb./Ha

Hirigintzako jarduketa:

–Konpentsazioa. (Borondatezko birzatiketa erabiltzen ahalko da, ukitutako jabe guztiak ados jartzen badira).

Egiteko manera:

–Urbanizazio proiektua.

–Eraikuntza proiektua

Arau partikularrak:

Ibilgailuentzako aparkalekuei dagokienez, bi plaza jarriko dira sestra gaineko eraikinaren 100 metro karratuko, garajeetarako tokia kenduta; erabilera publikoko espazioetan gutxienez plaza bat jarriko da etxebizitza bakoitzeko eta plaza bat merkataritzako edo hirugarren sektoreko erabileretako 100 metro karratuko.

IV. KAPITULUA

Lurzoru urbanizagarriko araudia

25. artikulua. Sailkapena. Mugapena.

1. Udal Plan honek lurzoru urbanizagarriaren sailkapena ematen dio bere kokalekua eta ezaugarriak direla-eta urbanizatzeko egokia denari herrigunearen garapen gisa.

2. Lurzoru horren mugapena antolamendu planoetan agertzen da.

3. Bizitegietarako lurzoru urbanizagarriaren bi esparru definitzen dira, eta bakarra industriarako. Lurzoru urbanizagarria sektoreka banatua dago eta antolamendu xehakatua dauka ondoren garapenik izan ez dadin plan partzialen bidez.

26. artikulua. Ordenantza partikularrak dituzten eraikuntza multzoak.

Lur urbanizagarriaren sektoretan aurreikusitako eraikuntza G.2´ (bizitegietarako eraikin berriak) eta G.3 (industria-biltegiak) eraikuntza multzoetan sartua dago. Horrenbestez, Eraikuntzako 2. eta 3. ordenantzek arautzen dituzte.

27. artikulua. Kalifikazioa.

–Bizitegietarako proposatua, antolamendu berrikoa (A2).

–Eraikinik gabeko eremu pribatua (A3).

–industriala biltegiak (A4).

–Azpiegitura sistemak, eremu libre, berdegune eta ekipamendu komunitarioak.

28. artikulua. Lurzoru urbanizagarriaren garapena. Hirigintzako jarduketa sistemak.

Lurzoru urbanizagarriko sektoreak konpentsazio edo borondatezko birzatiketa proiektuen eta urbanizazio proiektuen bidez garatuko dira.

Sektore bakoitzeko jarduketa sistema alda daiteke Udalaren erabakiaren bidez.

29. artikulua. Eraikigarritasuna-Gehieneko dentsitatea. Ereduko aprobetxamendua.

Sektore bakoitzeko hirigintzako araudi partikularreko fitxetan ezartzen dira erabilera ezberdinen homogeneizazio koefizienteak, sektoreko eredu-aprobetxamendua eta gehieneko dentsitatea.

30. artikulua. Esku hartzeko epeak. Ondare bilaka daitekeen aprobetxamendua.

–Ez da eperik ezarri eraikitzeko lizentzia eskatzeko. Ulertzen da, beraz, mugarik ez dagoela aipatu eskubideak noiznahi erabiltzeko.

–Eskuratzen ahal den hirigintza aprobetxamendua Planak baimentzen duen aprobetxamenduaren %90 izanen da, edo bertzenaz, indarra duen legeriak bere garaian finkatzen duena.

31. artikulua. Araudi partikularraren fitxak

Lurzoru urbanizagarriko sektore guztiei, antolamenduko planoetan ageri direnei, araudi orokorrek ez ezik araudi partikularrek ere eragiten diete, eremuen ezaugarrien arabera.

Sektore bakoitzerako arau partikular hauek ondoko fitxetan ageri dira.

LURZORU URBANIZAGARRIKO HIRIGINTZA ARAUDI PARTIKULARRAREN LABURPEN FITXAK

Antolamenduak biltzen ditu bizitegietarako lurzoru urbanizagarriko bi sektore eta lurzoru industrialeko sektore bat, Cabredoko herrigunea gero batean garatzeko esparru txikiak hartzen dituztenak.

Sektore bakoitzaren barnean banaketa eremu desberdina dago, dagokion eredu-aprobetxamenduarekin.

S.1 sektorea

EZAUGARRI OROKORRAK:

–Hiri lurzoru urbanizagarri sektorizatua, antolamendu xehakatua duena. Familia bakarreko etxebizitza atxikirako edo bakarturako aurreikusia, beheko solairuan lokala duena.

EGITURAZKO DETERMINAZIOAK:

Sailkapena:

–Lurzoru urbanizagarri sektorizatua.

Kalifikazioa. Erabilera orokor bereizgarria:

–Bizitegiak.

Eraikuntzaren tipologia:

–Familia bakarreko bizitegia

Baimendutako etxebizitza kopurua:

–Familia bakarreko -26 etxebizitza.

Etxebizitza babesturako erreserba:

–13 etxebizitza babestu gutxienez. (Gutxienez 7 BOE).

Gehieneko azalera eraikigarriak: Gehieneko azalera eraikigarriak: (ezin izanen da gainditu azalera eraikigarria etxebizitzetan, ezta azalera eraikigarri osoa)

–Bizitegiak: 4.130 m².

–Lokalak: 2.580 m².

–Azalera eraikigarria, guztira, sektorean: 6.710 m².

Ondoriozko eraikigarritasuna:

–0,53 m²/m².

Eredu-aprobetxamendua:

–Homogeneizazio koefizienteak:

  • Familia bakarreko etxebizitza: 1,00.
  • Lurzoru pribatua = 0,10.
  • Prezio tasatuko etxebizitza = 0,70.
  • Babes ofizialeko etxebizitza = 0,60.

–Sektorearen aprobetxamendu osoa: 6.420 AU.

–Sektoreko eredu-aprobetxamendua: 0,51 AU/m².

Ondare bilakatzen ahal den aprobetxamendua:

–Planak baimentzen duen aprobetxamenduaren % 90.

ANTOLAMENDU XEHAKATUKO DETERMINAZIOAK:

Kalifikazioa. Erabilera xehakatuak:

–Bizitegietarako proposatua, antolamendu berrikoa (A2).

–Eraikuntzarik gabeko eremu pribatua (A.3).

–Azpiegitura sistemak, eremu libre, berdegune eta ekipamendu komunitarioak.

Eraikuntzaren gaineko ordenantza partikularra:

–2. ordenantza (zaharberritzea, eraberritzea eta bizitegiak berritik egitea).

Azalerak:

–Sektorearen azalera osoa: 12.565 m².

Azalera libre pribatua, antolamenduaren arabera: 9.309m².

–Bideetarako lagapenak: 1.776 m².

–Ekipamendurako eta dotazioetarako lagapena: 1.000 m².

–Bizitegietarako udalez gaindiko dotaziorako erreserba: 480 m².

Ateratzen den dentsitatea:

–20,7 etxeb./Ha.

Hirigintzako jarduketa:

–Konpentsazioa. (Borondatezko birzatiketa erabiltzen ahalko da, ukitutako jabe guztiak ados jartzen badira).

Egiteko manera:

–Urbanizazio proiektua.

–Eraikuntza proiektua.

Arau partikularrak:

Ibilgailuentzako aparkalekuei dagokienez, bi plaza jarriko dira sestra gaineko eraikinaren 100 metro karratuko, garajeetarako tokia kenduta; erabilera publikoko espazioetan gutxienez plaza bat jarriko da etxebizitza bakoitzeko eta plaza bat merkataritzako edo hirugarren sektoreko erabileretako 100 metro karratuko.

S.2 sektorea

EZAUGARRI OROKORRAK:

–Hiri lurzoru urbanizagarri sektorizatua, antolamendu xehakatua duena. Familia bakarreko etxebizitza atxikirako edo bakarturako aurreikusia, beheko solairuan lokala duena.

EGITURAZKO DETERMINAZIOAK:

Sailkapena:

–Lurzoru urbanizagarri sektorizatua.

Kalifikazioa. Erabilera orokor bereizgarria:

–Bizitegiak

Eraikuntzaren tipologia:

–Familia bakarreko bizitegia.

Baimendutako etxebizitza kopurua:

–Familia bakarreko -10 etxebizitza.

Etxebizitza babesturako erreserba:

–5 etxebizitza babestu gutxienez. (Gutxienez 3 BOE).

Gehieneko azalera eraikigarriak: Gehieneko azalera eraikigarriak: (ezin izanen da gainditu azalera eraikigarria etxebizitzetan, ezta azalera eraikigarri osoa)

–Bizitegiak: 1.700 m².

–Lokalak: 900 m².

Azalera eraikigarria, guztira, sektorean: 2.600 m².

Ondoriozko eraikigarritasuna:

–0,56 m²/m².

Eredu-aprobetxamendua:

–Homogeneizazio koefizienteak:

  • Familia bakarreko etxebizitza: 1,00.
  • Lurzoru pribatua = 0,10.
  • Prezio tasatuko etxebizitza = 0,70.
  • Babes ofizialeko etxebizitza = 0,60.

–Sektorearen aprobetxamendu osoa: 2.400 AU.

–Sektoreko eredu-aprobetxamendua: 0,52 AU/m².

Ondare bilakatzen ahal den aprobetxamendua:

–Planak baimentzen duen aprobetxamenduaren %90.

ANTOLAMENDU XEHAKATUKO DETERMINAZIOAK:

Kalifikazioa. Erabilera xehakatuak:

–Bizitegietarako proposatua, antolamendu berrikoa (A2).

–Eraikuntzarik gabeko eremu pribatua (A.3).

–Azpiegitura sistemak, eremu libre, berdegune eta ekipamendu komunitarioak.

Eraikuntzaren gaineko ordenantza partikularra:

–2. ordenantza (zaharberritzea, eraberritzea eta bizitegiak berritik egitea).

Azalerak:

–Sektorearen azalera osoa: 4620 m².

Azalera libre pribatua, antolamenduaren arabera: 3.233 m².

–Bideetarako lagapenak: 850 m².

–Ekipamendurako eta dotazioetarako lagapena: 367 m².

–Bizitegietarako udalez gaindiko dotaziorako erreserba: 170 m².

Ateratzen den dentsitatea:

–21,6 etxeb./Ha.

Hirigintzako jarduketa:

–Konpentsazioa. (Borondatezko birzatiketa erabiltzen ahalko da, ukitutako jabe guztiak ados jartzen badira).

Egiteko manera:

–Urbanizazio proiektua.

–Eraikuntza proiektua.

Arau partikularrak:

–S.3 sektoreko jabeek S.2 sektorea urbanizatzeko gastuen %30 ordainduko dute azpiegiturei dagozkien kontu-sailetan. Azpiegiturak proiektatuko dira 2. eta 3. sektoreei zerbitzua emateko.

Ibilgailuentzako aparkalekuei dagokienez, bi plaza jarriko dira sestra gaineko eraikinaren 100 metro karratuko, garajeetarako tokia kenduta; erabilera publikoko espazioetan gutxienez plaza bat jarriko da etxebizitza bakoitzeko eta plaza bat merkataritzako edo hirugarren sektoreko erabileretako 100 metro karratuko.

S.3 sektorea

EZAUGARRI OROKORRAK:

–Hiri lurzoru urbanizagarri sektorizatua, antolamendu xehakatua duena. Erabilera industrialeko lurzatiak, zati batean eraikiak, biltzen ditu. Ez dute hirigintza zerbitzurik.

EGITURAZKO DETERMINAZIOAK:

Sailkapena:

–Lurzoru urbanizagarri sektorizatua.

Kalifikazioa. Erabilera orokor bereizgarria:

–Industria.

Gehieneko azalera eraikigarria:

–Azalera eraikigarria, guztira, sektorean: 1.980 m².

Ondoriozko eraikigarritasuna:

–0,40 m²/m².

Eredu-aprobetxamendua:

–Homogeneizazio koefizienteak:

–Industriako eraikina = 1.0.

–Lurzoru pribatua = 0,15.

–Sektorearen aprobetxamendu osoa: 2.553 AU.

–Sektoreko eredu-aprobetxamendua: 0,52 AU/m².

Ondare bilakatzen ahal den aprobetxamendua:

–Egungo eraikina handitzeko Planak baimendutako aprobetxamenduaren %90.

ANTOLAMENDU XEHAKATUKO DETERMINAZIOAK:

Kalifikazioa. Erabilera xehakatuak:

–Industria - biltegiak (A.4).

–Eraikuntzarik gabeko eremu pribatua (A.3).

–Azpiegitura sistemak, eremu libre, berdegune eta ekipamendu komunitarioak.

Eraikuntzaren gaineko ordenantza partikularra:

–3. ordenantza (Industria - biltegiak).

Azalerak:

–Sektorearen azalera osoa: 4.950 m².

Azalera libre pribatua, antolamenduaren arabera: 3.820 m².

–Bideetarako lagapenak: 180 m².

–Ekipamendurako eta dotazioetarako lagapena: 200 m².

–Lagapena berdegunerako: 500 m².

Hirigintzako jarduketa:

–Konpentsazioa. (Borondatezko birzatiketa erabiltzen ahalko da, ukitutako jabe guztiak ados jartzen badira).

Egiteko manera:

–Urbanizazio proiektua.

–Eraikuntza proiektua.

Arau partikularrak:

–Xehetasun azterlan bat tramitatuko da, egungo eraikinak zabaldu baino lehen.

–Sektoreko jabeek S.2 sektorea urbanizatzeko gastuen %30 ordainduko dute azpiegiturei dagozkien kontu-sailetan. Azpiegiturak proiektatuko dira 2. eta 3. sektoreei zerbitzua emateko. Lanak S.3an lehenago egiten badira, sektore honi zerbitzua emateko azpiegitura guztiak honen gain izanen dira.

–Eremu publikoko ibilgailuentzako aparkalekuei dagokienez, gutxienez plaza bat jarriko da eraikitako azalerako 100 m² bakoitzeko. (1980 m²/100=20 plaza). (Bataz beste, lurzatiak 3.000 m² baino txikiagoak eta 1.500 m² baino handiagoak izanen dira).

V. KAPITULUA

Lurzoru urbanizaezineko araudia

32. artikulua. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen araberako erregulazioa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legeak, bere artikulu multzoan, lurzoru urbanizaezinari buruzko determinazio orokorrak jasotzen ditu.

Udal Plan honi erantsi zaio Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen III. tituluko IV. kapituluaren testu osoa (“Lurzoru urbanizaezinaren araubidea”), jarraian jasotzen dena.

33. artikulua. Sailkapena. Mugapena.

1. Udal mugapearen barnean, beraz, lurzoru urbanizaezintzat hartzen dira 35/2.002 Foru Legearen 94. artikuluan aipatzen diren inguruabarretarikoren bat dutena lurrak, babestu beharrekoaren eta zaindu beharrekoaren kategoriak bereiziz.

2. Lurzoru horren mugapena 1 zenbakidun antolamendu planoetan ageri da.

34. artikulua. Azpisailkapena.

Antolamenduko 1 zenbakidun planoetan lurzoru urbanizaezinaren kategorizazioa azaltzen da, kategorien zerrenda honekin:

C.1.–Babestu beharreko lurzoru urbanizaezina:

C.1.1.–Ingurumenaren aldetik balioa izateagatik babestu beharreko lurzorua.

–Natur Erreserba (NE-19) eta babes eremua.

–BIL 28 zk. Kodes mendia.

–BILen sartu gabeko Onura Publikoko Mendia.

–Ibai ibilgua, uraldien 100 urteko birgertatzealdiko eremua duena, eta aintzira artifiziala.

C.1.2.–Kultur balioa izateagatik babestu beharreko lurzorua.

–Aztarnategi arkeologikoak eta babes eremuak.

C.1.3.–Babestu beharreko lurzorua, azpiegituretarako.

–Errepideak. (Ukipen eremua).

–Goi tentsioko lineak (garraioa).

C.2.–Gorde beharreko lurzoru urbanizaezina:

C.2.1.–Ingurumenaren aldetik balioa izateagatik zaindu beharreko lurzorua.

–Oihan lurzorua edo oihanberritzen ahal dena. (Neurri batean NEk eta BILek ukitua).

C.2.2.–Natura aldetik ustiatzeko balioa izateagatik zaindu beharreko lurzorua.

–Lehorreko lurreko laboreak. (Neurri batean ibai ibilguak ukitua).

–Ureztaketako eremuak. (Neurri batean BILek eta ugaldeak ukitua).

C.2.3.–Zaindu beharreko lurzorua, azpiegituretarako.

–Goi tentsioko lineak (Cabredo hornitzeko linea).

–Uraren eta saneamenduaren azpiegiturak.

–Bide alternatibo berrirako erreserba.

35. artikulua. Erabileren eta jardueren sailkapena.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legeak (111. artikulua) lurzoru urbanizaezineko jarduerak eta erabilerak arautzen ditu, eta onartuak, baimengarriak eta debekatuak bereizten.

1.–Jarduera onartuak:

Jarduera eta erabilera onartuak dira lurzoru urbanizaezina babestu eta gordetzeko helburuekin berez bateragarriak direnak, eta bermatzen dutenak lurzoru hori babestu edo gorde behar izateko balioak edo arrazoiak ez dituztela aldatuko.

Erabilera eta jarduera onartuek ez dute beharko lurzoru urbanizaezineko jarduera baimengarriendako baimenik, baina horrek ez du esan nahi beste organo edo administrazio batzuen baimen lizentziarik beharko ez dutenik.

2.–Jarduera baimengarriak.

Jarduera eta erabilera baimengarriak izanen dira lurzoru urbanizaezina babestu eta zaintzeko helburuekin berez, kasu jakin batzuetan, bateragarriak direnak, eta bermatzen dutenak lurzoru hori babestu edo zaindu behar izateko balioak edo arrazoiak ez dituztela aldatuko.

Jarduera eta erabilera horiek baimena beharko dute, 35/2.002 Foru Legearen 117. artikuluan xedatuaren arabera, baina horrek ez du esan nahi beste organo edo administrazio batzuen lizentzia edo baimena ere beharko ez dutenik.

3.–Jarduera debekatuak.

Jarduera debekatuak izanen dira, 35/2.002 Foru Legearen 112. artikuluan aipatzen direnez gain, lurzoru urbanizaezineko kategoria bakoitza babestu eta zaintzeko helburuekin berez bateraezinak direnak.

36. artikulua. “C” kategoriak eta horien babes araubidea.

C.1.–Babestu beharreko lurzoru urbanizaezina.

Babestu beharreko lurzoru urbanizaezinaren kategoria aplikatzen zaie NE-19 Natur Erreserban eta babes eremuan diren tokiei, Kodesko mendia BILaren proposamena: ingurumen, paisaia eta natura aldetik dituen balioengatik, ur ibilgua eta uraldien 100 urteko birgertatzealdiko eremua eta ureztatzeko aintzira artifiziala, aztarnategi arkeologikoak, errepideen ukipen eremuak eta goi tentsioko garraio lineak.

C.1.1.–Ingurumenaren aldetik balioa izateagatik babestu beharreko lurzorua.

–Natur Erreserba (NE-19) eta babes eremua.

6/87 Foru Legean, Eskualdeko hirigintza arauei buruzkoan, Peñalabejako Natur Erreserba definitu zen, Cabredon (NE-19). 289/87 Foru Dekretuaren bidez, mugaketa grafikoa onetsi zen eta, gero, Naturguneei buruzko 9/96 Foru Legean, erreserben inguruko babes eremua zehaztu zen. NE-19 erabiltzeko eta kudeatzeko berariazko araudia ez da onetsi. Beraz, aplikagarria da Nafarroako Erreserba naturalen erabilera eta kudeaketa planei buruzko arau orokorrak ematen dituen 138/1991 Foru Dekretuaren edukia.

Lurzoru hori babestuko da naturaren eta paisaiaren aldetik balioa izateagatik.

Babes araubidea 35/2002 Foru Legearen 112. eta 113. artikuluetan ezarritakoa eta Natur Erreserbetarako araudi berezia (Erreserba naturalen erabilera eta kudeaketa planei buruzko arau orokorrak ematen dituen 138/1991 FD).

28 zenbakiko BIL. Kodes mendia.

Natura 2000 Sarea osatzen zuten Batasunaren intereseko lekuen (BIL) proposamenean ageri da, 28 zenbakiarekin, Kodes mendia, 4.571 Ha dituena. Horren zati dira Cabredoko udal mugapearen ipar-ekialdea eta hego-ekialdea. BIL honen bereizgarri gisa aipatu behar dira Lapoblaciongo haitzetik Costalera haitza arteko mendi eta ibarrak. Baso gehienak, beti berde daudenak, artadiak dira (gune horretako Batasunaren intereseko habitat oparoena). Ospeletan pagaditxo batzuk daude eta toki hezeagoetan ametz dezente. Nafarroan urri daude horietatik. Txillardi ederrak ere badira eta lur idorretako sastrakadiak. Hegazti ugari dago toki horietako habitat aniztasuna dela kausa.

Lurzoru hori babestuta dago naturaren eta paisaiaren aldetik balioa izateagatik.

Babes araubidea 35/2002 Foru Legearen 112. eta 113. artikuluetan ezarritakoa da.

Intereseko habitatetan galaraziak daude basoberritzeak.

–BILen sartu gabeko Onura Publikoko Mendia.

“San Pedro” 250 OPMan dauden lurzatiak eta 28 BILean ez.

