148. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

EBAZPENA, 2013ko uztailaren 3koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, ultrajardueraren arloan, Nafarroako Zuraren Industriaren sektoreko hitzarmen kolektiboa luzatzeko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Ikusirik, ultrajardueraren arloan, Nafarroako Zuraren Industriaren sektoreko hitzarmen kolektiboa luzatzeko akordioaren testua (kode zenbakia: 31004805011981), Erregistroan 2013ko uztailaren 2an sartu zena eta negoziazio batzordeak 2013ko ekainaren 25ean sinatu zuena, Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan eta Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Ebazpen hau Negoziazio Batzordeari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, denek jakin dezaten.

Iruñean, 2013ko uztailaren 3an.–Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ZURAREN INDUSTRIAREN HITZARMEN KOLEKTIBOA NEGOZIATZEKO BILERAREN AKTA

Parte hartzaileak:

–Alvaro Valgañón Villanueva (ADEMANen aholku-emaile juridikoa).

–Alvaro Morlan (ADEMAN).

–Julian Goñi Corbatón (ACEN).

–Beatriz Casajús Labairu (ACENen aholku-emaile juridikoa).

–Jose Mejías Sarmiento (UGT sindikatua).

–Mónica Gonzalez Cascallana (CC.OO. sindikatua).

–Eduardo Maquirriain (ELA sindikatua).

–Emilio García (LAB sindikatua).

Iruñean, ADEMANen egoitzan, 2013ko ekainaren 25ean, goizeko 10:00etan bildu dira goian aipatutakoak, Nafarroako Foru Komunitateko zuraren industriarako hurrengo hitzarmen kolektiboa negoziatzen jarraitzeko.

Eguneko gai-zerrenda:

1.–Nafarroako Foru Komunitateko Zuraren Industriaren hitzarmen kolektiboaren negoziazioa.

Bozketaren emaitza:

1.–2013ko ekainaren 17ko bilkuraren akta irakurri da, eta bertaratutako guztiek sinatu dute.

2.–Asociación de Empresarios de la Madera de Navarra (ADEMAN) elkarteak, Asociación de Carpinteros y Ebanistas de Navarra elkarteak (ACEN), UGT sindikatuak, CC.OO. sindikatuak eta LAB sindikatuak gaur egun indarra duen Nafarroako Foru Komunitateko Zuraren Industriaren 2008-2009ko hitzarmen kolektiboaren eraginkortasun juridikoa 2013ko abenduaren 31 arte luzatzeko akordioa egin dute.

Horrela, hitzarmen kolektiboaren ultrajarduerak indarra izaten jarraituko du 2013ko abenduaren 31 arte, alderdiek hala adostuta, eta ez du eraginkortasun juridikoa galduko aipatu data iritsi arte.

ADEMAN elkartearen izenean

ACEN elkartearen izenean

UGTren izenean

CCOOren izenean

LABen izenean

ELA-STVren izenean

Iragarkiaren kodea: F1310381