118. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1065/2013 EBAZPENA, ekainaren 14koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak kudeatzen duen diru-laguntza baterako 2013, 2014 eta 2015eko gastua baimentzen duena.

1994ko apirilaren 13ko TAS Aginduak, ekainaren 19ko 1044/1985 Errege Dekretua aplikatuz, diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzen ditu, langabeziaren kapitalizazioagatik Gizarte Segurantzaren kuoten ordainketarako, ordainketa bakarreko modalitatean.

Martxoaren 14ko 15/2012 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onetsi ziren. Estatutu horietan ezarritakoaren arabera, zerbitzu horren xedea da enplegu politikak, eragile sozialekin adostutakoak, planifikatu, gauzatu eta kontrolatzea, ondoko arlo hauetan ezartzen diren zerbitzu eta programak modu koordinatuan kudeatuz: enpleguaren sustapena, lan merkatuan sartzeko aukera berdintasuna, lana aurkitzea, bitartekaritza eta enplegurako orientazioa eta prestakuntza eta Nafarroako enpleguaren egoeraren eta horren gaineko politiken azterketa; horretarako, besteak beste, langabeziaren kapitalizazioagatik Gizarte Segurantzaren kuoten hobaria emateko diru-laguntza kudeatzen du, enplegua sortu eta lan munduan sartzen laguntzeko. Diru-laguntza horren oinarri arautzaileak 2013. urtea baino lehenago onetsi ziren.

Nafarroako Gobernuak 2013ko otsailaren 27an hartutako erabakiaren bidez baimena eman zitzaion Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari 2013ko ekitaldiari egotzi beharreko gastu konpromiso hau hartzeko, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren urtarrilaren 9ko 2/2013 Foru Aginduaren 3. artikuluan eta urriaren 18ko 701/2012 Foru Aginduaren 1.d) atalean ezarritakoari jarraituz.

Halaber, Nafarroako Gobernuak 2013ko maiatzaren 29an hartutako erabakiaren bidez Enplegu Zerbitzuari baimena eman zitzaion Nafarroako urte anitzeko 422.966 euroko gastua emateko, 2013., 2014. eta 2015. urteetan langabeziaren kapitalizazioagatik Gizarte Segurantzaren kuoten ordainketarako diru-laguntzak emateko. Honela daude banaturik:

250.000 euro, 2013ko gastuen aurrekontuko ‘’Enplegu Plana. Langabeziaren kapitalizazioagatik Gizarte Segurantzaren kuoten ordainketa’’ izeneko 170001 15100 4709 241106 kontu-sailaren kargura.

86.483 euro, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren 2014ko aurrekontuko dagokion kontu-sailaren kargura.

86.483 euro, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren 2015eko aurrekontuko dagokion kontu-sailaren kargura.

Baimena urte bakoitzeko kontu-sailean krediturik egiazki dagoela baldintzapean dago, hots, 2013. urteko ‘’Enplegu Plana. Langabeziaren kapitalizazioagatik Gizarte Segurantzaren kuoten ordainketa’’ izeneko 170001 15100 4709 241106 kontu-sailean eta 2014. eta 2015. urteei dagozkien kontu-sailetan.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 14ko 11/2005 Foru Legearen 30. artikuluak ezartzen du diru-laguntzen deialdiek berekin ekarriko dutela gasturako baimena, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritako moduan.

Azaldutakoarekin bat, proposamen-txostena ikusirik, eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen martxoaren 14ko 15/2012 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 250.000 euroko gastua baimentzea, 2013ko ‘’Enplegu Plana. Langabeziaren kapitalizazioagatik Gizarte Segurantzaren kuoten ordainketa’’ izeneko 170001 15100 4709 241106 kontu-sailaren kargura; 86.483 euroko gastua baimentzea, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren 2014ko aurrekontuko dagokion kontu-sailaren kargura; eta 86.483 euroko gastua baimentzea, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren 2015eko aurrekontuko dagokion kontu-sailaren kargura. Diru-laguntzak 4197 zenbakia du diru-laguntzen eta laguntzen biltoki zentralean.

2. 2012ko ekitaldian ebatzi gabe gelditu ziren eskaerei erantzutea, 2013ko ekitaldiko aurrekontuaren kargura.

3. Ebazpen hau igortzea Enplegua Sustatzeko Zerbitzuari eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Kontu-hartzailetza delegatuari.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2013ko ekainaren 14an.–Zuzendari kudeatzailea, María Isabel García Malo.

Iragarkiaren kodea: F1308961