Babestuko dira naturaren eta paisaiaren aldetik balioa izateagatik.

Babes araubidea 35/2.002 Foru Legearen 112. eta 113. artikuluetan ezarritakoa da.

–Ibai ibilgua, uraldien 100 urteko birgertatzealdiko eremua duena, eta aintzira artifiziala.

Ibai-ibilguari eta ibaiaren ondoko landarediari lotutako lur zerrendak, bai eta ureztatzeko aintzira artifiziala. Toki eder-ederra osatzen dute.

Lurzoru hori babestuko da naturaren eta paisaiaren aldetik balioa izateagatik.

Ibai inguruetan ibaiertzetako landaredia berreskuratzeko ekimenak eramanen dira aurrera, Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren Ingurumen Departamentuaren lankidetzan.

Babes araubidea 35/2002 Foru Legearen 112. eta 113. artikuluetan, Urari buruzko Legean eta “Habitatak” Zuzentarauan ezarritako irizpideak dira. Galarazia dago ibaiertzetako landaredi naturalaren erabilera aldaketa.

C.1.2.–Kultur balioa izateagatik babestu beharreko lurzorua.

Aztarnategi arkeologikoak.

Kultur balioko lurzorua aztarnategi arkeologikoa izateagatik, eta hori babesteko zerrendak, “Vianako Printzea” erakundeak ezarritako mugapenaren arabera.

Babes araubidea, aztarnategi arkeologikoentzat:

Aztarnategitzat hartutako eremuetan eta haien babes inguruneetan ez da inolako eraikuntza jarduerarik baimenduko, ezta erauzpen jarduerarik edo lur mugimenduak eragiten dituen jarduerarik edo landaredia garbitzerik ere. Ondare hori eta bere ingurune naturala ikertu eta kontserbatzearekin, aisiarekin eta hezkuntzarekin zerikusia duten erabilerak soilik baimendu ahalko dira. Aplikatu beharrekoa izanen da urriaren 3ko 218/1.986 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitatean arkeologiako azterlanak, balio-emateak, indusketak eta prospekzioak egiteko lizentziak nola eman arautzen duena. Babes eremuan beste edozein jarduketa egiteko, beharrezkoa izanen da administrazio eskudunak aldeko txostena ematea, kasu honetan Vianako Printzea Erakundea - Kultura eta Turismo Departamentuko Kultura Zuzendaritza Nagusiak.

C.1.3.–Babestu beharreko lurzorua, azpiegituretarako.

Errepideak. (Ukipen eremua).

Dauden errepideek ukitutako banden eraginpeko lurzoruak.

Lur horiek babestu nahi dira haien gaineko jarduketa ezegokiak eragozteko, alegia, indarra duen legeria sektorialean ezarritako ukipen araubideekin bateraezinak diren jarduketak eragozteko.

Babes araubidea:

Errepideak. Errepideak Babesteari buruzko Foru Legea. (Errepideen eraginpeko eremuak biltzen dituen grafikoa dago hurrena, Nafarroako Errepideak Babesteari buruzko Foru Legearen arabera).

–Eraikinak eginen dira galtzadaren kanpoko ertzetik 18 metrora gutxienez.

–Finken itxiturak baldintza berak beteko dituzte, gehienez 0,6 m-ko garaierako zokaloa eta guztira 2,00 m bitarteko garaierako hesia osatzen dutenean izan ezik. Horrelakoetan, galtzadaren kanpoko ertzetik 8 metrora egin daitezke. Baldintza berak jartzen dira heskaiz eta landaresiz egindako itxituretan. Abeltzaintzako itxituren kasuan, ez zimenturik, ez fabrikako obrarik ez dutenak, 3 m-ra jar daitezke zelaitze lanetako kanpo ertzetik.

–Mota guztietako kanalizazioak eta kutxetak gutxienez 3 m-ra kokatu behar dira zelaitze lanetako kanpo ertzetik.

–Errepideetako zuzeneko sarbideek 200 metroko ikuspen tarte ona izan behar dute bi aldeetara.

Bideak. Hiru metroko zortasun eremua ezarri da, bide publikoen kanpoaldeko ertzetik neurtuta (arekaren kanpoaldetik). Zortasun eremu horretan, lurra mugitu beharra dakarten eraikuntzaz kanpoko jardueretarako baimena beharko da, eta eraikuntzazko jarduera guztiak debekaturik egonen dira, salbu azpiegiturak badira, eta horietarako ere baimena beharko da.

Goi tentsioko linea elektrikoak.

Goi tentsioa garraiatzeko linea elektrikoen zortasunak eragindako lurzoruak.

Lur horiek babestu nahi dira haien gaineko jarduketa ezegokiak eragozteko, alegia, indarra duen legeria sektorialean ezarritako ukipen araubideekin bateraezinak diren jarduketak eragozteko.

Linea elektrikoak. Goi Tentsioko Lineen Erregelamenduko 35. artikulua.

C.2.–Zaindu beharreko lurzoru urbanizaezina.

Zaindu beharreko lurzoru urbanizaezinaren kategoria aplikatzen zaie oihan lurrei edo oihanberritu daitezkeenei, labore lurrei eta azpiegituren eraginpekoei. Gainera, zaindu beharreko lurzoru urbanizaezinaren eremu batzuk NE-19an, BILean edo ibai ibilguan sartuta daude. Horregatik, zaindu beharreko lurzoru urbanizaezinaren kategoriaren babes araubideak eraginen die.

Zaindu beharreko lurzoru urbanizaezinen babes araubidea 35/2.002 Foru Legearen 112. eta 114. artikuluetan ezarritakoa da, lurzoru kategoria bakoitzerako aurreko paragrafoan eta hurrengo ataletan aipatzen diren berezitasunekin.

C.2.1.–Ingurumenaren aldetik balioa izateagatik zaindu beharreko lurzorua. (Neurri batean NE-19k eta BILek ukitua).

–Oihan lurzorua edo oihanberritzen ahal dena.

Ingurumenaren aldetik balioa duen lurzorua, oihan lurzorua duten mendi-hegaletan edo malda handikoak izateagatik oihanberritzen ahal direnetan aplikatua, edo eraikuntza jarduerak espresuki mugatzea komeni denetan, Nafarroako laborantzaren eta aprobetxamenduen mapako irizpideei jarraikiz mugaturik.

Lurzoru hori babestuko da naturaren eta paisaiaren aldetik balioa izateagatik.

Nafarroako Oihan Ondarea Babestu eta Garatzeari buruzko 13/90 Foru Legean xedatutakoaren arabera, mendiak edo oihan lurrak dira:

a) Landare espezie edo komunitateen bizitoki diren landalurrak, betiere laboreen ezaugarriak ez dituztenak edo xede hori ez dutenak.

b) Mendietan tartekatuta dauden labore lurrak, edozein dela horien azalera, duela bost urte baino gehiago utzitako lur pribatuak edo herrilurrak badira, bai eta, lantzen ari diren lur pribatuak izanik, gutxieneko laborantza-unitatea baino azalera txikiagoa dutenak ere.

c) Edozein motatako landalurrak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak oihan lur deklaratzen baldin baditu, higadura zuzentzeko proiektuek, oihanberritzeek edo oihangintzako bestelako proiektuek eragiten dietelako.

d) Larre naturalak, hezeguneak, zohikaztegiak eta oihangintzako azpiegiturek okupatzen dituzten lurrak.

Oihan lurtzat joko dira, halaber, aldi batez zur edo egur ekoizpenerako erabiltzen direnak, arbola sailak dirauen bitartean (kasuan kasuko espeziearen mozketa-txandak adina iraun behar du gutxienez).

Babes araubidea:

(NE-19k eta BILek ukitutako eremuetan, horiei dagozkien babes araubideak aplikatuko dira).

Eraikuntzaz kanpoko jarduerak:

Debeku da landaretza erretzea.

Baimengarriak izanen dira pista edo bide berriak irekitzea, luberritzea, zapaldatzeak, meatzaritza, legarra eta harea ateratzea eta harrobiak.

Gainerako jarduerak onartuko dira.

Eraikuntza jarduerak:

Onartuko dira basogintza eta erlezaintzarako eraikuntza eta instalazioak.

Zilegi izanen da baimena ematea behar diren eraikuntza eta instalazioak egin daitezen herri lanak gauzatu eta mantentzeko eta haien zerbitzurako, lurzoru urbanizaezinean kokatu beharreko ekipamendu edo zerbitzuetarako, lurzoru urbanizaezinean egitekoak diren kirol eta aisiako jardueretarako eta azpiegituretarako.

Debeku dira gainerako guztiak.

C.2.2.–Natura aldetik ustiatzeko balioa izateagatik zaindu beharreko lurzorua.

–Lehorreko lurreko laboreak. (Neurri batean ibai ibilguak ukitua).

–Ureztaketako eremuak. (Neurri batean BILek eta ibai ibilguak ukitua).

Udal mugapearen zati handi samar bat hartzen du, eta laborantza lurrei dagokie, gehienbat nekazaritzako edo abeltzaintzako produktibitate ertainekoak. Lehentasunez nekazaritza eta abeltzaintzako erabilerarako izanen dira.

Babes araubidea:

(BILek eta ibai ibilguak ukitutako eremuetan, horiei dagozkien babes araubideak aplikatuko dira).

Eraikuntzaz kanpoko jarduerak:

Baimentzen ahalko dira meategiak, legarra eta harea ateratzea, harrobiak, pista edo bide berriak irekitzea eta landaretza erretzea.

Gainerako jarduerak onartuko dira.

Eraikuntzako jarduerak idorreko laboreak egiteko lurzoruan:

Onartzen dira etxeko abeltegiak eta erlezaintzako instalazioak.

Baimengarriak izanen dira baratzezaintzari laguntzeko eraikin eta instalazioak, soilik aisiako baratzezaintzarako direnak bizitegi erabilera izan gabe, mintegiak eta berotegiak, abeltzaintza estentsiborako eraikinak, abeltzaintza estentsiborako eraikin eta instalazioak, nekazaritzako biltegiak, abeletxeak, herri lanak gauzatzeko, haiek mantentzeko edo haien zerbitzurako behar diren eraikin eta instalazioak, lurzoru urbanizaezinean kokatu beharreko ekipamendu, zuzkidura edo interes publikoko zerbitzuetarako behar diren eraikin eta instalazioak, udal ekimen eta kudeaketako kirol edo aisia jarduerei lotutako eraikin eta instalazioak, lurzoru urbanizaezinean egin behar diren industria jarduerak edo hirugarren sektorekoak (ikus 35/2002 Foru Legearen 114.3 artikulua), azpiegiturak eta publizitate egonkorreko instalazioak.

Debeku dira gainerako guztiak.

Eraikuntzazko jarduerak ureztatze eremuetan:

Baimengarriak izanen dira baratzezaintzako eraikuntza eta instalazioak, aisia denborako baratzetarako soilik erabiltzen direnak. Ezin izanen dira baliatu bertan bizitzeko. Baimengarriak izanen dira, orobat, mintegiak eta berotegiak, udal ekimen eta kudeaketako kirol edo aisia jarduerei lotutako eraikin eta instalazioak.

Debeku dira gainerako guztiak.

C.2.3.–Zaindu beharreko lurzorua, azpiegituretarako.

–Goi tentsioko lineak. (Cabredo hornitzeko lineak).

–Uraren eta saneamenduaren azpiegiturak.

–Bide alternatibo berrirako erreserba.

Errepideek, goi tentsioko linea elektrikoek eta ur eta saneamendu azpiegiturek ukitzen dituzten lurzoruak, eginak dauden azpiegiturak izan edo aurreikusiak.

Lur horiek zaindu nahi dira haien gaineko jarduketa ezegokiak eragozteko, alegia, indarra duen legeria sektorialean ezarritako ukipen araubideekin bateraezinak diren jarduketak eragozteko.

Babes araubidea, aplikagarri zaien legeria bereziaren arabera.

37. artikulua. Eraikuntzaz kanpoko jarduerak eta erabilerak.

Lurzoru urbanizaezinean, eraikuntzaz kanpoko jarduerek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Eraikuntzaz kanpoko jarduerak eta erabilerak, lurzoru urbanizaezinean, onartuak, baimengarriak edo debekatuak izan daitezke. Horiek arautzeko eta lizentziak tramitatzeko modua Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruko Foru Legearen III. tituluko IV. kapituluan dago bildua.

b) Udalaren lizentzia beharko da beti, aldez aurretik; Udalari proiektu teknikoa eta obren zuzendaritza aurkeztu beharko zaizkio indarra duen legeriak hala eskatzen duen kasuetan. Horrez gain, bidezko denean, Nafarroako Gobernuko behar diren departamentuen aldeko txostenak eta baimenak beharko dira.

c) Eraikuntzaz kanpoko edozein jarduera egiteak sorrarazten dituen ezpondak eta lubetak paisaian txertatzeko ahalik eta modurik egokienean tratatuko dira eta, behar den bezala, arbolak eta belarkiak landatuko Lurrak mugitzea dakarten jardueretarako lizentzia eskatzen denean, ezpondei edo lubetei ondoren emanen zaien tratamendua azaldu beharko da lizentzia lortu ahal izateko.

d) Irizpide orokor gisa, debeku dira honelakoak dakartzaten jarduerak:

–Higaduraren gehikuntza eta lurzoruen kalitatearen galera.

–Basoak bidegabeki suntsitzea.

–Hezeguneak eta horien inguruak hondatu edo kutsatzea.

–Akuiferoak hondatu edo kutsa ditzaketen likido edo solidoak botatzea.

–Gauzak, hondakinak edo bestelako zaborrak baimenduta dauden lekuetatik kanpo botatzea edo uztea, edo horiek baimenik gabe erretzea.

–Hirigintza lurzatiketak egitea, inola ere ezin izanen delarik egin inolako banaketa, bereizketa edo zatiketarik nekazaritzako, oihangintzako edo antzeko bestelako legerian xedatutakoaren aurka.

38. artikulua. Eraikuntzako jarduerak eta erabilerak.

Eraikuntza jarduerek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Eraikuntzako jarduerak eta erabilerak, lurzoru urbanizaezinean, onartuak, baimengarriak eta debekatuak izan daitezke. Horiek arautzeko eta lizentziak tramitatzeko modua Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruko 35/2.002 Foru Legearen III. tituluko IV. kapituluan dago bildua.

b) Udalaren lizentzia beharko da beti, aldez aurretik; Udalari proiektu teknikoa eta obren zuzendaritza aurkeztu beharko zaizkio indarra duen legeriak hala eskatzen duen kasuetan. Horrez gain, bidezko denean, Nafarroako Gobernuko behar diren departamentuen aldeko txostenak eta baimenak beharko dira.

Lurzoru urbanizaezinean edo errepideen eragin eremuetan lehendik kokatuta dauden eraikuntzetan, edozein eraikuntza-ekintzak Nafarroako Gobernuko Bide Zerbitzuaren berariazko baimena beharko du.

Lurzoru urbanizaezinean planteatzen diren eraikin berrien kasuan, distantzia bat utziko da gutxienez Nafarroako Errepideak Babesteari buruzko 11/86 Foru Legean ezarritako eraikuntza lerroraino, eta Nafarroako Gobernuko Bide Zerbitzuaren txosten loteslea beharko da aldez aurretik, errepideen eragin eremuetako lurzoru urbanizaezinean kokatzen diren eraikinen kasuan.

c) Lurzoru urbanizaezineko eraikuntzako jarduketa mota bakoitzerako, hurrengo artikuluetan ageri dira eraikuntzako gehieneko azalerak.

39. artikulua. Eraikuntza berrietarako baldintza orokorrak.

Lurzoru urbanizaezineko edozein eraikuntza motak ondoko baldintzak bete beharko ditu, salbu eta araudi partikularrean bestelako baldintzak ezartzen direnean edo, eraikuntza mota dela eta, haietakoren bat aplikagarri ez denean.

1.–Komunikazio bideetatik ibilgailuentzako sarbidea izatea.

2.–Ur hornidura, saneamendua eta hondakin likidoak arazteko instalazioa izatea.

3.–Hondakin solidoak Udalak ezarritako tokietan botako dira, eta eskatzailearen kargura izanen dira garraioa eta botatze lana.

4.–Argindar sareko hargunea eskatzaileak kudeatuko du, eta hargunearen tramitazioa, kudeaketa eta kostuak haren kontura izanen dira.

5.–Aparkalekuak. Lurzatia edozein arrazoirengatik bisitatzen duten ibilgailu guztientzat barneko aparkalekuak aurreikusiko dira, jarduera zehatzeko langileen kopurua eta aurreikusten ahal diren bisitak kontuan izanik, eta debekatu eginen da lurzatitik kanpo aparkatzea.

6.–Lurzatiko itxiturak gehienez bi metro (2 m) garai izanen dira. Ikustea galarazten ez duen materialaz eginen dira (sarea, burdinsarea edo antzekoa) eta berrogeita hamar zentimetroko (50 cm) altueraraino opakoak izaten ahalko dira, salbu eta itxitura landare-hesia denean, halakoetan 2 m-ko garaiera izan baitaiteke guztira.

7.–Nekazaritzako bideak ukitzea. Lurzatien itxiturak atzeraematea eta eraikinak. Lurzatien itxiturak atzeraemanen dira 3,00 m gutxienez bideen arekaren kanpoaldeko ertzetik hasita, obrako itxitura izanez gero, edo 3,00 m bidearen ardatzetik hasita, itxitura zimentaziorik gabea bada edo landare hesia.

Eraikinak gutxienez 3,00 m atzeraemanen dira finken mugetatik hasita, 6,00 m bideen ardatzetatik eta 3,00 m bideen kanpoaldeko ertzetik.

8.–Errepideak ukitzea. Eraikuntza guztiek, baita lurpekoek ere, 18 m-ko tartea utzi behar dute gutxienez Viana-Aguilar NA-7230 errepideko galtzaren kanpoaldeko ertzeraino.

Finkaren itxiturak eraikuntza lerroan kokatuko dira. Bakar-bakarrik itxitura gardena denean, 0,60 metro baino txikiagoa den zokaloaz eta hesolen gaineko sare metalikoaz osatua (guztira, itxituraren gehieneko garaiera 2 metro bitarte), 8 metrotara paratzen ahalko da zelaigunearen kanpoko ertzetik.

9.–Kanpoan materialak pilatzen badira, jarduerak hala behar duelako, ingurumena zainduko da eta lorategi edo elementu arkitektonikoen bitartez ezkutatuko dira material pilak. Lizentziaren eskaeran berariaz adierazi beharko da zein biltegiratze mota proposatzen den.

40. artikulua. Lehendik dauden eraikuntzak.

Udal Plan honen onespenaren egunean lurzoru urbanizaezinean dauden eraikuntzak finkatu eginen dira, baldin eta hirigintzako legezkotasuna berreskuratzeko espedienteren bati lotuta ez badaude, eta eraikuntzak bukatuta badaramatza, Udal Plan Orokor honen onespen egunerako, lau urte baino gehiago zaindu beharreko lurzorua izanez gero, edo hamar urte baino gehiago babestu beharreko lurzorua izanez gero, hau da, UPOaren onespen egunean preskribituta egon behar du hautsitako ordena lehengoratzeko Administrazioaren ekintzak. Baldintza hauek ezartzen dira:

1.–Dauden lurzoru mota bat edo beste izan, eraikuntza horiek gaur egun duten bolumenarekin finkatuko dira, eta haien erabilera hobetzeko edo zaharberritzeko jarduketak baimenduko dira baina eraikitako bolumena ezin izanen da handitu.

2.–Handitzeak baimentzen ahalko dira, artikulu honetan ezarritako baldintzak betetzen badira. Eraikuntzak handitzeko baimena emateko ezinbesteko baldintza gisa, kasuan kasuko lurzoru kategoriarekin bateragarriak diren erabilera eta eraikuntza mota proposatu behar dira, LAHFLn ezarritako definizioari jarraituz. Halaber, lizentzia eman aurretik beharrezkoa izanen da Nafarroako Gobernuko departamentu eskudunak aldeko txostena ematea.

Dauden eraikinak handitzeko, ez dira aplikatuko kapitulu honetan arautu diren hiri lurzoruarekiko distantziak.

3.–Dauden bizitegi eraikinak berritu eta handitzeko jarduketak baimenduko dira, eraikuntzako ordenantzan (3.ean) ezarritako mugekin, eta betiere B+1 gehieneko garaiera eta etxebizitza kopurua gainditu gabe.

4.–Bideen arekaren kanpoaldeko ertzetik hasita 3 metroko zortasun eremua errespetatzen ez duten eraikin jada eginak, LAHFLren 112.2. artikuluaren arabera, antolamenduz kanpo geldituko dira haien lerrokadurak zuzentzen ez diren artean.

41. artikulua. Lurzoru urbanizaezineko eraikuntza mota desberdinetarako baldintza partikularrak.

Erabilera moten sailkapena.

1.–Finken izaerarekin eta xedearekin lotuta dauden eraikin eta instalazioak:

–Baratzezaintzan laguntzekoak.

–Aisiako baratzezaintzakoak.

–Nekazaritzako biltegiak

–Mintegiak eta berotegiak.

2.–Abeltzaintzako eraikin eta instalazioak:

–Abeltzaintza estentsibokoak edo erdiestentsibokoak.

–Abeltzaintza intentsibokoak.

–Familien abeletxeak. Etxeko abeltegiak.

