118. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

2013ko plantilla organikoa eta lan eskaintza.
Behin betiko onespena

Aiegiko Udalak, 2012ko urriaren 31n, erabaki zuen, legeak eskatzen duen quoruma zuela, hasiera batean onestea Udalaren 2013ko plantilla organikoa eta lan eskaintza, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan eta harekin bat heldu diren arauetan xedatzen denari jarraikiz.

Iragarkia azaroaren 19an argitaratu zen, 2012ko 226. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, baita Udalaren iragarki oholean ere, eta horren ondotik jendaurrean eduki dira, 15 egun baliodunean, hasiera batean onetsiriko plantilla organikoa eta lan publikoaren eskaintza.

Jendaurreko epe hori iraganik eta inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betikoz onetsitzat jo dira Aiegiko Udalaren 2013ko plantilla organikoa eta lan eskaintza.

Aiegin, 2013ko maiatzaren 28an.–Alkate udalburua, Esperanza Gastea.

Plantilla ondotik ematen da, hitzez hitz:

2013ko plantilla organikoaren eta lan publikoaren eskaintzaren onespena.

PLANTILLA ORGANIKOA

Funtzionarioak

Karguaren izena: administrari-ofiziala. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %30. Egoera: jardunean.

Karguaren izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %33,36. Egoera: jardunean.

Karguaren izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %33,36. Egoera: jardunean.

Karguaren izena: administrari-ofiziala. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %30. Egoera: hutsik.

Araubide administratiboko langileak

Karguaren izena: Administrari-ofiziala. Maila: C. Sarbidea: INEMeko probak. Lanpostuko osagarria: %30. Egoera: jardunean.

Behin-behineko lan-kontratudunak

Karguaren izena: idazkaria. Maila: A. Sarbidea: INEMeko probak. Lanpostuko osagarria: %39,3. Egoera: jardunean.

Karguaren izena: gizarte-langilea. Maila: B. Sarbidea: INEMeko probak. Lanpostuko osagarria: %34,15. Egoera: jardunean. Lanaldiaren portzentajea: lanaldi arruntaren %100.

Karguaren izena: hezitzailea eta eragile soziokulturala. Maila: B. Sarbidea: INEMeko probak. Lanpostuko osagarria: %34,15. Egoera: jardunean. Lanaldiaren portzentajea: lanaldi arruntaren %69

Karguaren izena: familia-langilea. Maila: D. Sarbidea: INEMeko probak. Lanpostuko osagarria: %18. Egoera: jardunean. Lanaldiaren portzentajea: lanaldi arruntaren %100.

Karguaren izena: familia-langilea eta eragile soziokulturala, %50ean lanpostu bakoitzean. Maila: D. Sarbidea: INEMeko probak. Lanpostuko osagarria: %18. Egoera: jardunean. Lanaldiaren portzentajea: lanaldi arruntaren %100.

Karguaren izena: familia-langilea. Maila: D. Sarbidea: INEMeko probak. Lanpostuko osagarria: %18. Egoera: jardunean. Lanaldiaren portzentajea: lanaldi arruntaren %100.

Funtzionarioen izenen zerrenda

María Pilar Díez Echarri. Administrari-ofiziala. Maila: C. Antzinatasuna: 1990ko apirilaren 1a.

Angel Javier Tobes García. Zerbitzu anitzetakoa. Maila: C. Antzinatasuna: 1982ko abenduaren 1a.

Esteban Haro Legarda. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: C. Antzinatasuna: 1991ko urriaren 14a.

Araubide administratiboko langileen izenen zerrenda

María Javier Ojer Aramendía. Administrari-ofiziala. C maila. Antzinatasuna: 2002ko azaroaren 6a.

Behin-behineko lan-kontratudunen izen zerrenda

Juan José Garde Mozaz. Korporazioko idazkaria. A maila. Antzinatasuna: 2006ko urriaren 30a.

Carolina Hueda Diez. Gizarte-langilea. Maila: B. Antzinatasuna: 2008ko ekainaren 25a.

Eva Sanz Mangado. Hezitzailea eta eragile soziokulturala. Maila: B. Antzinatasuna: 2011ko martxoaren 1a.

María Pilar Aldaya Diez. Familia-langilea. Maila: D. Antzinatasuna: 2007ko irailaren 24a.

María Isabel Caro Echeverría. Familia-langilea eta eragile soziokulturala. Maila: D. Antzinatasuna: 2007ko azaroaren 8a.

M.ª Carmen Armendariz Ballarin. Familia-langilea. Maila: D. Antzinatasuna: 2009ko martxoaren 1a.

LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA 2013

Ez da lanposturik eskainiko.

Iragarkiaren kodea: L1307944