3.–Herri lanak gauzatzeko eta haien zerbitzurako behar diren eraikin eta instalazioak.

4.–Interes sozialeko eraikinak eta beste batzuk.

–Ekipamendu publikoak eta zerbitzu bereziak.

–Erauzketa jarduerak.

–Industriak.

Zerrenda honetan ez dauden eraikuntza jardueretarako, zuzenean joko da 35/2.002 Foru Legeko irizpide orokorretara eta berariaz aplikatu beharreko legeriara.

–Baratzezaintzan laguntzeko eraikinak:

Eraikin txikiak, nekazaritzako lanetan lagungarri, nekazaritzako tresnak gorde eta biltzeko besterik erabiltzen ez direnak.

Ondoko baldintzak bete beharko dituzte:

–Gutxieneko lurzatia: 450 m² (1/2 erregu).

–Azalera eraikia, gehienez: 12 m².

–Ez dira baimenduko karrerapeak eta eraikin erantsiak.

–Gehieneko garaiera librea barnean, fatxadaren perimetroan: 2,20 m.

–Gehieneko garaiera gailurrera: 2,80 m.

–Estalkietako material baimendua: zeramikazko teila.

–Teilatu-hegalen gehieneko hegalkina: 40 cm.

–Fatxadak zarpiatuak eta zuriz pintatuak, edo zurezkoak.

–Ezin izanen dute 40 x 40 cm-koa baino handiagoa den leihorik izan, ez eta tximiniarik eta halako eraikin motei ez dagokien bestelako elementurik.

–Eraikinetik lurzati mugakidera edo bideen arekaren kanpoaldeko ertzera gutxienez ere izanen den tartea: 3 m.

–Eraikin mota horietarako lizentzia eskaerarekin batera aurkeztekoak: eraikina zehazten duen krokisa eskalan, kokapenaren planoa, eraikina eta mugak zedarrituz, eta obren aurrekontua.

Aisiako baratzeetarako eraikinak.

Lehorreko finketan eta ureztapen eremuetan nekazaritza lanak egiteko beharrezkoak direnak, soil-soilik nekazaritzako tresnak eta lanabesak gorde eta biltzeko eta aisiarako badira.

Ondoko baldintzak bete beharko dituzte:

–Ez da bizitegi erabilera baimentzen, izan ere, soil-soilik baimentzen da lanabesak eta makina txikiak gorde eta zaintzeko erabilera, eta aisiarako egonlekua izateko aukera.

–Gutxieneko lurzatia: erregu bat (898 m²).

–Lurzatiaren itxiturak gutxienez 3 m atzeraemanen dira jabetzaren mugatik hasita, bideen parean.

–Etxolen gehieneko azalera eraikia = 25 m².

Etxolei erantsitako karrerape librearen gehieneko azalera = 10 m², zabalera 3,0 m gehienez. Ezin da alboko itxiturarik egin.

–Ureztaketarako urmaelak eraikitzen ahalko dira, gehienez ere 18 m²-ko azalerarekin. Ura putzu bidez ateratzen bada lurzatian, legeztatu egin beharko da erakunde eskudunen aurrean.

–Azalera eraikiaren, azalera zolatuaren eta urmaelaren azaleraren batura 100 m²-tik beherakoa izanen da.

Mota horretako eraikin berri bat egiten den lurzati orotan, ur hargunea eskatu ala ez, putzu septiko aurrefabrikatu bat eduki beharko da, sarbidearen ondoan instalatua lurzatiaren kanpoaldetik zuzenean iristeko moduan, eta lurzatiaren esparru itxitik kanpo. Lizentzia eskaerarekin batera, putzu horren mantentze-lanak egiteko kontratua, enpresa espezializatu batekin sinatua, aurkeztuko da.

–Eraikinen eraikuntzako ezaugarriak:

–Ez da baimenik izanen etxolak eraikitzeko %12tik gorako maldak dituzten lurretan, leku nabarmen edo berezietan, hala nola tontorrak, gailurrak, begiratoki naturalak, terraza ertzak etab.

–Gehieneko garaiera librea barnean, fatxadaren perimetroan, karrerape eremua barne = 2,40 m.

–Gehieneko garaiera librea etxolaren barneko edozein puntutan; estalkiaren maldaren %33a aplikatuta dagokiona.

–Eraikina ezin izanen da egin lur eremuko sestraren gainetik 30 cm-tara baino gorago dagoen zokalo edo plataforma baten gainean.

–Ez dira zilegi izanen estalkipeko, sotoetako edo erdisotoetako aprobetxamenduak.

–Estalkiak 2 edo 4 isurkikoak izanen dira, eta malda uniformea izanen dute plano jarraituan isurialde bakoitzerako.

–Estalkiaren gehieneko malda = %33.

–Ez dira baimenduko estalkiko planoak osatzen dituzten planoetatik edo planotik ateratzen diren eraikuntza elementuak, aireztatzeko tximiniak izan ezik.

–Estalkietako material baimendua: zeramikazko teila.

–Teilatu-hegalen gehieneko hegalkina = 0,60 m.

–Fatxadak zarpiatuak eta zuriz pintatuak, edo zurezkoak. Onartuko dira zokaloak, baoen azpadurak eta harrizko izkinak edo bistako hormigoi-blokeak kolore errean edo zurian.

–Zurezko edo kolore ilunez lakatutako aluminiozko arotzeria. Metalezko hesiak baimenduko dira baoak babesteko.

–Baimenduko da eraikinaren perimetroko espaloia, gehienez ere 1,00 m zabal.

–Eraikina atzeraemanen da, 3 m gutxienez lurzati mugakideen ondoan, eta 6 m bide ertzen ondoan.

–Berariaz debeku da ibilgailuak lurzatitik kanpora aparkatzea.

–Ez da baimenik emanen beste era bateko eraikuntzarik egiteko edo beste zenbait elementutarako, hala nola karabanak, autobusak, etxola txiki aurrefabrikatuak, kirol erabilerarako zoladurak etab.

–Era horretako eraikuntzetarako lizentzia eskaerekin batera proiektu tekniko bat aurkeztuko da horien okupazio azalera, karrerapea barne, 12 m²-tik gorakoa denean; proiektu horretan zehatz deskribatuko dira eraikuntzak izanen dituen instalazioak eta aurreikusi diren lurzati itxiturak, perimetroaren planoak eta xehetasunak barne. Obrak bukatutakoan, obra amaierako ziurtagiria aurkeztuko da, zuzendaritzaren ardura duen teknikariak sinatua eta ikus-onetsia.

Nekazaritzako biltegiak.

Arau hauen ondorioetarako, horrelako eraikinak, lur eremuarekin zuzenean loturik ez egon arren, lurzoru urbanizaezinean kokatzea komeni izaten da, betiere horiek egiteko ondoko baldintza hauek betetzen badira:

–Horiek kokatzeko lurzatiaren gutxieneko azalera eraiki beharreko azalera halako hiru izanen da; gehieneko azalera eraikia 800 m² eta gutxieneko azalera 150 m². Eraikinek forma paralelepipedikoa izanen dute, zeramikazko teilazko estalkia edo fibrozementuzko edo metalezko txapa gorrikoa, bi edo lau isurkikoa, hegalaren gehieneko garaiera 8 m, eta 12 m gehienez gailurrera arte, fatxadak zarpiatuak eta zuriz edo okrez pintatuak.

–Ez dute edukiko aisiako erabilerarekin pareka daitekeen elementurik, esate baterako 60 x 60 cm-tik gorako leihoak, tximiniak etab.

–Ur, saneamendu edo elektrizitate sareekin lotzeko harguneak eginez gero, lurpean eginen dira, eta ez da baimenik emanen aireko linearik jartzeko. Mota horretako eraikin berri bat egiten den lurzati orotan, ur hargunea eskatuz gero, putzu septiko aurrefabrikatu bat eduki beharko da, sarbidearen ondoan instalatua lurzatiaren kanpoaldetik zuzenean iristeko moduan, eta lurzatiaren esparru itxitik kanpo. Lizentzia eskaerarekin batera, putzu horren mantentze-lanak egiteko kontratua, enpresa espezializatu batekin sinatua, aurkeztuko da.

–Eraikinetik finka mugakideetara edo bideetara egonen den tartea 6 m-koa izanen da gutxienez.

Mintegiak eta berotegiak.

Arau hauei dagokienez, halakotzat jotzen dira landareak baldintza berezietan lantzeko eraikin eta instalazioak, kokaturik dauden lurzoruaren ekoizpen ahalmenari lotuak daudenak, edo hazitegiak eta loreontzi artifizialak landatzeko direnak edo landare apaingarriak ekoizteko direnak.

Instalazioak lurraldearen topografiari eta ezaugarriei egokitu beharko zaizkie, eta oinarrizko eta zentzuzko irizpideak erabiliko dira antolamendurako eta konposiziorako. Biltegiak eta finken itxiturak onartuko dira, betiere kapitulu honetan ezarritako araudiari egokiturik.

Mintegietatik edo berotegietatik bideetara 6 m-ko tartea utziko da gutxienez, eta finka mugakideetara: 3 m.

Lurzatiaren barnean ibilgailuak aparkatzeko tokia izanen da, instalazioaren 500 m²-ko edo zatikiko toki bat baino gehiagoko proportzioan. Ez da baimenik izanen bide publikoetan aparkatzeko.

Abeltzaintza estentsiborako edo erdiestentsiborako eraikin eta instalazioak.

Arau hauen ondorioetarako, abeltzaintza estentsiboan, abereen elikaduraren oinarri nagusia lurzoruko baliabideen zuzeneko aprobetxamendua da. Abeltzaintza erdiestentsiboan, aldiz, lurzoruko baliabideak kanpotik ekarritako elikagaiekin osatzen dira, eta abereak erdiestabulazioan egoten dira. Bi kasuetan, baldintza hauek bete behar dituzte instalazioek:

–Abeltzaintza estentsiboaren kasuetan, ustiapenerako gutxieneko azalera 300 m²-koa izanen da ardi-aziendako edo ahuntz-aziendako buru bakoitzeko, eta 1000 m²-koa behi-aziendako buru bakoitzeko.

–Abeltzaintza erdiestentsiboaren kasuetan, ustiapenerako gutxieneko azalera 100 m²-koa izanen da ardi-aziendako edo ahuntz-aziendako buru bakoitzeko, eta 300 m²-koa behi-aziendako buru bakoitzeko.

–Ardi-azienda edo ahuntz-azienda edukitzeko instalazioek azalera estalia izanen dute, gehienez ere 1,2 m²-koa ardi-aziendako edo ahuntz-aziendako buru bakoitzeko, eta 5 m²-koa behi-aziendako buruko; kanpoan, erantsita, esparru itxi bat, buru bakoitzeko 1,5 m²-koa gehienez, eta instalazio mugikorrak baimentzen ahalko dira aziendak aldi batez erabiltzeko.

–Ardi, ahuntz edo behi aziendaren abeltegietatik hiri lurzorura edo lurzoru urbanizagarrira 500 m-ko tartea baino handiagoa utzi beharko da.

–Beste azienda espezie batzuen kasuan, atal honetan deskribatutako irizpideen proportziozkoak direnak ezarriko dira.

–Abeltzaintza intentsiborako eraikin eta instalazioak:

Arau hauen ondorioetarako, abeltzaintza intentsiboa ez dago loturik ustiapenaren kokaleku den lurzoruko baliabideei, kanpotik ekarritako produktuak baitira elikaduraren oinarri, eta azienda estabulatuta egoten da funtsean. Instalazioek baldintza hauek bete behar dituzte ustiapena egin ahal izateko:

–Behar den azalera eraikia justifikatu beharko da, eta eraikinen garaiera ez da 6 m-koa baino handiagoa izanen teilatu-hegaletan eta 8 m-koa gailurretan, ezta 50 m baino luzeago izanen ere (100 m luze, gehienez ere, hegaztitegiak badira). Instalazioak eraikin batek baino gehiagok osatzen badituzte, haien arteko tartea 6 m izanen da gutxienez.

–Eraikinen eta lurzati mugen artean 6 m-ko tartea utziko da gutxienez; eraikinak zarpiatu eta zuriz edo okrez pintatuko dira, eta estalkia zeramikazko teilaz edo fibrozementuzko edo metalezko txapa gorriz eginen da. Eraikinaren bi alde handienetan zuhaitzak landatuko dira, eraikinetik 8 m-tara gehienez, eraikina ahal den neurrian estaltzeko adina dentsitatez.

–Abeletxeetatik hiri lurzorura gutxienez 1.000 m-ko tartea egonen da.

–Edonola ere, bete beharko dira Abeltegiak baimentzeko higiene, osasun eta ingurumen arloko baldintza teknikoak ezartzen dituen 188/86 Foru Dekretuan ezarritako tarteak eta baldintzak, eta Abeltzaintzako instalazioek ingurumenaren aldetik bete beharreko baldintza teknikoak ezartzen dituen 148/2.003 Foru Dekretua.

Familien abeletxeak. Etxeko abeltegiak.

–Arau hauen ondorioetarako, familien abeletxeak abeltegi txikiak dira, etxeko kontsumorako animaliak ustiatzeko bertan. Espezie bakoitzeko buru hauek izan daitezke gehienez:

–2 behi edo zaldi.

–2 zerrama, haztekoak

–3 zerri, gizentzekoak

–5 ardi edo ahuntz.

–Umetarako 10 untxi.

–20 hegazti.

Txakurrak hazi eta zaintzeko instalazioak ere etxeko abeltegitzat joko dira, hiru hilabetetik gorako lau txakur baino gehiago ez daudenean.

Etxeko abeltegietatik bizitegi erabilerako hiri lurzorura edo lurzoru urbanizagarrira 150 m-ko tartea utziko da gutxienez.

Etxeko abeltegia kokatzeko gutxieneko lurzatia 200 m²-koa izanen da.

Eraikinen eta lurzati mugen artean 6 m-ko tartea utziko da gutxienez; eraikinak zarpiatu eta zuriz edo okrez pintatuko dira, eta estalkia zeramikazko teilaz edo fibrozementuzko edo metalezko txapa gorriz eginen da. Eraikinaren bi alde handienetan zuhaitzak landatuko dira, eraikinetik 8 m-tara gehienez, eraikina ahal den neurrian estaltzeko adina dentsitatez.

Eraikinek 4 m-ko garaiera izanen dute gehienez hegaletan, eta 6 m-koa gailurreraino.

Herri lanak gauzatzeko, haiek mantentzeko edo haien zerbitzurako behar diren eraikin eta instalazioak.

Arau hauen ondorioetarako, herri lanak gauzatzeko, haiek mantentzeko edo haien zerbitzurako zuzenean eta hertsiki behar diren eraikin eta instalazioak dira, eta baldintza hauek bete behar dituzte:

–Lizentzia eskaeraren espedienteak azterlan justifikatzaile bat jaso beharko du, horren bidez froga dadin egitekoak diren obrek ez dutela kalte nabarmenik eginen garraio sarean, ingurune fisikoan edo azpiegituren sareetan.

–Behin-behineko obrak izanez gero, desegiteko epeak eta eremua lehengoratzeko behar diren ekintzak ezarri beharko dira lizentzia eman aurretik.

–Mantentze edo zerbitzu obrak izanez gero, eraikinen itxura formala eta ingurunearen itxura zainduko dira, eta Udalak zilegi izanen du eraikuntza eta paisaia arloko baldintzak ezartzea kasuaren arabera. Lizentzia ukatzen ahalko da horiek betetzen ez badira, edo obrek ingurune fisikoa gehiegi baldintzen dutela uste bada.

–Lurzatiaren okupazio indizea: %20 gehienez.

–Instalazio finkoen kasuan, lurzatiaren perimetroko landare tratamenduaren proiektua aurkeztuko da. Zuhaitzak eta zuhaixkak landatu beharko dira, bertako espezieak erabiliz lehentasunez.

–Eraikinaren eta lurzati mugen arteko tartea gutxienez = 8 m.

–Erabileraren arabera, justifikatu eginen da instalazioan aurreikusitako aparkalekuen zuzkidura, eta Udalak zilegi izanen du egokia iruditzen zaion kopurua ezartzea.

Ekipamendu publikoak eta zerbitzu bereziak.

Arau hauen ondorioetarako, halakoak dira hiltegiak, hilerriak, natura eskolak etab., eta lurzoru urbanizaezinean nahitaez kokatu behar diren erabilera publikoko zerbitzuak, hala nola gasolindegiak, Gurutze Gorriaren postuak etab.

Kasu bakoitzean, justifikatu eginen dira beharren programak, eta hiri lurzorurainoko eta lurzoru urbanizagarrirainoko gutxieneko tarteak ezarriko dira, erabileraren arabera. Zilegi izanen da baimena ukatzea, uste denean kokalekuaren ezaugarrien ondorioz arriskua edo eragozpenak sortzen ahal direla hiriguneetan eta bideetako zirkulazioan.

Erauzketa jarduerak.

Arau hauen ondorioetarako, eraikuntzarako harea edo harria ateratzeko erabiltzen diren aire zabaleko meategiek jarraian azaltzen diren baldintzak bete beharko dituzte.

–Eskaera espedientean, oro har eska daitekeen dokumentazioaz gainera, honako hau aurkeztu beharko da:

–Azterlan geologikoa, atera nahi den materiala badagoela bermatzen duena.

–Ustiapen proiektua, teknikari eskudun batek prestatua, gaur egungo egoeraren azterlanez osatua, eraikuntzak, zuhaiztiak, azpiegiturak, ingurumen eraginaren azterlana etab. ere jasoz.

Industriak.

Lurzoru urbanizaezinean industria jarduera mota batzuk ezartzeari buruz indarra duen legerian xedatutakoari jarraituko zaio, arrisku handiaren, okupazio azalera handiaren eta abarren arabera. Bigarren kasu horretan, industrien eraikinen okupazioak ez duenean proportziorik gauzak aire zabalean biltzeko behar den eremuarekin, hala nola zerrategiak, eraikuntzak materialak etab., baldintza hauek beteko dira:

Lurzatiak 5.000 m²-ko azalera izanen du gutxienez, lurzatiko okupazio eraikia %10ekoa gehienez, eta estalitakoen okupazioa %35.

Kontuan hartzen dira, halaber, kanpoaldeko biltegiak, hala nola txatartegiak, ibilgailuen hilerriak etab.; halakoetan, 3.000 m² izanen ditu gutxienez lurzatiak, eraikitako 50 m² gehienez eta estalitakoen azalera %10 gehienez.

Gainera, erabilera mota hori aprobetxamenduaren lagapen baldintzei lotuta egonen da, 35/2002 Foru Legearen 114.3 artikuluari jarraikiz.

VI. KAPITULUA

Egiturazko determinazioak eta xehakatuak

42. artikulua. Egiturazko determinazioak eta xehakatuak.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 49. artikuluak dioenez, hirigintzako udal antolamendua osatzen duten determinazioak egiturazkoak edo xehakatuak izan daitezke.

Egiturazko determinazioek zehaztu egiten dituzte udalerri bakoitzaren lur eremu osoa okupatu, erabili eta zaintzeko eredua, hiri egituraren nahiz lurraldeko egituraren funtsezko elementuak, eta beraien etorkizuneko garapena.

Antolamendu xehakatuko determinazioak dira aurrekoek behar izaten dituztenak, obra gauzatzeko egintza zehatzak egin ahal izateko bezainbateko neurrian.

Hirigintza antolamenduko determinazio egiturazkotzat hartuko dira honako hauek:

a) Lurzoru motak eta kategoriak lursail bakoitzean seinalatzea (lurzoruaren sailkapena eta azpisailkapena).

b) Sistema orokorren definizioa: bide publikoak, hiri zerbitzuak, eremu libre publikoak, eta ekipamendu publiko nahiz pribatuak, edo biztanleria osoarendako ekipamendu publikoen multzoak.

c) Hiri lurzoruan, honako hauek zehaztea: gehieneko aprobetxamendua, erabilera orokorrak, babes publikoren bat duten etxebizitzen nahitaezko portzentajea eta jarduketa esparru bakoitzean gehienez baimendutako etxebizitza kopurua.

d) Babes arauak ezartzea lurzoru urbanizaezinean.

Hirigintzako antolamenduko determinazio xehakatutzat joko dira planeamenduko gainerako determinazioak eta, zehazki, 35/2.002 Foru Legearen 49. artikuluan halakotzat jotzen direnak, artikulu honetan espresuki egiturazkotzat hartu ez direnak.

ERAIKUNTZAKO ORDENANTZA OROKORRA

AURKIBIDEA

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Ordenantza partikularrak dituzten eraikuntza multzoak. Eraikuntzako ordenantza orokorrarekin duten erlazioa.

2. artikulua. Hiri lurzoruan eraikitzekoa den jarduketa eremu bakoitzerako arau partikularren fitxak. Eraikuntzako ordenantza orokorrarekin duten erlazioa.

II. KAPITULUA

Eraikuntzako Ordenantza Orokorra Ordenantza partikularren
bidez garatzea

3. artikulua. 1. ordenantza partikularra. G1 eraikuntza multzoa.

4. artikulua. 2. ordenantza partikularra. G2, G2´ eraikuntza multzoa.

5. artikulua. 3. ordenantza partikularra. G3, G3´ eraikuntza multzoa.

6. artikulua. 4. ordenantza partikularra. G4, G4´ eraikuntza multzoa.

III. KAPITULUA

Hiri lurzoruan finkak ixteko berariazko baldintzak

7. artikulua. Lurzatiko lerrokadura.

8. artikulua. Finken itxitura.

9. artikulua. Aldaketak, lurzatien topografian.

IV. KAPITULUA

Eraikuntzako baldintzak

10. artikulua. Interes orokorreko instalazioak.

11. artikulua. Zimenduak eta eustormak.

12. artikulua. Eraispenak, lur-erauzketak eta betelanak.

13. artikulua. Tximiniak eta sutegiak.

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Ordenantza partikularrak dituzten eraikuntza multzoak. Eraikuntzako ordenantza orokorrarekin duten erlazioa.

1. Eginda dauden eraikinak eta eraikitzekoak multzotan sailkatzen dira, eraikuntzaren kalitatea edo ingurumenekoa, tipologia edo kokapena kontuan harturik.

2. Eraikuntzaren ordenantza orokorra ordenantza partikularren bitartez garatzen da, eta horiek kasuan kasuko eraikuntza multzoak soilik lotzen dituzte.

3. Antolamenduko 2. planoan ordenantza partikularrak dituzten eraikuntza multzoak ageri dira, zerrenda honen arabera:

G.1.–Babesa. 1. ordenantza.

G2.–Zaharberritzea/eraberritzea. 2. ordenantza.

G2’.–Bizitegiak izateko eraikin berria. 2. ordenantza.

G3.–Industria-biltegiak. 3. ordenantza.

G4.–Antolamenduz konpokoak. 4. ordenantza.

2. artikulua. Hiri lurzoruan eraikitzekoa den jarduketa eremu bakoitzerako arau partikularren fitxak. Eraikuntzako ordenantza orokorrarekin duten erlazioa.

Hiri lurzoruan eraikitzekoak diren jarduketa eremu guztiei (USC eta UE) antolamenduko 2. planoan ageri direnei, dokumentu honetan azaltzen diren araudi orokorrek ez ezik araudi partikularrek ere eragiten diete, eremuen ezaugarrien arabera. Eremu bakoitzerako arau partikularrak hirigintza arauetako fitxetan ageri dira.

Eraikuntzako ordenantza orokorrean eta hori garatzeko ordenantza partikularretan xedatutakoak aldaketak dituenean, jarduketa eremu bakoitzerako araudi partikularreko fitxen ondorioz, fitxen edukia izanen da bete beharko dena.

II. KAPITULUA

Eraikuntzako Ordenantza Orokorra Ordenantza partikularren
bidez garatzea

3. artikulua. Ordenantza partikularra.

1. G1 eraikuntza multzoa - Babesa.

1.–Aurkibidea. 1. ordenantza garatzea.

1. atala.–Arau orokorrak.

2. atala.–Baimenen araubidea.

3. atala.–Jarduteko irizpide orokorrak.

4. atala.–Lerrokadurak.

5. atala.–Garaierak.

6. atala.–Estalkiak.

7. artikulua.–Fatxadako materialak.

8. atala.–Fatxadetako baoen antolamendua. Kanpoaldeko arotzeria. Sarrailak.

9. atala.–Hegalkinak. Gorputz irtenak.

10. atala.–Elementu berezien babesa.

2.–1. ordenantzaren garapena.

1. atala.–Arau orokorrak.

G1 eraikuntza multzoan sartutako eraikinak eta elementu arkitektonikoak lotzen dituzte. Multzo honetan sartzen diren eraikinek garrantzia dute arkitektura, kultura edo historia aldetik eta, beraz, haien ezaugarri nagusiak osorik kontserbatu behar dira.

G1 eraikuntza multzoan sartutako eraikinen eta elementu arkitektonikoen multzoak interes historikoko, kulturaleko edo ingurumeneko ondarearen katalogoa osatzen du.

Dagokien 1. ordenantzaren irizpide orokorra horiek kontserbatzea da, babes neurriak erabiliz, haien identitatea berreskura edo kontserba dadin.

Ordenantza honen edukia osatzen da eraikin edo elementu katalogatu bakoitzerako ezarritako jarduketa irizpideekin (ikus katalogoan dagokion fitxa), eta horiek lotesleak dira, ordenantza honen zati diren aldetik.

Kasu batzuetan, eraikuntza jarduketak eta ordenantzaren interpretazioak “Vianako Printzea” Erakundearen txostenen bidez arautuko dira.

2. atala.–Baimenen araubidea.

1. Lizentzia lortzeko prozedura Hirigintzako prozedurari buruzko ordenantzan araututa dago.

2. G1 multzoko eraikinek eta elementuek nahitaez bete behar dute ordenantza honetan arauturiko baimen edo debekuen araubidea.

3. Nahitaezkoa izanen da “Vianako Printzea” erakundearen txosten loteslea tramitatzea, edozein motatako obra lizentzia eman aurretik.

4. Txostenak eskatzeko, “Vianako Printzea” erakundean agiri hauek aurkeztu beharko dira:

–Eraikinaren identifikazioa.

–Jarduketaren memoria justifikatzailea. Gaur egungo egoera eta proposaturiko aldaketak. Dokumentazio grafikoa erantsiko da, beharrezkoa denean.

–Aurreikusitako jarduketa eremuko argazki dokumentazioa.

3. atala.–Jarduteko irizpide orokorrak.

1.–G1 multzoan erabat integraturik dauden eraikinak.

Eraikinaren barneko arau orokor gisa, baimenduta dago hein batean edo osorik zaharberritzea, instalazio eta eraikuntza material berriak onarturik, eta nahitaezkoa izanen da egituraren, banaketa tipologikoaren, eskaileren eta abarren aldetik bereziak diren elementuak kontserbatu edo lehengoratzea.

Aldez aurretik “Vianako Printzea” erakundearen txostena izanez gero, baimentzen ahalko dira hein bateko edo erabateko barne hustuketak, eraikinak egoera txarra duenean.

Kanpoaldean, nahitaezkoa da eraikina zaharberritzearen bitartez kontserbatzea, gaur egungo bolumena, fatxaden lerrokadurak, garaiera guztia, estalkia, materialak eta fatxadetako baoen antolamendua mantenduz.

Artikulu honen 4. ataletik 9.era bitartekoetan azaltzen dira arauak.

2.–Fatxadak edo elementu bereziak.

Arau orokor gisa, baimenduta dago eraikin osoa zaharberritu edo eraberritzea, babesaren xede den elementua (fatxada edo elementu berezia) mantenduz gaur egungo itxurarekin eta kokapenarekin.

Artikulu honen 10. atalean azaltzen dira arauak.

4. atala.–Lerrokadurak.

Nahitaezkoa izanen da dauden lerrokadurak mantentzea, planoetan ageri diren moduan.

5. atala.–Garaierak.

Arau orokor gisa, nahitaezkoa da mantentzea eraikinek teilatu-hegaletaraino gaur egun dituzten garaierak edo gaur egungo erremateak, katalogoan sartutako eraikin eta fatxadetan.

6. atala.–Estalkiak.

1. Nahitaezkoa da estalkia mantentzea, egungo maldei eta formei dagokienez. Komeni bada, zilegi izanen da baimena ematea isurialdeen edo malden planoak aldatzeko, nahitaezko portzentajeak %30etik %50era bitartekoak izanik horizontalari dagokionez.

2. Estalkiko nahitaezko materiala: zeramikazko teila arabiarra edo zeramikazko misto kizkurra.

3. Teilatu-hegalak. Nahitaezkoa da kontserbatzea zaharberritzearen edo eraberritzearen bitartez, jatorrizko edo egungo formak, materialak eta neurriak mantenduz, zura edo adreilua erabilita.

Fatxadetan estalkien hegalkina txikia denean, baimena emanen da 20 cm bitarte handitzeko.

4. Finkatu den estalkiaren gehieneko okupaziotik gora eraikitzeko baimenik ez da emanen, salbu eta berokuntzako eta aireberritzeko tximiniak; horiek fatxadako material berarekin eginen dira eta erremate sinpleak edo tradizionalak izanen dituzte.

Estalkietan Velux motako leihoak ireki daitezke, isurialdearen planoari jarraikiz betiere.

Estalkiaren gainean baimendurik daude argiztatzeko eta aireztatzeko lukanak, estalkiaren azaleraren gainean 30 cm baino gehiago ez badira.

Estalkipeko eremua aprobetxa daiteke bizitegi erabilera edo horren osagarri dena emanda.

5. Teilatu-hodiek eta zorrotenek ahalik eta gehien errespetatuko dituzte teilatu-hegalak eta fatxadako horma-atalak, eta honako material hauekin eginen dira: kobrea, zinkezko txapa edo galbanizatua; fatxadari ondo egokitutako kolore apalez pintatuko dira.

7. artikulua.–Fatxadako materialak.

1. Harrizko manposteria erregularraz edo itxura onekoaz egindako hormak: agerian mantendu behar. Debekatuta dago pintatzea edo aparailuaren albo-junturak nabarmentzea.

2. Harri txarrez edo txikiz egindako hormak zarpiatzen ahal dira, zati batean edo azalera osoan.

Zarpiatuak honako baldintza hauek bete beharko ditu:

a) Etengabea eta leuna izanen da, zurezko habeak edo bestelakoak imitatzeko marrazkirik gabekoa.

b) Zuriz, kolore errez edo tradiziozko pastel kolorez pintatuko da. Proiektuetan fatxadetarako aurreikusten den kolorea adieraziko da.

3. Debeku dira estalduretarako gainerako materialak, hala nola bistako adreilua, zeramika, bistako hormigoi blokea, jaurtitako agregatuak etab.

4. Zokaloak, kantoiak, azpadurak, zurezko bilbadurak eta elementu bereziak:

Eraikinetan egun daudenak kontserbatu eginen dira eta lehengoratu, tradiziozko materialak erabiliz, hala nola harria edo zura.

Fatxadako baoen neurriak handituz gero, elementu horiek lehengoratu eginen dira ateratzen diren bao berrietan.

Bao berriak irekitzen badira, azpadura nahitaezkoa izanen da jada badiren baoetan halakoak badaude, hurbilean elementu bereziak izateagatik komeni ez denean salbu, eta material hauek erabiliko dira: harlanduak edo harrizko estaldurak, adreilu zaharrak, zurezko buruak edo jada badiren baoetakoen antzekoak.

Egun dauden elementu bereziak kontserbatu edo lehengoratu eginen dira: blasoiak, erlaitzak, kontserbatzen ahal diren zurezko bilbadura agerikoak, eta beste batzuk.

Beste elementu berezi batzuk gainjartzen ahalko dira, fatxadaren antolamendu osoari egokituta, hala nola harrizko blasoiak etab. Material nobleekin eginak edo tradizioaren arabera eginak izan beharko dute.

8. atala.–Fatxadetako baoen antolamendua. Kanpoaldeko arotzeria. Sarrailak.

1. Beheko solairuko baoak.

1. Fatxada nagusietan edo interesekoetan nahitaezkoa da jatorrizko leihoen eta ateen baoak kontserbatu edo lehengoratzea, kokapenaren, formaren, neurrien eta eraikuntza elementuen aldetik dituzten ezaugarriekin, eta debekatuta egonen da baoak handitzea edo berriak irekitzea.

2. Bigarren mailako fatxadetan, baimendu eginen da, betiere fatxadaren antolamendu orokorra hondatzen ez bada eta azpadura tradizionalak kontserbatzen badira, dauden leiho eta ateen baoak mugitu edo handitzea eta bao berriak irekitzea, leihoen kasuan 1,20 x 1,20 m gehienez eta ateen kasuan 2,30 x 2,30.

2. Goiko solairuetako baoak.

1. Fatxada nagusietan edo interesekoetan kontserbatu eginen dira jatorrizko baoak, beren kokapena, forma eta neurriak mantenduz. Aldez aurretik “Vianako Printzea” erakundearen txostena bada, baimentzen ahalko da leihoak handitu edo irekitzea bizigarritasun baldintzak hobetzeko, betiere errespetatuz ardatzekiko antolamenduak eta dauden baoen proportzio orokorrak.

2. Bigarren mailako fatxadetan, baimenduko da leihoak handitu edo irekitzea bizigarritasun baldintzak hobetzeko, betiere errespetatuz ardatzekiko antolamenduak eta dauden baoen proportzio orokorrak. Gehieneko neurriak: 1,30 x 1,30 m leihoen kasuan eta 1,30 x 2,20 m balkoien baoetarako. Bao berriak irekitzeak edo daudenak handitzeak ezin du inolaz ere kalterik egin fatxadaren antolamenduan.

3. Kanpo aldeko arotz lanak.

–Nahitaezkoa da arotzeria zaharberritu edo eraberritzea gaur egungo ezaugarriak mantenduz itxuraren eta formaren aldetik, kolore tradizionalean bernizatu edo pintatutako zura erabiliz.

Kolorea espresuki aipatuko da proiektu teknikoetan.

–Debekatuta dago arotzeria egotea fatxadaren kanpoko horma-ataletan, gutxienez ere 15 cm sartu beharko baitira fatxadaren lerrokaduratik.

–Kanpoko babes gisa, xaflazko edo taulazko zurezko kontraleihoak baimenduko dira soilik.

4. Sarrailak.

–Balkoietako barandetan, zurezko edo burdinazko balaustreak ipini ahalko dira, tradiziozkoen antzekoak edo egungo balaustreen forma sinplifikatuak dituztenak.

–Baimenduko dira beheko solairuko leihoetan forma soileko burdin sareak, hozkaduren barnean jarriak edo gehienez ere kanpora 10 cm irteten direnak.

9. atala.–Hegalkinak. Gorputz irtenak.

1. Definizioak.

1.1. Gorputz irtenak izanen dira fatxadaren lerrokaduraz kanpora ateratzen direnak, BStik hasita, obrazko itxitura erabili bada azaleraren %25 baino gehiago hartuta.

1.2. Balkoiak dira barandaz babestutako hegalkinak, obrako itxiturarik gabeak.

1.2. Begiratokia izanen da halako gorputz irtena, arotzeriako itxitura badu eta kristalek hartzen badute gutxienez azaleraren %75.

2. Gorputz irtenak.

Gorputz irtenak debekaturik daude.

3. Balkoiak.

Fatxada nagusietan edo interesekoetan kontserbatu eginen dira jatorrizko hegalkinak, beren kokapena, forma eta neurriak mantenduz. “Vianako Printzea” erakundearen txostena bada, baimentzen ahalko da hegalkinak handitzea edo berriak egitea, hurrengo atalean bigarren mailako fatxadetarako ezartzen diren gehieneko neurriak errespetatuz.

Bigarren mailako fatxadetan baimentzen da balkoiak handitzea edo irekitzea bizigarritasun baldintzak hobetzeko, betiere errespetatuz ardatzekiko antolamenduak eta baoen proportzio orokorrak, eta arkuak edo elementu bereziak hartu gabe. Neurri hauek:

Gorputz irtenen hegalkinaren gehieneko neurria, fatxadaren aurrealdeko kalearen zabaleraren arabera eta beste eraikin bateko puntu hurbilerainoko distantziaren arabera (a), honako hau izanen da:

12 m baino gehiago: 80 cm.

8tik 12 metrora: 60 cm.

5etik 8 metrora: 40 cm.

5 metro baino gutxiago: debekatuta daude hegalkinak.

Gutxieneko garaiera kalearen edo eremu publikoaren sestratik hegalkinen edo hegalen beheko planora = 3,00 m.

4. Begiratokiak.

Debekatuta daude.

10. atala.–Elementu berezien babesa.

Lehengoratuz eta kokapena mantenduz kontserbatuko dira honelako elementu bereziak: armarriak, inskripzioak, azpadurak, moldura landuak etab.

Katalogatutako portadak edo fatxadak zatiak eta multzo osoa lehengoratuz kontserbatuko dira, materialen eta eraikuntzaren tratamenduko jatorrizko ezaugarriei segituz. Eraikina zaharberritzen edo eraberritzen denean, portadak edo elementuak eraikinean jatorriz zuen kokapena mantenduko da ahal den neurrian.

Fatxadetako armarriek, bai arkuen giltzarrietakoek bai fatxadetakoek, eta bideetako harrizko gurutzeek legezko babes berariazkoa dute, Armarri, ikur, heraldikako harri, justizia-harri, muga-gurutze eta interes historiko-artistikoa duten antzekoen babesari buruzko martxoaren 14ko 571/1963 Dekretuaren arabera. Espainiako Ondare Historikoari buruzko 16/1985 Legearen bigarren xedapen gehigarriarekin bat, interes kulturaleko ondasun deklaratu dira.

4. artikulua. 2. ordenantza partikularra.

G2 - G2´ eraikuntza multzoak. Zaharberritzea, eraberritzea eta bizitegi erabilerako eraikin berria.

1. Aurkibidea. 2. ordenantza garatzea.

1. atala.–Arau orokorrak.

2. atala.–Jarduteko irizpide orokorrak.

3. atala.–Okupatzeko irizpideak.

4. atala.–Lerrokadurak.

5. atala.–Garaierak.

6. atala.–Estalkiak.

7. atala.–Fatxadako materialak.

8. atala.–Hegalkinak. Gorputz irtenak.

9. atala.–Elementu irtenak.

10. atala.–Handitzeak, eranskinak eta eraikin osagarriak erregulatzeko arauak.

11. atala. Erabilerak.

12. atala.–Eremu pribatuak, eraikinik gabeak.

13. atala.–Mehelinak.

2.–2. ordenantzaren garapena.

1. atala.–Arau orokorrak.

1.–G2 eraikuntza multzoetan sartutako eraikinak lotzen dituzte.–Zaharberritzea/Eraberritzea eta G2’.–Bizitegiak berritik egitea.

2.–Seriean edo katalogoaren bitartez merkaturatzen diren etxe aurrefabrikatuetarako, ordenantza hau osotasunean beteko da, eta zilegi izanen da aldaketa txikiak baimentzea, baldin eta ordenantzako baldintza orokorren antzekoak direla frogatzen bada eta hiriguneko eraikuntzarekin bat datozen eraikuntza-tipologiak errespetatzen badira.

3.–Ordenantza hau hiri lurzoruko bizitegi eraikinei aplikatuko zaie. Ekipamenduetarako lurzatietan eraikuntza librea izanen da.

2. atala.–Jarduteko irizpide orokorrak.

Baimena ematen da eraikita dagoen eraikuntza erabat edo hein batean zaharberritzeko, bai barnetik bai kanpotik; areago, eraitsi eta berritik egiteko aukera ere badago.

3. atala.–Okupatzeko irizpideak.

1. Eraikitako fatxadaren gutxieneko aurrealdea, kalera begira.

–Familia bakarreko etxebizitzen eraikinetan, etxebizitza bakoitzaren aurrealdea 6 m-koa izanen da gutxienez, kaleari begira.

–Eraikitako orubeetan edo mehelinen artean, fatxadaren aurrealdea 6 m-koa baino txikiagoa denean, onartzen da eraikina zaharberritu edo eraberritzea, etxebizitzak kale aldera duen fatxadaren luzera, orubearen zabaleraren arabera.

2. Eraikuntzarako gutxieneko-gehieneko lurzatia. Mugaketarik ez da arautu.

3. Orubeak banantzea edo jabetza zatitzea. Ondoko muga hauekin onartuko dira:

Ondoriozko orubeen azalera 80 m² baino handiagoa izanen da, eta haien frontea kalera begira 6 metro baino txikiagoa.

4. Orubeak eranstea. Baldintza hauekin baimentzen dira:

–Ondoriozko lurzatiaren aurrealdea kaleari begira, gehienez = 25 m.

–Lurzati bakar batean erantsi beharreko orubeen kopurua, gehienez = 3 orube.

5. Orubea okupatzeko azalera, gehienez.

Baimendu da barreneko lerrokaduren edo gehieneko okupazioen barneko azalera osoa okupatzea, antolamenduko 4. planoetan zehaztu bezala.

6. Gehieneko azalera eraikigarria.

Baimendu da gehieneko garaiera okupatzea orubea gehienez okupatzeko azalera osoan, antolamenduko 5. planoetan jaso bezala; gainera, USC edo UE bakoitzeko hirigintzako araudi partikularreko fitxetan ezarritako mugek ere zehazten dute.

7. Etxebizitzen kopurua, gehienez ere.

–Unitate bakoitzean gehienez ere baimentzen den etxebizitza kopurua hirigintzako araudi partikularraren fitxa bakoitzean definiturik dago.

–Hiri lurzoru finkatuaren gainerakoan, egun badiren eraikinak eraberritzen edo zaharberritzen direnean, edo eraikina berritik egiten denean, ez da ezartzen etxebizitzen gehieneko kopururik, eta gehienez ere baimentzen da etxebizitza bat 110 m² eraikigarritik, horiek goiko solairuetan kontatuta eta beheko solairua kontatu gabe. Ez da gutxieneko azalerarik ezartzen eraikinean banatzen diren etxebizitzetarako.

–Etxebizitza kopurua handitzen baldin bada eraikuntzan lehenagotik direnen aldean, aurreikusi beharko da, gutienez ere, aparkatzeko toki bat sortzen den etxebizitza bakoitzarendako, eraikinaren barnean.

4. atala.–Lerrokadurak.

A.–Barneko lerrokadura edo gehieneko okupaziokoa.

Definizioa: Lurzatian gehienez eraikitzen ahal den orubea zehazten duen lerroa.

Antolamenduko 4. planoan grafiatutako lerrokadurek eremu eraikigarria eta okupazioaren gehieneko azalera zehazten dute unitate edo lurzati bakoitzean. Aurreikusitako eraikin berriaren lekualdatzeak onartzen dira grafiatutako lerrokaduretatik kanpo, gehienez ere 2 m-ko zerrenda batean, lurzatiko lerrokadurak eta lagapen kargak ez aldatzeko baldintzekin; betiere, eraikin berritik lurzatiaren mugetara gutxienez 2 m-ko tartea utzi beharko da. Lerroalde honetan aipatu ez diren lerrokadura aldaketak egiteko beharrezkoa izanen da xehetasun azterlan bat tramitatu eta onestea aldez aurretik.

B.–Nahitaezko lerrokadurak.

2 eta 2’ multzoetan ez da nahitaezko lerrokadurarik ezartzen.

5. atala.–Garaierak.

1. Irizpideak.

–Eraikinaren garaiera da zutikako distantzia, eraikinari dagokion kalearen edo lur eremuaren sestratik hartuta fatxadak eta teilatu-hegal horizontalak bat egiten duten punturaino dagoena.

–Eraikinen garaiera zehaztuko da kaleari begira dauden fatxadei dagokienez, atal honetan aipatu irizpideak kontuan harturik, lurzatien eta sarbideen ezaugarrien arabera.

–Baimendu egiten dira sotoak edo erdisotoak, eraikitako azalera eraikigarri gisa kontatu gabe, ezaugarri hauek betetzen dituztenean:

–Lurraren sestratik erdisotoaren sabairainoko garaiera gehienekoa = 0,8 m, sarbide nagusiko fatxadan neurtua (eremu publikora ematen duen fatxada).

–Gainerako solairuek betetzea finkaturiko baldintzak.

–Gehieneko okupazioa beheko solairurako ezarritakoa izanen da.

–Debeku da bizitegietarako erabiltzea.

2. Garaiera baimenduak.

2.1. (A) Egungoa.

Eraikinaren teilatu-hegaletarainoko egungo garaierak atxikiko dira.

Baimena emanen da estalkiaren maldak aldatzeko, eta %30etik %50era bitartekoak izan beharko dute, betiere jarduketa egiten bada eraikuntza aldetik ezaugarri homogeneoak dituzten eraikin guztietan.

2.2. BS+2 < 8,10 m.

a) Dagoen eraikinaren gehieneko garaiera > 8,10 m bada:

Halakoetan, zaharberritzea eginez gero solairu kopurua eta haien garaiera atxikitzeko baimena emanen da, eta hura gehienekoa izanen, ez baita garaiago egiten ahalko.

Eraberritzea eginez gero, b) atalaren arabera arautuko da.

b) Dagoen eraikinaren gehieneko garaiera < 8,10 m bada, edo eraiki gabeko orubea bada:

Halakoetan, eraikina zaharberritu edo eraberritu edo berritik eraikiz gero, ezarri da:

Gehieneko solairu kopurua = BS+2.

Gutxieneko solairu kopurua = BS. Gehieneko garaiera hala izanez gero = 4,5 m (7,5 m gailurreraino).

Estalkiaren gutxieneko eta gehieneko maldak = %30-50.

Gehieneko garaiera 0 kotatik estalkiaren gailurreraino = 10,0 m.

6. atala.–Estalkiak.

1. Debeku da estalki edo terraza lauak egitea, honako kasu hauetan izan ezik:

A. Beheko solairuetako estalkiak, irtenak eta baimenduak.

B. Goiko solairuetako terrazak, baldin eta estalki lauaren azalera beheko solairuaren azaleraren %50etik beherakoa bada.

C. Estalkian integraturik dauden terrazak, betiere honako baldintzak betetzen badituzte:

–Terrazaren edo terrazen gehieneko azalera, osotara, solairuaren azaleraren < %25.

–Terrazaren edo terrazen gehieneko azalera, osotara, < 25 m².

–Gutxieneko distantzia horizontala teilatu-hegalen ertzera: 1,5 m

–Karelaren gutxieneko garaiera, zoladuratik neurtuta: 1,0 m

2. Estalkiek izanen dituzten malden portzentajeak %30etik %50era bitartekoak izanen dira horizontaletik neurtuta, eta forma sinplifikatuetan eginen dira, isurki bat, bi, hiru edo lau isurki edo haien eratorriak erabilirik, orubearen arabera estalkia egiteko modu errazenari jarraikiz.

3. Material baimenduak: zeramikazko teila arabiarra edo zeramika misto uhindua, tradiziozko kolore gorriak dituena.

4. Nahitaezkoa da gutxienez ere 40 cm-ko teilatu-hegalak egitea.

Gehieneko neurriak, hegalkinetarako baimendutako neurriekin bat datozenak (9.3 at.), neurri horiek 20 cm handituta, eraikin mugakideekin jarraipena izateko zentzuzko irizpideak erabiltzen saiatuz.

Gutxieneko garaiera librea, teilatu-hegalaren behe planotik eremu publikoaren zoladuraraino, eraikinaren perimetroko edozein puntutan: 4,0 m.

5. Ez da eraikuntzarik baimenduko estalkirako finkatu den gehieneko okupazioaren gainetik, berokuntzako edo aireberritzeko tximiniak izan ezik.

Estalkiaren gainean baimendurik daude argiztatzeko eta aireztatzeko sabai-leihoak, estalkiaren oinplanoaren gainean 30 cm baino gehiago ez badira (100 cm, asto gainean paratuz gero). Barne patioak baimendurik daude, betiere estalirik badaude.

Estalkiko faldoietan baimendurik daude txapitula eiteko baoak edo mantsardak (usategiak), ezaugarri hauekin:

–Mantsardaren kanpo-atalen gehieneko zabalera: 3 m.

–Ez dute teilatu-hegal horizontalen jarraitasuna eragotziko.

–Gehienez ere mantsarda bat baimenduko da fatxada bakoitzean, edo bi, fatxada 15 m luze baino gehiago bada.

Baimenduriko gehieneko garaieraren gainetik ez da baimenik emanen estalki azpiko baoak bizitegitako erabiltzeko; etxebizitzei loturiko lokaltako baizik ez dira izanen (trastegelak), bizitegitako erabili ahal izan gabe. Igogailua paratuz gero, ez du sarbiderik izanen estalki azpiko baoaren mailatik.

7. atala.–Fatxadako materialak.

Jarduketa hauek baimentzen dira:

a.–Harlangaitz-hormako jasodura edo harrizko plakazko estaldura forma erregularrarekin, agerian gelditzeko.

b.–Morterozko zarpiatua, kolore zuri tradizionalean edo kolore okreen eta siena koloreen ukitua duen kolore zuriz pintatua, edo geruza bakarreko mortero koloreztatuak. Proiektu teknikoetan fatxadetarako aurreikusten den kolorea adieraziko da.

c.–Baimendutako materialez besteko materialak dituzten egungo eraikinetan, material berak edo antzeko eraikuntza teknikak erabiliz zaharberritzeko baimena emanen da.

d.–Harri erregularreko zokaloak edo baimendutako beste material batzuez eginak edo kolore ilunez pintatutak baimentzen dira.

e.–Zura.

8. atala.–Hegalkinak. Gorputz irtenak.

1. Definizioak.

1.1. Gorputz irtenak izanen dira fatxadaren lerrokaduraz kanpora ateratzen direnak, BStik hasita, obrazko itxitura erabili bada azaleraren %25 baino gehiago hartuta.

1.2. Balkoiak dira barandaz babestutako hegalkinak, obrako itxiturarik gabeak.

1.3. Begiratokia izanen da halako gorputz irtena, arotzeriako itxitura badu eta kristalek hartzen badute gutxienez azaleraren %75.

2. Gorputz irtenak.

Debeku dira gorputz irtenak, eraikinaren lerrokaduretatik hasita; baimenduta daude planoetan zehazten diren gehieneko lerrokaduren barrenean, fatxadaren planotik gehienez ere metro batera ateratzen direnak.

3. Balkoiak eta begiratokiak.

Baimentzen da fatxadetan balkoiak eta begiratokiak egitea, honako baldintzak betetzen badira:

1.–Gorputz irtenen hegalkinaren gehieneko neurria, fatxadaren aurrealdeko kalearen zabaleraren arabera eta beste eraikin bateko puntu hurbilerainoko distantziaren arabera (a), honako hau izanen da:

12 m baino gehiago: 80 cm.

8tik 12 metrora: 60 cm.

5etik 8 metrora: 40 cm.

5 metro baino gutxiago: debeku dira gorputz irtenak.

Hegalkina ez bada ateratzen lurzatiaren lerrokaduretatik kanpo, kalearen edo eremu publikoaren gainean, zilegi izanen da gehienez ere 150 cm-ko hegalkina.

2.–Gutxieneko garaiera kalearen edo eremu publikoaren sestratik hegalkinen edo hegalen beheko planora = 3,00 metro, horiek eremu publikoaren gainean badaude.

3.–Gutxieneko tartea balkoien edo begiratokien harlauzetatik jabetza mugaraino eraikin atxikietan = 80 cm.

9. atala.–Elementu irtenak.

Elementu irtenak dira eraikuntzako edo apaingarritako elementuak, betiere bizitzeko edo okupatzekoak ez badira, alegia, zokaloak, hegalak etab.

Soto, erdisoto eta beheko solairuetan galarazia dago eraikuntzaren zati irtenik ateratzea fatxadako lerrokaduratik kanpora.

Ateak. Debeku da beheko solairuetan ateak edo leihoak kanpoaldera irekitzea, baita orri baskularretakoak, horiek zabaltzean eremu publikoa ukitzen badute, salbu eta kanpoaldera irekitzen direnean beren jabetzaren barrenean gelditzen badira, hau da, kalea edo eremu publikoa ukitu gabe.

Debeku dira ate lerragarriak, bai fatxada nagusien kanpoaldean bai albokoetan, horiek espaloia hartzen badute.

Fatxadei atxikitako etxebizitzak. Debekatuta daude, salbuespen hauekin:

–Fatxadei atxikitako tximiniak. Ez da baimenik emanen tximiniak kalera edo eremu pribatuetara jotzen duten fatxadetan kokatzeko, tximinia eremu publikotik ikusten ahal bada. Aldiz, baimena emanen da tximiniak paratzeko barne patioei atxikitako fatxadetan edo etxesail itxietako barne fatxadetan.

–Eskailerak eta beste gorputz batzuk. Bakar-bakarrik baimentzen dira lurzatien lerrokaduren barnean eta, aurreikusten diren berrietan, eraikuntzaren gehieneko okupazioaren lerrokaduren barnean.

10. atala.–Gaur egungo eraikinen handitzeak, eranskinak eta eraikin osagarriak erregulatzeko arauak. Baimenen araubidea.

A. Definizioak.

–Eraikin baten handitze edo eranskintzat jotzen dira zehaztutako lerrokaduretatik kanpo lurzoru eraikia handitzea ekartzen duten eraikuntzak. Atal hau aplikatuko zaie UPOaren onespen egunean jada eginak dauden eraikinei, dokumentazio grafikoan G2 eraikin multzoan jasoei, eta lurzatian beste lerrokadura batzuk aurreikusiak ez dauden kasuetan.

1. Handitzea. Bolumen eraikia handitzea, gaur egungo fatxadaren bat edo batzuk garaiera guztian mugituz, jatorrizko eraikinarekin bolumen bateratua eratuz.

2. Eranskina. Bolumen eraikia handitzea, beheko solairuan eraikiz jatorrizko eraikinari atxikita, eta harekin bolumen bateratua eratu gabe.

3. Eraikin osagarria. eraikin nagusitik bereizitako eraikuntza, etxebizitza bat ez dena eta egontoki gisa egokituta ez dagoena; kotxetegi erabilera du edo bizitegi edo ekoizpen erabileraren osagarria da.

B. Handitzeak eta eranskinak.

Lehendik dauden eraikinen handitzeak edo eranskinak baimentzen dira, honako baldintza hauekin:

1. Handitzeek eta eranskinek ezin izanen dute eragin negatiborik sortu ingurumenean edo jatorrizko eraikinean, eta jatorrizko eraikina handitzean irizpide logikoei jarraitu beharko zaie estetikari edo beste arlo batzuei dagokienez.

2. Eraikin bat handitzen denean edo bertan eranskin bat egiten denean, 2. ordenantza partikular osoa aplikatuko zaio eraikin multzo osoari. Jarduketa eranskinean edo handitutako zatian soilik egiten denean eta ez jatorrizko eraikinean, ez da nahitaezkoa izanen jatorrizko eraikinean ordenantzarekin bat ez datozen alderdiak birmoldatzea.

3. Handitzeak izanen da fatxaden mugimenduak eta, beraz, mantendu beharrekoak izanen dira bolumenaren eskema orokorra eta estalkian zeuden isurialdeak eta maldak.

4. Handitze eremuetako gehieneko garaierak ezin izanen du inolaz ere gainditu eraikin nagusiak handitze-fatxadan hartzen duen garaiera, eta errespetatu eginen dira, gainera, eraikin nagusiaren garaiera partzialak.

5. Ez dira baimenduko handitzeak edo eranskinak fatxada nagusiaren luzapen gisa edo atxikita egiten badira. Alboko edo atzeko fatxadetan soilik baimentzen ahalko dira.

Salbuespenez, fatxada nagusiko handitzeak baimenduko dira, betiere behar funtzionala frogatzen bada eta amaierako emaitza arkitektoniko egokia bada.

6. Okupazioaren gehieneko azalera 50 m²-koa izanen da solairuko, handitze eta eranskinetarako.

7. Eraikin bat eraberritzen denean, eta eraikin horren lerrokadurak, dokumentazio grafikoan zehaztuak, bat badatoz eraikinaren egungo perimetroarekin, eraikin berrirako baimenduko da okupazioa 50 m² handitzea jatorrizko lerrokadurei dagokienez, betiere atal honetako araudi orokorra betez.

8. Eraikin nagusiko eranskin atxikien edo handitzeen kokapen irizpideak eraikinaren perimetro eremuan ezarriko dira, 6 m-tik beherako tartea utziz handitzeen kasuan eta 8 m-koa eranskinetan; azken kasu horretan, 1,5 m-ko tartea utziko da gutxienez eraikinen izkinetatik, fatxada nagusietan.

Lurzati mugakideetaraino utzi beharreko tarteak: metro 1, fatxadan baorik egiten ez bada, eta 3 m, baoak eginez gero.

Perimetroa izanen dute oinplanoan forma tradizionalen arabera, lehendik daudenen antzekoak, soilak eta erregularrak, laukizuzenen eta karratuen gisakoak.

Atal honen inguruan izan daitezkeen aldaketek, behar bezala justifikatuek, xehetasun azterlan baten onespena beharko dute.

Salbuesten dira dauden biltegien eta nabeen eraikinak, zeinei ez baitzaizkie irizpide hauek aplikatzen, baina nahitaezkoa izanen da xehetasun azterlan bat tramitatu eta onestea.

C.–Eraikin osagarriak.

Eraikin osagarriek baldintza hauek bete beharko dituzte:

–Eraikin osagarriak baimentzen dira jada badiren eraikinen lurzati berean, planoetan ageri den gehieneko okupazioko azaleratik kanpo, handitzeak eta eranskinak egiteko baimenak gorabehera.

–Ezin izanen dute estetika, ingurumen edo beste arlo bateko eragin txarrik sortu ingurunean edo eraikin nagusian.

–2. ordenantza partikularra aplikatuko da, berezitasun hauekin:

  • Baimendutako garaiera: Beheko s.
  • Gehieneko garaiera lursailaren sestra-hegala: 3 m.
  • Gehieneko neurria: 30 m²

–Fatxadak, lehentasunez eta lurzatiaren baldintzek ahalbidetzen duten orotan, eraikin nagusiko fatxaden paralelo egonen dira, eta sarbide den kalearen ondoan egonez gero, fatxada txikienak kalearen norabideari jarraituko dio.

–Eraikin osagarriaren eta eraikin nagusiaren arteko distantzia egokiak errespetatuko dira, bien antolamendu zuzena bermatzeko kasu bakoitzean; zalantza izanez gero, eraikin nagusiaren antolamendu zuzenak izanen du lehentasuna beti.

–Estalkiak maldadunak izanen dira, forma tradizionalen araberakoak.

–Lurzati mugakideetarainoko gutxieneko tarteak 2 m-koak izanen dira (3 m, baoak eginez gero).

11. atala. Erabilerak.

Erabilera xehakatuak, antolamenduko 3. planoetan adieraziak.

A1.–Bizitegietarako finkatua.

A2.–Bizitegietarako proposatua, antolamendu berrikoa.

A3.–Eremu pribatuak, eraikinik gabeak

Erabilera nagusia: bizitegiak, familia bakarreko etxebizitzak edo kolektiboak.

Erabilera onartuak: ondoko taulan adierazten dira, okupazioko gehieneko portzentaje baimenduen arabera, m² eraikietan, solairu bakoitzean eta eraikinaren okupazio osoaren arabera, m² eraikietan. Erabilera horietariko batzuei eragiten die Jarduera sailkatuen ordenantzak; hura Udal Plani honi erantsirik dator.

Taulan aipatzen ez diren erabilera berariazkoetarako, erabilera antzekoenari dagozkion irizpideak aplikatuko dira.

ERREFERENTZIA

%

BIZITEGIAK

EKIPAMENDU KOMUNITARIOA

GARAJEAK

BILTEGIA

GOIKO SOLAIRUAK

100*1

100

-----2*

-----

B.S.

100

100

100

100

GUZTIRA, ERAIKINEAN

100*3

100

100

100

ERREFERENTZIA

%

XEDEA

LANTEGIAK 5*

SALTOKIAK

BULEGOAK

ETXEKO ABELTEGIA

GOIKO SOLAIRUAK

-----

100

100

-----

B.S.

100

100

100

-----

GUZTIRA, ERAIKINEAN

100

100

100

-----4*

Zehaztapenak:

Beheko solairuetan izaten diren merkataritzako edo enpleguko lokalek sarbide zuzena izanen dute eremu publikotik, eta debeku da etxebizitzen sarbide beretik haietara sartzea.

1. Baimendurik dago solairu hori dagokion erabilerak osoki okupatzea.

2. Debeku da solairu hori dagokion erabilerak osoki edo partez okupatzea.

3. Baimendurik dago eraikin osoa dagokion erabilerak osoki okupatzea.

4. Baimenik gabeko erabilera.

5. Atal honetan sartzen da, orobat, bizitegietarako erabilerarekin bateragarria den industria txikia, baita artisautzako lantegiak, etab. ere.

12. atala.–Eremu pribatuak, eraikinik gabeak.

1. Baimentzen dira bakar-bakarrik barne urbanizazioko jarduketak, hala nola, lorategiak, hormen tratamendua, zoladurak eta bestelakoak, betiere hirigintzaren ikuspuntutik irudi osoa kaltetzen ez badute.

Barneko lerrokaduretatik kanpo, eraikuntzarik gabeko eremu pribatuetan, zilegi dira pergola ireki estali gabeak eta lorategietako hiri altzari eta apaingarritako elementuak, iturriak, hormatxoak etab.

Baimentzen dira berotegi desmuntagarriak, baldin eta beren kokapen, mugapen, apaindura eta garbiketaren ondorioz eragin kaltegarririk sortzen ez bada.

Baimentzen dira, orobat, kirol eta aisiarako instalazioak, hau da, zoladura eta gutxieneko altzariak behar dituztenak, hala nola: tenisa, saskibaloia, eskubaloia, boleibola.

Eraikuntzako gainerako jarduerak, baita desmuntagarriak ere, debekaturik daude.

2. Debeku dira kirol instalazio estaliak eta pilotaleku irekiak, baina baimendu, aldiz, eraikigarritasuna kontsumiten badute eraikinaren lerrokaduren barrenean.

3. Zilegi dira igerileku irekiak, honako baldintza hauek betetzen badituzte:

–Indarra duten higiene eta osasun baldintzak betetzea.

–Eraikinaren bolumena ateratzen ez bada lurzoruaren mailatik haratago.

–Ontziaren betetzea murrizten ahalko da, herriko horniduran eskasia badago.

–Hustuketa sistema, igerilekua husteko, euri uren sareari lotua.

13. atala. Mehelinak.

Ondorio guztietarako, mehelinen zortasunari buruz Kode Zibilean eta foru legerian xedatutakoa aplikatuko da.

Alboko hormak, agerian utziz gero, behin-behinekoz bada ere, fatxada nagusiaren gisako materialak erabiliz tratatuko dira, hori eremu publikora ematen duten oin berriko finketan. Dekorazio horren diseinua eraikuntza berriko proiektu orokorrean sartu beharko da, zeinetarako eskatzen den lizentzia, hartan, hori guztia Udalak onespena eman diezaion.

Alboko etxearen edo etxeen gainean agerian agertzen diren aldameneko murruak dekoratzea eta kontserbatzea higiezin garaienaren jabeei dagokie.

Terrazen kareletan, mugakideen arteko distantziak gehienez ere 1,20 metro garai izanen dira.

5. artikulua. 3. ordenantza partikularra.

G.3 eraikin multzoa. Industria-biltegiak.

A.–Esparrua. Eraikin multzoak.

G4 Industria-biltegiak multzoan aplikatu beharrekoa.

B.–Erabilerak.

Erabilera xehakatuak, antolamenduko 3. planoetan adieraziak.

–A.4. Industria-biltegiak.

–A.3. Eraikuntzarik gabeko eremu pribatuak.

  • Erabilera nagusia: Industria-lantegiak-biltegiak.
  • Erabilera toleratuak: ondoko taulan adierazten dira, okupazioko gehieneko portzentaje baimenduen arabera, m² eraikietan, solairu bakoitzean eta eraikinaren okupazio osoaren arabera, m²-tan. Erabilera horietariko batzuei eragiten die Jarduera sailkatuen ordenantzak; hura Udal Plani honi erantsirik dator.

ERREFERENTZIA

%

INDUSTRIA

LANTEGIAK

BILTEGIA

ZAMALANAK

GARAJEAK

BULEGOAK

ETXEKO ABELTEGIA

1.S.

%100

100

----

100

---

B.S.

%100

100

100

50

100

GUZTIRA ERAIK.

%100

100

100

50

100

Erabileren bateragarritasuna:

Erabilera baimenduak bateragarriak dira beren artean.

–Bizitegi erabileraren alternatiba:

Hirigintzako araudi partikularreko fitxan ezarritako moduan.

C.–Eraikuntzari buruzko ordenantza.

1.–Orubearen okupazioa. Eraikuntzaren bolumena.

1. Orubearen okupazioa antolamenduko 4. planoetan zehaztuta ageri da, bai eta hiri lurzoruko arau partikularren fitxetan ere.

2. Erabilera onartuetatik sortutako jarduera ekonomiko oro estalkiaren azpian eginen da eta, inolaz ere, eraikinetik kanpo. Debeku da obra-hondakinak, zaborrak, etxola-hondarrak etab. uztea eraikinik gabeko eremu libreetan. Pilaketak soilik baimenduko dira industria ekoizpenerako edo nekazaritza eta abeltzaintzako jarduerarako edo bukatutako produktuak biltegiratzeko ezinbestekoak direnean, betiere dena txukun utzita.

2.–Garaiera partzialak eta guztirakoak.

1. Eraikinaren garaiera da zutikako distantzia, eraikinari dagokion lur eremuaren sestratik fatxadak eta teilatu-hegalak bat egiten duten punturaino dagoena.

2. Garaiera baimenduak: I < 7,0 m edo egungo garaiera, handiagoa bada.

–Estalkiaren gutxieneko-gehieneko malda: %0 - %25.

–Gehieneko garaiera 0 kotatik estalkiaren gailurreraino: 9,0 m edo egungoa, handiagoa bada.

(Zero kota = eraikinari dagokion lur eremuko sestra).

3. Garaiera handiagoa behar duten elementu bereziak baimentzen ahalko dira, hala nola siloak, garabiak etab.

4. Solairuarteak baimentzen dira eraikinaren barrenean, betiere azaleraren %40 okupatuta gehienez ere.

3. Eraikuntzaren baldintza orokorrak.

–Eraikuntzen multzoak jarraitua eta homogeneoa izan behar du. Eraikuntza mota eta diseinurako material egokiak aukeratuko dira horretarako, multzoaren itxura ordenatua bermatuz.

–Itxituretan baimenduko dira harriak, zarpiatu pintatuak, hormigoizko blokeak edo aurrefabrikatuak, txapa lakatuak, zura etab., eraikuntzaren aldetik kalitatezkoak badira eta jarraipen, sinpletasun eta koherentziaren irizpideak kontuan hartuta gauzatzen badira multzo osoan.

–Estalkietan honelako materialak baimenduko dira: teila akaberakoak, txapa lakatuak, fibrozementuzko txapa etab.

–Bai itxituretan bai estalkietan, kolore leuneko akaberak erabiliko dira, eta debekatuta daude ingurunearekin bat ez datozen koloreak edo tonuak.

4. Lurzatietako itxiturak.

Eraikuntzako ordenantzan ezarritako ezaugarriekin eginen dira. Itxiturak lurzatia eta errepidea mugatzen dituenean, Bide Zerbitzuaren txosten loteslea beharko da aldez aurretik, edo, bestela, 18 m atzeraemanen da galtzadaren ertzetik edo 8 m lur-berdinketako eremuaren kanpoaldeko ertzetik obrako itxitura ez bada.

6. artikulua. 4. ordenantza partikularra.

G4 eraikuntza multzoa. Antolamenduz kanpokoa.

A.–Esparrua. Eraikin multzoak.

G4 antolamenduz kanpoko multzoan aplikatu beharrekoa.

B.–Erabilerak.

Erabilera onartuak: gaur egungoak.

C.–Eraikuntzari buruzko ordenantza.

1.–Irizpide orokorrak.

Antolamenduko 2. planoetan G4 multzoa ageri da. Multzo horretakoak dira antolamenduz kanpokotzat jotzen diren zenbait eraikin, eta, hortaz, desagertu eginen dira denboraz, eraikin berriak edo sistemak gauzatzearen ondorioz edo jabeen ekimenez.

2.–Orubearen okupazioa. Okupazioaren bolumena.

1. Orubearen okupazioa antolamenduko 2. eta 4. planoetan zehaztuta dago, eta bat dator egungo okupazioarekin.

2. Ez da baimenik izanen eraikin horiek handitzeko.

3.–Egin daitezkeen eraikuntza jarduketak.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen 84. artikuluak arautuko ditu egin daitezkeen jarduketak.

Antolamenduz kanpoko eraikin eta instalazioetan ezin izanen da egin ez finkatzeko, ez bolumena handitzeko, ez modernizatzeko edo desjabetze-balioa igotzeko obrarik. Bakar-bakarrik onartuko dira higiezinaren segurtasun eta higienerako beharrezkoak diren konponketak.

III. KAPITULUA

Hiri lurzoruan finkak ixteko berariazko baldintzak

7. artikulua. Lurzatiko lerrokadura.

Lurzatiaren kanpoaldea zehazten duen lerroa, muga ezarriz jabari eta erabilera publikoen eta jabari eta erabilera pribatuen artean. Dagokion araudi planoan grafiatzen da, eta kontuan hartu behar dira hirigintzako arauetan aurreikusitako lagapenak, bai eta antolamendu planoetan planteatutako sistema orokorrak ere.

Hiri lurzoruan dauden finketan egin behar bada itxitura, edozein motatakoa izanda, finkaren kanpoko lerrokadurak ezarritako perimetroari jarraikiz egin behar da.

8. artikulua. Finken itxitura.

1. Hiri lurzoruko finketan edozein itxitura egin ahal izateko Udalari behar den lizentzia eskatu beharko zaio. Eskabidearen batera aurkeztu beharko da egin asmo den itxitura mota, altxaerak, finkaren oinplanoa eta itxitura, sekzioak eta abar azalduko dituen txostena, dagokion aurrekontuarekin batera.

2. Hiri lurzoruko finketako itxiturak gehienez ere 1,60 m garai izanen dira, eremu publikoko edozein puntutako sestratik neurtuta. Kalearen eta lurzatiaren arteko desnibela 70 zentimetrokoa baino handiagoa bada, garaiera 1,40 metro izanen da, goien dagoen sestratik hartuta.

Itxitura mota hauek baimenduko dira:

–Landare hesia.

–Obrako itxitura, 1,10 m-ko garaiera gehienez, eta izan daiteke harlangaitzez egina edo harriz xaflatua, harearen koloreko edo kolore zuriko bistako hormigoi blokez egina, bistako adreiluz egina edo zarpiatu pintatuz; 1,60 m-ko garaierara bitarte burdin sarez edo hesiz edo antzekoz osatzen ahal da.

–Metalezko hesia.

3. Finka mugakideen arteko itxiturak aurreko puntuetan aipatutako irizpideei jarraikiz egin beharko dira, eta baimenduko dira, halaber, metalezko sare landaredunak, eta hesolen gaineko burdin hesiak.

4. Debekatua dago hiri lurzoruko finketako itxituretan burdin hesi arantzadunak edo beira puskak erabiltzea.

9. artikulua. Aldaketak, lurzatien topografian.

Debeku da ekimen pribatuen bidez lurzatien egungo topografiak aldatzea (eraikuntzako eremu libreetan), horretarako lur mugimenduak eginez, horren ondorioz desnibelak edo eustormak agertzen badira metrokoak baino handiagoak, non eta lurzatien mugaketan, bai mugakideen bai eremu publikoen aldera.

IV. KAPITULUA

Eraikuntzako baldintzak

10. artikulua. Interes orokorreko instalazioak.

Udalak, bere kontura, finketan paratu, kendu edo aldatzen ahalko ditu, eta jabeek onartu beharko, euskarri, seinale edo herriaren zerbitzurako diren bestelako elementuak. Ahal dela ez da trabarik eginen eta ukituei horren berri emanen zaie, kasu bakoitzean albait lehen.

11. artikulua. Zimenduak eta eustormak.

Edozein eraikuntzari eusten dioten elementuak, lurrak jasan dezakeen kargaren arabera kalkulatutako zimenduen gainean eginen dira.

Eremu publikoarekin mugan dauden hormen zimenduak, edozein puntutan, sestraren azpitik gutxienez metro eta erdira geldituko dira. Kalea aldapatsua denean, mailakatzen ahalko dira. Lurzatiko itxitura-hormak baldin badira, gutxieneko sakonera laburtzen ahalko da 50 cm-raino.

Fatxadako zimenduaren kanpoko paramentua fatxadarenarekin bat etorriko da, eta ezin izanen dira gainditu orubearen mugak eremu publikoekiko edo beste jabetza batekiko lerrokaduretan.

12. artikulua. Eraispenak, lur-erauzketak eta betelanak.

Obra horiek segurtasunaren eta osasunaren arloan indarra duen araudian xedatutakoaren arabera eginen dira. Eraikitzailea behartuta egonen da eraikinen eta ondoko eraikuntzen egonkortasuna bermatzeko eta haien narriadura saihesteko jarduketa egokiak sustatzera.

Eremu publikoaren sestraren gainetik dauden lurretako orube guztietan lur-erauzketa egiten ahalko da, betiere horietan eraikitzeko beharrezkoak diren segurtasun neurriak hartuta.

Eraikuntzen barrenean eraispenak egiten ahal dira, baina karrikara hautsik atera gabe (obra-hondakinak ureztatu beharko dira) eta herritarrei traba egiten ahal dien asotsik egin gabe.

Aurri egoeran dagoen finka eraitsi behar denean, beharrezkoa dena egin beharko da, baina, betiere, behar diren neurriak harturik, ezbeharrik gerta ez dadin.

Lurrak ezin izanen dira inoiz ere utzi eremu publikoan, eta erortzen diren materialak, basa edo hautsa garbitu beharko dira.

Eremu publikoarekin mugan dauden eraikinei atxikiriko lursailetan, betelanak behar den trinkotasuna duten eta era egokian jarrita dauden lur, obretako hondakin edo materialekin eginen dira. Obrak bukatu ondotik, betelana gaizki egitearen ondorioz, azpiak huts egin eta espaloiak nahiz karrikak beheiti egiten badute, edo ur hodietan edo bestelako zerbitzu publikoetan kalterik gertatzen bada, jabea behartua dago hura bere bizkar konpontzera.

13. artikulua. Tximiniak eta sutegiak.

Debeku da edozein motatako fatxada edo patioetatik kanpora kerik jaurtitzea, non ez den hodi egokietan barna eramaten, gutxienez ere 1,00 m-ra eraikinaren kanpoko estalkitik, hodia dagoen puntuan.

Artikulu honetako arauek barnean hartzen dituzte tximinia, berogailu eta sukaldeak eta berokuntzako galdarak, bai etxebizitza bakarrekoak eta bai kolektibo edo zentralak.

Tximinia eta sutegien eraikuntzan behar diren aurreneurriak hartuko dira suterik izan ez dadin. Solairu edo teilatuetako enborrak, inguruan ke hodirik badute, substantzia erregaitz eta isolatzailez babestuko dira.

ORDENANTZA OROKORRA, URBANIZAZIOARI ETA EREMU PUBLIKOKO OBREI BURUZKOA

AURKIBIDEA

I. KAPITULUA

Urbanizazioari buruzko baldintza orokorrak

1. artikulua. Xedea.

2. artikulua. Interpretazioa.

3. artikulua. Lur-berdinketak eta zoladurak egiteko irizpide orokorrak.

4. artikulua. Zoladurak.

5. artikulua. Zoladuraren oinarria.

6. artikulua. Edateko uraren hornidura eta banaketarako baldintza orokorrak.

7. artikulua. Ur hustuketa eta saneamendurako baldintza orokorrak.

8. artikulua. Argindar hornidurarako proiektuaren baldintzak. Elektrizitate eta telefonoko harguneak.

9. artikulua. Herriko argien baldintza orokorrak.

II. KAPITULUA

Obrak eremu publikoan

10. artikulua. Definizioa.

11. artikulua. Aplikazio eremua.

12. artikulua. Zangak betetzeko eta zoladurak berrezartzeko baldintzak.

13. artikulua. Segurtasun baldintzak obrak egitean.

14. artikulua. Obretako seinaleak.

15. artikulua. Presako obrak eremu publikoan.

III. KAPITULUA

Oztopo fisiko eta zentzumenezkoak

16. artikulua. Baldintza orokorrak.

I. KAPITULUA

Urbanizazioari buruzko baldintza orokorrak

1. artikulua. Xedea.

Ordenantza honen xedea urbanizazioarekin zerikusia duten alderdi guztiak arautzea da. Ezartzen da bai zoladurari, lorezaintzari eta hiri altzariei dagozkien obretarako bai zerbitzuen ezarpenerako. Bai Udalaren obretan eta bai partikularren ekimenez egiten direnetan aplikatuko dira, baldin eta erabilera publikoko eremuan eraginik badute. Beste alde batetik, urbanizazio berriko obrak nahiz lehendik dagoen urbanizazioa berritzeko edo aldatzeko obrak hartuko dituzte mendean.

Errepideei zuzenean edo zeharka eragiten dieten urbanizazio proiektuek Nafarroako Gobernuko Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Zainketa Zerbitzuaren txosten loteslea beharko dute aldez aurretik.

2. artikulua. Interpretazioa.

Ordenantza hauen interpretazioa bere hitzen zentzuaren arabera eginen da eta testuingurua kontuan harturik. Zalantza edo zehazgabetasun kasuetan, beti eginen da aldez aurretik urbanizatzearen alde eta ahalik eta zerbitzu gehien antolatzearen alde.

3. artikulua. Lur-berdinketak eta zoladurak egiteko irizpide orokorrak.

Eremu publikoetan lurra berdindu eta zolatzen denean kontuan hartuko dira irizpide orokor hauek:

1. Ibilgailuen karga eta klima jasateko zoladurak behar duen sendotasuna. Alde horretatik, trafiko astuna jasan dezaketen kaleak direnean, edukiera eramailea ardatz estandar europarrari dagokiona izanen da (13 Tm = 130 KNW), Errepideei buruzko 61.I.C Jarraibidearekin bat.

2. Uraren aterabidea saneamendu eta drainatze sarera.

3. Eraikiko diren instalazioen aurreikuspena.

4. Profilen erregulartasuna eta ibilbideen jarraitutasuna.

5. Oinezkoen segurtasuna. Material eta akabera irristagaitzak hautatzea.

6. Emandako zoladuraren geroko mantentze-lana.

4. artikulua. Zoladurak.

Zoladura emateko materialak kaleetan lehendik daudenen antzekoak izanen dira, duela gutxi zolatutako kaleak badira, edo bestela Udalak berariaz adierazten dituenak. Arau orokor gisa, lehendik dauden bideak zabaltzeko urbanizatu behar diren tarteetan, kalean lehendik dagoen material bera erabiliko da zoladura emateko eta berdin kokatuko da, Udalak ez baldin badu berariaz beste material bat jartzeko adierazten, oraingo zoladura aldatzeko asmoa duelako.

Zoladurek honako baldintza hauek beteko dituzte:

1. Elementuka jartzen direnak.

Hormigoizko lauza aurrefabrikatuek eta harri naturalezko lauzek eta harri tradizionalekoek, zeharka jarriek, zoladuraren eta oinarrien artean izanen duten gutxieneko lodierak gai izan behar du tona erdiko trafikoa jasateko, desitxuratzerik izan gabe.

2. Gainazal malguak.

Trakzioarekiko erresistentziarik gabekoak dira. Bi geruzaz osaturik daude: oinarrian bat eta gainean gurpilentzako beste bat. Asfaltozko zoladurek 80 mm-tik 150 mm-ra arteko lodiera izanen dute.

3. Zoladura zurrunak.

In situ hormigoia. 140 mm-ko lodiera gutxienez. Galtzadetan aplikatzen denean, goiko geruza edo errodadura geruza 160 mm izanen da gutxienez. Bi kasuetan sarez armatuko dira.

5. artikulua. Zoladuraren oinarria.

Zoladuraren oinarria, oinezkoak dabiltzan eremuetan, harri xehatuz edo agregakin zanpatuz eginen da eta gutxienez 300 mm-ko sekzioa izanen du. Malda, berriz, behin betiko zoladurarena izan daiteke, eta 1:60 erlazioa bete beharko du, euri ura behar bezala atera dadin.

Ibilgailuak pasatuko direla aurreikusten bada, enkatxo-oinarria 350 mm-tara iritsiko da, eta aldez aurretik trinkotutako zorupearen gainean zuzenean paratuko da.

6. artikulua. Edateko uraren hornidura eta banaketarako baldintza orokorrak.

1. Garatzen diren alde guztiak tokiko banaketa saretik hornitu behar dira.

2. Ur hornidurako sarea bide-sareari jarraituz eginen da edo, bestela, eremu publiko eraikiezinetan barna, trazadura erregular baten arabera, sakonera beti berdinean, eta, konponketak egin behar direnerako, baliabide arruntak erabiliz sartzeko modua izanen da, kasuan kasuko planoan ezarritako eskemari jarraikiz.

3. Aurreikusiko den batez besteko kontsumoa: 300 litro biztanleko eta eguneko. Hornidurako sare orokorrak kalkulatzean erpin koefiziente aldakorrak erabiliko dira, zerbitzua jasotzen duten biztanleen kopuruaren arabera, planoko eskeman aurreikusitako diametroak erabiliz gutxieneko gisa.

4. Eguneko 20 m³/ha-ko gutxieneko kontsumoa bermatuko duten instalazioak paratuko dira parke, lorategi, eremu libre, pasealeku, kale, plaza eta abarretan. Ur-harguneak jarriko dira kaleetan, Udalak onartutako eredu eta materialetakoak, mahukak lotzeko; gehienez ere 50 metroko tartea utziko da haien artean. Lorategi eremuetan ureztaketa sistema automatikoa instalatuko da, ihinztaketa bidezkoa.

5. UPO honetako dokumentazio grafikoan proposatutako trazadurek erreferentzia balioa izanen dute soilik. Dauden sareen trazadurari dagokionez, orientatzailea da baina ez loteslea, eta, beraz, unitate bakoitzerako beharrezkoak diren harguneak eta trazadurak egin beharko dira; litekeena da UPOan grafiatutako aurreikuspenekin bat ez etortzea.

6. Kontagailuak kanpoan jarriko dira, zoruan edo paretan arrasean, edo barneko lokal komun batean zentralizatuta, kaletik iristeko moduko tokian.

7. artikulua. Ur hustuketa eta saneamendurako baldintza orokorrak.

1. Bide sareari jarraituz diseinatuko da edo, bestela, eremu publiko eraikiezinetan barna.

2. Estolderia orokorreko gutxieneko sekzio erabilgarriek 0,20 m-ko diametroa izanen dute, PVCzko hodiz eginak izanen dira, 5 motako teila edo antzekoa, eta sekzioak justifikatuko dira tarte bakoitzean zerbitzua jasotzen duten etxebizitzen edo lokalen kopuruaren arabera.

3. Ezarriko diren maldak lur eremukoen antzekoenak izanen dira. Maldak %0,5eko balioa izanen du gutxienez.

4. Sareko harguneak sareko erregistro putzuetan eginen dira. Gainera, erregistro putzuak paratuko dira norabidea edo malda aldatzen den tokietan. Putzu batetik bestera gehienez 50 metroko tartea egonen da.

5. Irtengunearekiko putzuak paratuko dira koten arteko aldeak 80 zentimetro baino handiagoak direnean.

6. Hustubideak 50 metrotik 50 metrora paratuko dira, eta haien bilketa-azalera 600 m² izanen da gehienez. Sare orokorrerako hargunea haiexetatik eginen da.

7. Hodi formako kanalizazioen gutxieneko sakonera, haien zolarekiko, 1,20 metro izanen da.

8. UPO honetako dokumentazio grafikoan proposatutako trazadurek erreferentzia balioa izanen dute soilik. Dauden sareen trazadurari dagokionez, orientatzailea da baina ez loteslea, eta, beraz, unitate bakoitzerako beharrezkoak diren harguneak eta trazadurak egin beharko dira; litekeena da UPOan grafiatutako aurreikuspenekin bat ez etortzea.

8. artikulua. Argindar hornidurarako proiektuaren baldintzak. Elektrizitate eta telefonoko harguneak.

1.–Argindarra banatzeko proiektua urbanizazio proiektuaren barnean egonen da, eta egin beharreko obrak zuzen definitzeko behar diren determinazioak bilduko ditu. Hura egiterakoan Goi eta Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa bete behar da, baita atal honetako gaiari buruzko xedapen arauemaile guztiak ere.

2.–Konpainia hornitzaileak proiektuari buruzko txostena eginen du, eta horixe izanen da trazadurak eta sareen ezaugarri teknikoak finkatzeko eskumena izanen duen entitatea. UPO honetako dokumentazio grafikoan proposatutako trazadurek erreferentzia balioa izanen dute soilik. Dauden sareen trazadurari dagokionez, orientatzailea da baina ez loteslea, eta, beraz, unitate bakoitzerako beharrezkoak diren harguneak eta trazadurak egin beharko dira; litekeena da UPOan grafiatutako aurreikuspenekin bat ez etortzea.

3.–Elektrizitate eta telefonoko harguneak lurpean eginen dira, aireko linea berri gehiago jartzea saihestuz. Kontagailuak fatxaden kanpoko horma-ataletan instalatzen direnean, horma-atalean arrasean jarriko dira.

9. artikulua. Herriko argien baldintza orokorrak.

1. Bide sistemak galtzadaren gaineko argiztapen eta uniformetasun hauek izanen ditu, gutxienez:

a) Banatzaile nagusietan edo oinarrizko sarean: aldiro izan behar den gutxienekoa, 35 lux zerbitzuan. Uniformetasuna (gutxienekoa/gehienekoa erlazioa): 0,3tik gorakoa.

b) Sareko gainerako bideetan eta eremu libreetan: 15 lux eta 0,3ko uniformetasuna.

2. Koloreak behar adina bereizteko moduko argia ematen duten lanparak erabiliko dira.

Argiteriaren instalazioa bat etorriko da indarra duten erregelamentazio elektroteknikoekin; era berean, elementu guztiak, argi-paldoak, luminariak eta eroaleak Udalak onetsitako eredu eta kalitatekoak izanen dira.

3. Argiteria publikoaren proiektua prestatzean Goi eta Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa bete beharko da, baita halako instalazioei eragiten dieten arauzko xedapenak ere.

4. Herrian dauden luminarien eta euskarrien antzekoak erabiliko dira, horiek duela gutxi jarritako argi-sare publikoetakoak baldin badira. Horrela ez bada, Udalak adierazten dituen material motak erabiliko dira.

5. Argia gorantz proiektatzen duten luminariak jartzeko baimenik ez da emanen, argi kutsadura sor baitezakete.

II. KAPITULUA

Obrak eremu publikoan

10. artikulua. Definizioa.

Eremu publikoko obratzat hartzen dira bertan paratu diren zerbitzuak eraikitzeko, berritzeko, hobetzeko edo konpontzeko beharrezkoak direnak.

Errepideei zuzenean edo zeharka eragiten dieten urbanizazio proiektuek Nafarroako Gobernuko Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Zainketa Zerbitzuaren txosten loteslea beharko dute aldez aurretik.

11. artikulua. Aplikazio eremua.

Ordenantza honek aurreko ataleko obra guztiak arautzen ditu, partikularrenak, Udalarenak nahiz beste organismo ofizial batzuenak izan.

12. artikulua. Zangak betetzeko eta zoladurak berrezartzeko baldintzak.

Kasuan kasuko azpiegituraren erreforma egin eta berehala beteko dira zangak, hormigoiz eta zagor trinkotuko geruzez, eta 30 cm utziko dira oinarria eta zoladura berrezartzeko.

Zoladura berriak kendu denaren ezaugarri berak izanen ditu, eta hura berriz ere jartzean arau hauek beteko dira:

Gaur egungo zoladura ebaketak lerro zuzenen bidez eginen dira, zintarriekiko paralelo edo perpendikular.

Espaloiak

Gehienez 1,00 m-ko zabalera duten espaloietan zoladura osoa berrituko da, edozein motatakoa dela ere. Marrazkiaren eta baldosen jarraitutasuna, jartzeko modua etab. zainduko dira.

Zoladurak berritzeko, arestian esan den moduan, hautsi aurretik zeuden material berak erabiliko dira. Alabaina, interes publikoagatik beharrezkoa bada zoladura mota aldatzea, interesdunarekin batera hitzartuko dira aldaketarako baldintzak.

Galtzadako zoladura.

Galtzadan zoladura berria jartzeko, zanga ireki aurreko zoladuraren material berak erabiliko dira eta lodiera ere lehengoa bera izanen da. Hormigoizko zoladura izanez gero, ordea, gutxieneko lodiera 0,20 m izanen da, 300 kg-ko dosifikazioarekin eta dardaratze mekanikoa eginda.

13. artikulua. Segurtasun baldintzak obrak egitean.

Indusketaren zabalera behar den adinakoa izanen da, eskoramendu egokiaz baliatuz egin behar diren lanak egin ahal izateko.

Ondoan eraikinik badago, hormak zurkaiztu eginen dira, eta inguruko trafikoa desbideratu eginen da.

Arriskuaren abisuak jarriko dira, egunekoak eta gauekoak, baita pertsona eta ibilgailuentzako babesak ere.

Indusketatik ateratako materialak ez dira ertzetan pilatuko egun bat baino gehiago.

Besodun hondeamakinak erabiliz gero, debeku da inor gelditzea haien biraketa erradioan.

Segurtasun baldintza horiek gutxienekoak dira eta zanga mota guztietarako balio dute, lur publikoetan nahiz pribatuetan. Lanak zuzentzen dituen teknikariak edo, bestela, enpresa eraikitzaileak hartuko du zangak behar bezala egitearen eta seguruak izatearen erantzukizuna.

14. artikulua. Obretako seinaleak.

Obra guztiak behar bezala seinalatu behar dira, aurrealdean nahiz luzetara. Horretarako, hesiak edo beste elementu batzuk paratuko dira, lan eremua osoa ixteko.

Modu horretan seinalatu behar dira espaloi edo galtzadetan oinezko eta ibilgailuen zirkulazioa eragozten duten oztopo guztiak; oztopotzat joko dira hondakin pilak, zoladura berritzeko materialak, zanga irekiak, makinak eta bestelako elementuak.

Behar diren oholtzak eta segurtasun elementuak jarri beharko dira oinezkoen zirkulazioa eta higiezinetako sarrerak trabarik gabe eta behar bezala babesturik egon daitezen.

Obra gauaz seinalatzeko lanpara elektriko gorriak erabiliko dira, behar bezainbat.

Obrak behar bezala seinaleztatu edo babestu gabe egoteagatik istripuren bat gertatzen bada erantzule bakarra obrak egiteko ardura duen enpresa izanen da, eta modu subsidiarioan, obren jabea.

15. artikulua. Presako obrak eremu publikoan.

Eremu publikoan zangak ireki edo zoladura berritzeko obrak egiten direnean zerbitzuetako instalazioen matxura eta kalteak konpontzeko, obra horiek presakotzat joko dira eta haien lizentzia honela tramitatuko da:

Entitate interesdunak matxuraren eta horren ondorioen berri emateko idazki bikoiztua aurkeztuko du Udaletxean. Udalak ikus-onetsiko du eta ale bat eskatzaileari itzuliko dio. Hortik aurrera behin-behineko baimena izanen da lanak hasteko, entitate eskatzailearen erantzukizunaren pean.

Idatzizko komunikazioaren ondoko berrogeita zortzi orduko epearen barnean, entitateak obrarako lizentzia arrunta eskatu beharko du. Eskabidean obra presaz egitearen arrazoiak azaldu beharko ditu.

III. KAPITULUA

Oztopo fisiko eta zentzumenezkoak

16. artikulua. Baldintza orokorrak.

Eraikuntza berriko obretan eta handitze, berritze, egokitze eta hobetze obretan, betiere eraikinik gabeko eremuetan, erabilera edo konkurrentzia publikokoetan, Oztopo Fisiko eta Zentzumenezkoei buruzko uztailaren 11ko 4/1988 Foru Legean eta haren erregelamenduetan ageri diren irizpideak aplikatuko dira.

Edozein modutan ere, irisgarritasuneko neurri hauek ezarri dira eremu publikoetarako:

Zoladurak.

Oinezkoendako eremuetako zoladurak gogorrak eta irristagaitzak izanen dira, oro har. Ibilgailuak eta oinezkoak ibiltzeko diren bide mistoek ere aurreko baldintza beteko dute.

Espaloiak.

Espaloiek, ahal dela, %1a gaindituko ez duen zeharkako malda izanen dute. Bideen trazaduran saiatu beharko da, halaber, luzetarako maldak %8a ez gainditzen.

Oinezkoentzako pasaguneak:

Oinezkoen pasabideetan espaloiaren eta galtzadaren arteko desnibela kenduko da, zintarria galtzadaren mailara jaitsiz eta espaloiari sakangune forma egokia emanez, gehienez ere 2 cm-ko garaierako koska utzita. Beheratze horrek 1,50 m-ko zabalera izanen du gutxi gorabehera. Jaitsitako zintarria gogorra eta irristagaitza izanen da, eta bereziki latza.

Oinezkoen pasabideen alde bakoitzean lauza txiki berezien zerrenda bat jarriko da, guztira metro 1eko zabalerakoa, eta espaloiaren zabaleraren adinako luzerakoa, pertsonak, ukituaz bat, ohar daitezen oinezkoen pasabidean daudela; 2 m arteko espaloietan izan ezik, zerrendak oinezkoen pasabide guztia hartuko baitu halakoetan. Lauza txiki berezi horiek gorriak izanen dira eta zintarria ere margo horrekin pintatuko da.

Seinale bertikalak.

Trafikoko seinaleak, semaforoak, argiztapen-zutoinak eta eremu publikoan seinalatzeko paratu behar den zutikako beste edozein elementu, espaloiaren kanpoko ertzean paratuko dira, betiere haren zabalera 1,50 metrokoa edo handiagoa bada.

Espaloirik ez badago edo haien zabalera 1,50 m-tik beherakoa bada, seinalatzeko zutikako elementuak espaloiaren barneko ertzean kokatuko dira, fatxaden ondoan, baina itsuei kalterik ez egiteko moduko garaieran etab.

Etxesailen izkinetan, bi espaloien elkargunearen azalera guztian ez da inolako zutoinik edo seinalatzeko zutikako elementurik paratuko, oinezkoen joan-etorriari trabarik ez egiteko, eta ertzak beheratu eginen dira.

Oinezkoen pasabideetan ere ez da inon ere zutikako oztoporik izanen.

Eskailerak.

Ahal den guztietan, bide publikoko eskailera tarteek eskudela izanen dute 0,90 m-ko garaieran, gutxi gorabehera. Eskudelen sekzioak 0,05 m-ko zabalera edo diametroa izanen du eta, betiere, diseinu anatomikoa, erraz heldu ahal izateko.

Eskudela ongi finkatuta egonen da, eta eskaileraren hasieran eta bukaeran jarraituko du (45 cm). Eskailerak 0,90 m-tik gorako zabalera badu, bi aldeetan jarriko dira eskudelak. Mailagain egokiena 32 cm-koa izanen da eta zoladura irristagaitza. Kontramailak 16 cm izanen ditu gehienez; dena dela, 14 cm-koa izanen da ahal den guztietan.

Eskaileren konponbidean mailagaineko irtenguneak saihestuko dira kontramailan, eta ahalegindu beharko da kontramaila barnealderantz sartuta uzten beheko aldean.

Eskailerak 1,30 m-ko zabalera izan beharko du gutxienez, eta eskudela 45 cm luzatuko da azken mailatik hasita.

Gehienez %8ko malda ezar daitekeen kasu guztietan, eskailerak arrapala batekin osatuko dira, kasuan kasuko ataletan aipatzen diren ezaugarriekin. Arrapaletarako sarbideetan, lauza txiki berezien zerrenda bat, metro bateko zabalerakoa, izanen da, haien aurrealde guztian.

Arrapalak.

Arrapalek eskudelak eduki beharko dituzte bi garaieratan (0,70 m eta 0,90 m), eta babeserako alboko zerrendak ere jarriko dira 0,10 m-ko garaieran, arrapala osoan zehar.

Parkeak.

Erabilera publikoko parkeetan eta lorategietan, gutxienez 1,50 m-ko zabalera izanen duten bideak edo bidexkak eginen dira, material gogor eta irristagaitzarekin zolatuak edo, bestela, lur oso trinkotuarekin. Desnibelik bada, arrapalen bitartez konponduko dira; horien malda gehienez ere %8koa izanen da, eta zabalera, berriz, 1,50 metrokoa gutxienez; bestela, zabalerak izan beharko du arrapalen erabileraren eta haien kopuruaren heinekoa.

Bertze instalazio batzuk:

Zuhaitz-txorkoak saretarekin estaliko dira, itsuak zuhaitzaren inguruko zuloan sar ez daitezen. Ez da zilegi izanen irtenguneak jartzea, hala nola erakusleihoak, eguzki-oihalak etab., itsuek minik har ez dezaten, aldez aurretik garaiz atzematerik ez dagoenean. Halaber, kioskoak, tabernen terrazak eta espaloiak okupatzen dituzten gainerako elementuak instalatzean, beharrezkoak diren neurriak hartu beharko dira itsuek garaiz atzeman ahal izateko.

Hiri elementuak.

Erabilera publikoko hiri elementuak, hala nola telefono kabinak, iturriak etab., gurpil-aulkian ibiltzen direnek erabiltzeko moduko diseinuaren eta neurrien arabera hautatu eta jarri beharko dira.

HIRIGINTZAKO PROZEDURAREN GAINEKO ORDENANTZA

AURKIBIDEA

I. KAPITULUA

Ohar orokorrak

1. artikulua. Ordenantzaren xedea.

2. artikulua. Lizentzia behar duten egintzak. Tramitazioaren arau orokorrak. Obren sailkapena.

II. KAPITULUA

Hirigintzari buruzko informazioa

3. artikulua. Aurretiazko dokumentazioa eskuratzea.

4. artikulua. Informazio osagarria.

III. KAPITULUA

Planeamenduko figuren udal tramitazioa

5. artikulua. Prozedura.

6. artikulua. Hasiera.

7. artikulua. Proiektu teknikoa.

8. artikulua. Hasierako onespena eta jendaurreko aldia.

9. artikulua. Behin-behineko eta behin betiko onespenak.

IV. KAPITULUA

Obren exekuziorako proiektuen tramitazioa eta edukiak

10. artikulua. Obra lizentziak.

11. artikulua. Lizentzia eskaera.

12. artikulua. Proiektu teknikoa.

13. artikulua. Ebazpen espresa.

14. artikulua. Lizentzien tramitazio laburtua.

15. artikulua. Tramitazio laburtuan sartutako obren zerrenda.

16. artikulua. Lizentzien iraungipena.

17. artikulua. Obrak proiektuaren arabera egokitzea.

18. artikulua. Lehen aldiz erabiltzeko lizentziak.

19. artikulua. Kalteengatiko erantzukizuna.

V. KAPITULUA

Jarduera sailkatuen tramitazioa eta edukia

20. artikulua. Araudia.

VI. KAPITULUA

Aurri egoerak, apeoak eta eraispenak tramitatzea

21. artikulua. Salaketak.

22. artikulua. Tramitazioa.

23. artikulua. Hur-hurreko aurria.

24. artikulua. Aurri egoeran dauden eraikinen apeoa egin beharra.

25. artikulua. Udalak obrak egitea.

26. artikulua. Presakotzat jotzen diren apeoak eta obrak.

27. artikulua. Borondatezko eraispenak baimentzea.

28. artikulua. Finka mugakideetako apeoak.

29. artikulua. Eraispenak nola egin.

I. KAPITULUA

Ohar orokorrak

1. artikulua. Ordenantzaren xedea.

Ordenantza honen helburua da ondoko administrazio prozeduren araubide juridikoa zehaztea:

a) Hirigintzari buruzko informazioa eskuratzea.

b) Hirigintzako planeamenduko figuren tramitazioa.

c) Planeamendua gauzatzeko figura ezberdinen tramitazioa.

d) Urbanizazio proiektuak tramitatu eta gauzatzea.

e) Obra eta jarduera lizentzien tramitazioa.

f) Administrazioak exekuzio aginduak ematea.

2. artikulua. Lizentzia behar duten egintzak. Obrak tramitatu eta sailkatzeko arau orokorrak.

A) Lizentzia behar duten egintzak.

1. Aldez aurretik lizentzia behar dute, aplikatu beharreko legeriaren arabera bidezkoak diren gainerako hirigintza baimenak galarazi gabe, honako egintza hauek:

a) Mota guztietako eraikin eta instalazioak eraikitzeko obrak, eraikuntza berrikoak badira.

b) Altxatuta dauden mota guztietako eraikin eta instalazioak handitzeko obrak.

c) Eraikinen eta beste mota bateko instalazioen egitura edo kanpoko itxura aldatu edo berritzeko obrak.

d) Eraikinen barreneko banaketa aldatzen duten obrak, edozein erabilera emanda ere.

e) Behin-behinekoz egin behar diren obra eta erabilerak.

f) Hirigintza lurzatiketak eta landa finken banantze eta zatiketak.

g) Lur mugimenduak, hala nola lur-erauzketa, lur-berdinketa, hondeaketa eta betetze lanak, salbu eta lan horiek zehaztu eta programatutako obrak badira onetsita dagoen urbanizazio edo eraikuntza proiektu baten barrenean.

h) Eraikinen eta, oro har, instalazioen lehenbiziko erabilpena edo okupazioa.

i) Eraikinen eraispena, berehalako aurri egoeran deklaratuak izan ezik.

j) Lur azpian eragina duten instalazioak.

k) Arbolak eta zuhaixkak botatzea, baldin eta zuhaitz-masa, basogune, arboladi edo parke badira, salbu eta nekazaritzaren arloko legeek baimendutako lanak direnean.

l) Eremu publikotik ikusten ahal diren iragarkiak paratzea, lokal itxietan paratuak salbu.

m) Presak eta baltsak eraikitzea eta ibai-ibilguetan defentsa eta zuzenketa obrak egitea, betiere interes orokorreko obra publikoak ez badira.

n) Agregakinen erauzketa eta harrobien ustiapena, jabari publikoko lurretan egin arren eta administrazioaren kontzesioa behar izan arren.

ñ) Finkak ixtea.

o) Eta, orokorrean, obrak egin beharra dakarten egintzak edo lurzoruaren edo zorupearen erabilera intentsitate handiagoz egitea dakartenak, edo horien erabilera pribatiboa edo ez normala edo lurren nekazaritza zein oihangintza xedea ez den bat.

2. Ez da merkataritza edo industria lokalak edo beste mota batekoak ireki, handitu edo eskualdatzeko lizentziarik emanen, baldin eta horien eraikuntza edo egokitzapena bat ez badator ordenantza hauetan ezarritakoarekin eta egindako obretarako udal lizentziarik agertzen ez bada.

3. Lizentziak emantzat joko dira, jabetza eskubidea izan ezik, eta hirugarrenik kaltetu gabe.

B) Tramitazioaren arau orokorrak.

1. Aipatu diren gaiei buruzko eskabideek interesdunaren edo haren ordezkariaren sinadura eduki behar dute, eta izena jarri beharko da. Alkateari bidaliko zaizkio, Udaletxeko Erregistro Orokorrean aurkeztuta, ordenantza hauetan aipatutako kasuetan izan ezik.

2. Proiektu teknikoarekin batera aurkeztu behar diren eskabideetan, proiektua egin duen fakultatiboaren izena eta helbidea zehaztuko dira, baita obra-zuzendaritzaren ardura duen fakultatiboarena ere, halakorik bada, lanak hasi aurretik. Dokumentazio hori elkargo ofizialak ikus-onetsi beharko du, aipatu erregistroan aurkeztu aurretik.

3. Interesdunaren edo haren ordezkariaren helbidea jaso beharko da espedientean, eginbide guztiak egin ahal izateko. Obra kasuan, obraren kokalekua joko da, ondorio subsidiarioetarako, helbidetzat.

C) Obren sailkapena.

1. Obrak honela sailkatzen dira:

–Oin berriko obrak.

–Berreraikitze eta berrezartze obrak.

–Eraberritze obrak.

–Finkatze obrak.

–Obra txikiak.

–Apeoak eta eraispenak.

–Oin berriko obratzat joko dira lehenagoko obrarik erabili gabe proiektatzen eta eraikitzen direnak.

–Lehendik baden eraikin baten berreraikitzetzat joko da orube berean lehengo eraikina bezalako bat eraikitzea, eraitsi ondoren.

–Lehendik baden eraikin baten berrezartzetzat joko da toki berean lehengo eraikina ez bezalako bat eraikitzea, eraitsi ondoren (eraberritzea).

–Berrikuntza obratzat joko dira kasu hauetan biltzen direnak:

–Lehendik badiren eraikinak handitzea.

–Lehendik badiren eraikinak berritzea, banaketari edo egiturari eragiten zaionean.

–Fatxadetako baoetan berrikuntza lanak egitea.

–Fatxaden apainketa.

–Saltokien aurrealdeak.

–Lehendik dauden eraikinen finkatze obratzat joko dira egiturazko baldintzak edo baldintza sanitarioak hobetzen dituztenak, haietan aldaketarik egin ez arren.

–Obra txikitzat joko dira, egitura ukitu ez arren eta aurreko multzoetan sartuta ez egon arren, eraikin baten banaketa edo dekorazioa alda dezaketenak.

–Eraispen obratzat joko dira eraikina osotara edo partez botatzeko lanak, dela orubea libre uzteko, dela eraikina berreraikitzeko edo berrazartzeko edo berritze obrak egiteko.

2. Oin berriko eraikinak egiteko obrak, berreraikitzekoak edo berrezartzekoak, edozein dela ere beren garrantzia, legezko eskumena duten teknikariek proiektatu eta zuzendu beharko dituzte, indarra duten xedapenekin bat.

Gainerako obretan, berritze lanetan, finkatze lanetan, obra txikietan, apeoetan edo eraispenetan, aginduzkoa izanen da teknikari batek esku hartzea proiektuan eta zuzendaritzan, baldin eta eraikinaren egitura eramaileari eragiten bazaio, egungo bolumena handitzen bada edo eraketa arkitektonikoa nahiz eraikinaren kanpoaldeko itxura nabarmen aldatzen bada, bai eta apeoetan eta eraispenetan ere, horiek hirugarrenei kalte egin badiezaiekete edo Udalak uste badu obrak teknikoki konplexuak edo arriskutsuak direla.

Nolanahi ere, indarra izanen dute horri buruzko xedapen orokorrek.

3. Legez proiektu teknikoa behar ez duten obrak egiteko lizentziarako eskaerarekin batera, memoria justifikatzaile bat aurkeztuko da, baita behar diren krokisak eta planoak ere, obrak egin ondoren eraikinak nola geldituko diren antzeman ahal izateko. Obren aurrekontua ere aurkeztu beharko da.

II. KAPITULUA

Hirigintzari buruzko informazioa

3. artikulua. Aurretiazko dokumentazioa eskuratzea.

Udal bulegoetan interesdunen eskura egonen da, beti, Udal Plan Orokorraren dokumentazio osoaren ale bat.

Dokumentazioaren kopiak eskuratzen ahalko dira, aldez aurretik eskari idatzia aurkeztuz Erregistroan. Gehienez ere 15 egun naturaleko epean emanen da dokumentazio hori.

Ematen diren kopiak zigilatu eginen dira, eta ez dute balio ofizialik izanen eta ez dira lotesleak izanen Udalarentzat, biltzen duten informazioari dagokionez, baldintza hori bete gabe.

4. artikulua. Informazio osagarria.

Interesdunek informazio idatzia eska dezakete Udal Plan Orokorrarekin zerikusia duen edozein gairen gainean, hirigintzako jarduketez edo lurzoruaren erabilerari eta eraikuntzari buruzko ordenantzez.

Eskaera Udaleko Erregistroan aurkeztuko da, kontsulta ongi ulertzeko beharrezkotzat jotzen diren plano eta agiriekin batera.

Kontsulta gehienez ere hilabeteko epean ebatziko da.

III. KAPITULUA

Planeamenduko figuren udal tramitazioa

5. artikulua. Prozedura.

Planeamenduko figurak onesteko prozedura aplikatu beharreko legezko araudian (ordenantza hauek barne) ezarritakoa izanen da.

6. artikulua. Hasiera.

1. Ekimen pribatuko planak onesteko prozedurari hasiera emateko, Udaleko Erregistroan idazkia aurkeztuko da, planaren tramitazioa eta onespena eskatzen dituena, eta proiektu teknikoa erantsiko zaio.

2. Eskaera idazkian datu hauek azalduko dira:

a) Eskatzailearen nortasuna, eta, kasua bada, ordezkariarena:

–Izen-deiturak.

–Helbidea, jakinarazpenak igortzeko.

–NANa.

b) Eskaeraren xedea.

c) Tokia, eguna eta sinadura.

Eskatzen ahalko da eskabidea Udalak ezarritako inprimakien bidez aurkeztea.

7. artikulua. Proiektu teknikoa.

1. Proiektu teknikoan jasoko dira plan mota bakoitzari dagozkion dokumentuak, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legean eta lege hori garatzen duten erregelamenduetan ezarritakoaren arabera.

2. Proiektuaren hiru ale aurkeztuko dira, eta beste erakunderen batek txostena eman behar badu, eskatzaileari ale gehiago eskatzen ahalko zaizkio, eskabidea erregelamenduzko epean tramitatu ahal izan dadin.

3. Proiektu teknikoa dagokion teknikari sinatzailearen Lanbide Elkargoak ikus-onetsita aurkeztu beharko da.

8. artikulua. Hasierako onespena eta jendaurreko aldia.

1. Legez ezarritako epean eman edo ukatzen ahalko da hasierako onespena.

2. Proiektua hasiera batean onetsirik, jendaurrean jarriko da, legez ezarritako gutxieneko epean.

3. Jendaurreko aldia eraginkorra izan dadin, edonork proiektua egokiro ezagutzeko behar diren baliabideak jarriko dira. Aipatu epean, antolamendu planoa edo planoak jendaurrean paratuko dira, erraz ikusteko tokian eta ongi ikusteko moduan.

9. artikulua. Behin-behineko eta behin betiko onespenak.

Legez ezarritako epean emanen da behin-behineko onespena.

Indarra duten xedapenek Udalei eskumena ematen dienean proiektuak behin betiko onesteko, proiektu horiek onespen hori lortu beharko dute legez ezarritako epean.

IV. KAPITULUA

Obren exekuziorako proiektuen tramitazioa eta edukiak

10. artikulua. Obra lizentziak.

Udal mugapean ezin izanen da inolako obrarik hasi aldez aurretik lizentzia lortu ez bada. Indarra duten legezko xedapenek edo ordenantza hauek agindutako egintza guztiek beharko dute lizentzia.

11. artikulua. Lizentzia eskaera.

Eraikitzeko eta lurzorua erabiltzeko lizentziak emateko prozedura hasiko da Udaleko Erregistroan lizentzia eskaeraren idazkia aurkeztuz, obrak gauzatzeko proiektu teknikoarekin batera.

Eskaeraren idazkiak datu hauek jaso behar ditu:

a) Eskatzailearen nortasuna, eta, kasua bada, ordezkariarena:

–Izen-deiturak.

–Helbidea, jakinarazpenak igortzeko.

–NANa.

b) Eskaeraren xedea.

–Eraikitze obren izaera.

–Lur eremuaren kokapena eta azalera.

c) Tokia, eguna eta sinadura.

Eskatzen ahalko da eskabidea Udalak ezarritako inprimakien bidez aurkeztea.

12. artikulua. Proiektu teknikoa.

1. Proiektu teknikoak, beharrezkoa denean, kasuan kasuko eraikuntza, obra edo proiektu motari dagozkion dokumentuak ere izanen ditu. Edonola ere, honako hauek gutxienez:

1. Memoria.

Eskatutako obra edo instalazioa deskribatuko da, eta justifikatuko da bat datorrela hirigintzako araudiarekin eta aplikatu beharreko ororekin.

Industriako instalazio bat denean, memorian zehaztuko dira ezarri nahi den industriaren xehetasunak, instalatzekoak diren motorretako bakoitzaren zaldiak eta sortzen dituzten eragozpen edo arriskuak zuzentzeko hartu beharreko neurriak.

2. Planoak.

a) Kokalekua eta kokaera.

1/500 edo 1/1000 eskalan, non azalduko baitira lizentziaren xedeko lurzorua edo eraikinaren oinplanoa edo instalazioak, eta horren kanpoaldeko eremu bat, 1.000 metro karratukoa gutxienez.

b) Oinplanoa, fatxadak eta sekzioak.

1/100 edo 1/50 eskalan.

Industriako erabilera duten lokalen oinplanoetan, makinen kokapena, barne banaketa eta kokaera azalduko dira, eta haien zaldi potentzia.

c) Zerbitzuen eskema.

Dauden sare orokorretako harguneraino.

3. Aurrekontua.

Kapituluen eta obra unitateen arabera xehakatua, obraren ezaugarriak eta garrantzi ekonomikoa ikusi ahal izateko.

2. Proiektuaren hiru ale aurkeztuko dira, eta beste erakunderen batek txostena eman behar badu, eskatzaileari ale gehiago eskatzen ahalko zaizkio, eskabidea erregelamenduzko epean tramitatu ahal izan dadin.

3. Dagokion Lanbide Elkargoak ikus-onetsita aurkeztu beharko dira proiektuak.

13. artikulua. Ebazpen espresa.

1. Eraikitze lizentziak eman edo ukatuko dira aplikatu beharreko xedapenek legez ezarritako epean.

Aipatu den epearen zenbaketa eten eginen da akatsak zuzentzeko, akatsak jakinarazi eta biharamunetik hasita.

2. Lizentziak ukatzen direnean arrazoiak eman beharko dira. Argi azalduko dira ukatzearen arrazoia eta horren oinarri diren agindu edo arauak.

14. artikulua. Lizentzien tramitazio laburtua.

Obra partikular txikietarako, tramitazio laburtuaren bidez eskatzen ahalko da lizentzia, Udalak horri buruz ezartzen dituen jarraibideen arabera.

Sistema horren bidez aurkeztutako eskaerei lehentasuna emanen zaie, eta hurrengo hamabost egun naturaleko epean emanen dira lizentziak, salbuespenak alde batera utzita. Baimenik gabe hasten diren obrak berehala geldiaraziko dira eta modu arruntean tramitatuko; gainera, dagokien zehapena ezarriko zaie interesdunei.

15. artikulua. Tramitazio laburtuan sartutako obren zerrenda.

Tramitazio laburtua obra hauek izan dezakete:

a) Kaleetan zangak irekitzea presako egoeretan, alkateak presa hori ontzat emanik.

b) Eraikinen fatxadetan errotuluak jartzea.

c) Eraikinen fatxadetan eguzki-oihalak jartzea.

d) Eraikinetan teilatuak konpontzea.

e) Eraikinen fatxadetan konponketa lanak egitea.

f) Baoak irekitzea eta markesinak instalatzea, gehienez 50 zentimetro ateratzen badira.

g) Pisuetan edo etxebizitzetan igeltserotza obrak egitea, elementuak eta ontziak aldatzea etab., erabileraren edo egituraren aldaketa ekartzen ez badute.

h) Merkataritzako lokalen gaikuntza eta dekorazio obrak, eraikinaren egitura ukitzen ez denean. Salbuespen dira jarduera sailkatuen espedientearen tramitazioa behar duten jardueretako lokalak.

i) Hesiak jartzea, baldin eta horiek jartzea ekartzen duen obra baimenduta badago.

j) Aldamioak jartzea.

k) Saneamenduko harguneak, obrako zuzendaritzaren ustez garrantzi gutxikoak direnak.

l) Eraikinetako ur harguneak instalatu edo berritzea.

m) Eraikinen fatxadak pintatzea, zein kolore erabiliko den baimenean adierazita.

16. artikulua. Lizentzien iraungipena.

Obren lizentziak arrazoi hauengatik iraungiko dira:

a) Eskatzaileak uko egiteagatik.

b) Lizentzia eman dela jakinarazten denetik hamabi hilabete iragaten badira obrak hasi gabe.

c) Obrak hasi ondoren, horiek eten eta sei hilabete pasatzen badira berriz hasi gabe, eta aurretik luzapen bat eskatu eta lortu ez bada interesdunak eskabidean alegatuko dituen arrazoi justifikatuengatik. Luzapen epea bukatu eta obrak berriz ere hasi ez badira, behin betiko iraungiko da lizentzia.

Obra eteteak ez du iraungipenik ekarriko ezinbesteko arrazoi frogatuengatik edo agintari eskudunaren aginduz egiten bada.

d) Obra amaitzeko ezarri zen epea iragaten bada hura amaitu gabe.

Aipatu diren kasu guztietan beharrezkoa izanen da beste lizentzia bat eskatzea gelditu den obra zatirako.

Lizentzia iraungipenaren adierazpena egin aurretik administrazio espedientea ireki beharko da, interesdunari entzunaldia emanik.

17. artikulua. Obrak proiektuaren arabera egokitzea.

1. Baimendutako proiektuari, ezarritako baldintzei eta Udalak segurtasun eta higiene publikoko arrazoiengatik eman ditzakeen xedapenei hertsiki loturik eginen dira obrak.

2. Obrak egin bitartean ikusten bada baimendutako proiektuan aldaketaren bat egitea komeni dela, beste proiektu bat prestatu eta tramitatu beharko da, eta, aldaketa behar duten alderdietara mugaturik egon arren, ordenantza honetan lizentziak emateko ezarritako tramite guztiak egin beharko dira.

18. artikulua. Lehen aldiz erabiltzeko lizentziak.

Berriak diren edo eraberritze obra handiak izan dituzten etxebizitzak erabili eta okupatu baino lehen beharrezkoa izanen da lehen erabilerarako udal lizentzia eskuratzea.

Lizentzia hori idatziz eskatuko da, obra amaierako ziurtagiriarekin batera.

Lizentzia hori eman aurretik Udalak egiaztatu behar du eraikuntza edo eraberritze obra bat datorrela, egiaztatzen ahal diren hirigintzako baldintza oinarrizkoetan, obra lizentzia jaso zuen proiektuarekin, eta bete egin direla ordenantzetako eta, kasua bada, urbanizazioko betebeharrak.

Nolanahi ere, ez da lehen erabilerarako lizentziarik emanen, ezta eraikinak okupatu daitezen onartuko ere, harik eta kasuan kasuko eraikinei dagokien urbanizazio obra erabat burututa egon arte eta ur eta argindar hornidurako sareak eta estolda sareak funtzionatzeko moduan egon arte.

Lehen erabilerarako udal lizentzia eman aurretik, berariaz debekatuta egonen da okupazioa, eta enpresei edo entitateei debekatzen zaie ur, argindar eta berokuntzarako erregai hornidura eta kontratuak egitea; hori bete ezean, zehapenak eta bidezko neurriak ezarriko dira, eta eraikin horietan baimenik ez duten hornidura edo kontratazio guztiak eten eta deuseztatuko dira.

Era berean, debekatu edo kendu eginen da estolderia zerbitzua, eta ukatu eginen dira harguneak egiteko obra lizentziak eta lotuneak egiteko baimenak.

19. artikulua. Kalteengatiko erantzukizuna.

Lizentziaren titularrak ordaindu beharko ditu lizentziaren xede diren obren ondorioz eremu publikoan egiten diren kalteen gastuak (ur hodiak, argindarra, kale argiak, telefono hariak, zuhaitzak eta bestelako elementu publiko edo pribatuak).

V. KAPITULUA

Jarduera sailkatuen tramitazioa eta edukia

20. artikulua. Araudia.

Baimenen araubidea, lizentzia tramitatzea, ikuskapenaren eta funtzionamenduaren araubidea eta zehapen araubidea jarduera horietarako, arautua dago abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean, Ingurumena Babesteko Jarduera Sailkatuen Kontrolari buruzkoan; otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuan, lege horren Erregelamendua onetsi zuenean, baita gerora onetsi diren lege xedapenetan ere.

VI. KAPITULUA

Aurri egoerak, apeoak eta eraispenak tramitatzea

21. artikulua. Salaketak.

Herritar guztien eskubidea da agintariei salatzea erortzeko arriskuan dauden eraikinak edo, arrisku hori ez izan arren, osagairen baten, tximinien errematearen edo beste elementu batzuen egoera txarraren ondorioz bizilagunei edo oinezkoei kalte egiteko arriskua dutenak, baita higiene eta apaindurako okerrak ere.

Herritarrek edo Udalbatzako kideek alkateari sala diezaiokete beren ustez kontserbazio egoera txarrean dauden eraikinak, horrela, behar diren txosten fakultatiboak izanik (non xehetasunak, aurri egoerako elementuak eta egin beharreko obra motak zehaztuko diren), jabeei edo bizilagunei esan ahal izateko, haiek diotena entzun ondoren, eraits edo konpon ditzatela Udalak ezarritako epean.

22. artikulua. Tramitazioa.

Aurri espedienteak ofizioz edo alderdiren batek eskaturik tramitatuko dira.

1) Alderdi batek eskaturik hastea.

Espedientea sustatuko da edozein interesdunek Udalari bidalitako eskabide baten bidez, zeinean deskribatuko baitira eraikina eta aurri egoeraren arrazoiak; halaber, legez baimendutako fakultatiboaren ziurtagiria ere aurkeztuko da. Aurkeztuko da, halaber, eskabidea aurkezten den egunean eraikinean bizi direnen izen zerrenda. Indarra duen legerian ezarritako tramitazioa izanen du espedienteak.

2) Ofizioz hastea.

Alkatetzak edo Udalak ofizioz has dezake aurri espedientea, legezko aurri kasuren batean dagoen finka bat badela jakiten duenean; aldez aurretik teknikari eskudun baten txostena eta irizpena beharko dira.

23. artikulua. Hur-hurreko aurria.

Aurria hur-hurrekoa bada, Alkatetzak eraikineko bizilagunak berehala irtenarazi eta higiezina eraisteko aginduko du, interesdunei aurretik entzun beharrik izan gabe.

Eraikin, eraikuntza edo instalazio baten arrisku edo aurri egoera partziala denean ere, presako neurri egokiak hartzen ahalko dira.

24. artikulua. Aurri egoeran dauden eraikinen apeoa egin beharra.

Eraikin bat, eraikuntza bat, instalazio bat edo haien zati bat aurri egoeran dagoenean, jabeak behar diren apeoak eginen ditu, haren egoera ez dadin izan mehatxu etengabea bizilagunen eta pasatzen direnen segurtasunaren kontra.

Jabeak bere kabuz adierazten ez badu, apeoa egin beharra ofizioz deklara dezake Udalak.

Etxebizitza edo lokal baten jabe, okupatzaile edo arduradun orok utzi beharko du apeoa osatzen duten elementuetatik beharrezkoak direnak bertan paratzera, aitzineko artikuluetan arautzen diren tramiteen ondorioz. Eta obra hauek egitearen kontra egiten duen oro Udalaren erabakiak betetzea berandutzeagatik eragiten diren kalteen erantzule izanen da.

25. artikulua. Udalak obrak egitea.

Jabeek ez badituzte betetzen udal erabakiak, aipatu xedapenen bidez hartuak, gauzatu eginen ditu Udalak, eta sortzen diren gastuak eskuratuko, herrian indarra duten ordenantza fiskalei jarraikiz.

26. artikulua. Presakotzat jotzen diren apeoak eta obrak.

Obra bateko fakultatibo zuzendariak edo finka baten egoera aztertzeko ardura duenak uste badu apeoak edo bestelako segurtasun neurriak paratzea atzera ezinezko urgentziaz egin behar dela, berehala egiteko agindua eman dezake. Betiere udal agintariei horren berri emanen die, gero lizentzia eskatuko du eta behar diren eskubideak ordainduko ditu.

Obrak berehala hasten ahalko dira presako egoeretan, adibidez saneamendu edo ur hodietako buxadura eta hausturen ondorioz ura irteten denean, argindar edo telefono lineak matxuratzen direnean, erlaitzak erori edo zerbait hautsi eta bide publikoko segurtasuna arriskuan dagoenean. Segituan lizentzia eskatu beharko da eta behar diren eskubideak ordaindu, baina betiere Udala jakitun jarri beharko da edozein motatako obren aurretik, nola egiten diren kontrola dezan.

27. artikulua. Borondatezko eraispenak baimentzea.

Borondatezko eraispen kasuetan, lizentzia eskaerarekin batera eraispen proiektua aurkeztuko da, teknikari batek sinatua, eraikinaren eta ondokoaren artean mehelina dagoenean edo fatxadarik okerrenean teilatu-hegalaren arteko altuera 7 m-tik gorakoa denean; adieraziko da eraikina zein egoeratan dagoen, ondokoekin duen lotura eta eraispen lanak zein modu eta ordenatan eginen diren.

Aurkeztuko da, halaber, hesia jatzeko lizentzia eskaera, hau da, eraikinaren fatxadaren luzerari dagokion hesia edo arriskuak saihesteko jarri beharrekoa.

28. artikulua. Finka mugakideetako apeoak.

Eraispen bat hastean edo obrak egin bitartean alboetako finketan apeoak jarri beharra sortzen bada, horren berri emanen zaie udal agintariei eta apeoen planoak eta memoria aurkeztuko zaizkie, lanen zuzendariak sinatuta. Apeoak jartzearen ondorioz kalterik sortzen bada, erantzulea lanen zuzendaria izanen da. Apeoek bide publikoa okupatu behar badute, horretarako baimena eskatuko da.

29. artikulua. Eraispenak nola egin.

Eraispen lanak lizentzian ezarritako orduetan eginen dira, eta debeku da hondakinak goitik karrikara botatzea. Zuzendari fakultatiboak, kasuaren arabera, arretaz ez jokatzeagatik sortzen diren kalteen erantzuleak izanen dira.

Aurri egoera hur-hurrekoa denean, beharrezkoa dena egin beharko da, baina, betiere, behar diren neurriak harturik, ezbeharrik gerta ez dadin.

Debeku da lehergaiak erabiltzea, kasu berezietan izan ezik, eta halakoetan berariazko baimena beharko da.

Hondakinak behar bezala estalitako ibilgailuetan garraiatuko dira, bidean erori edo hautsa altxa ez dadin. Udalak adierazitako hondakindegietara edo pribatuetara eramanen dira.

Iragarkiaren kodea: L1309136