118. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KINTOKO MANKOMUNITATEA

Usategien enkantea 2013-2017 urteetarako, %10 merkeago

Kintoko Mendi Mankomunitateak enkante publikorako deialdia egin du, plegu itxiaren bidez Kintoko ehiza barrutian usategiak errentan emateko. Hona hasierako prezioak, %10 kenduta:

USATEGIA

PREZIOA

2. USATEGIA

11.700

3. USATEGIA

8.100

4. eta 5. USATEGIAK (batera)

6.300

6. USATEGIA

10.800

6 BIS USATEGIA

4.500

7. USATEGIA

17.100

8. USATEGIA

18.000

9. USATEGIA

17.100

10., 11. eta 12. USATEGIAK (batera)

31.500

ZONALDEAK

PREZIOA

1. ALDEA, URKIAGA

19.800

2. ALDEA, BERASKOAIN

900

3. ALDEA, LARRAUTX

27.000

4. ALDEA, ENEKORRI

36.900

5. ALDEA, ZURAUN

10.800

6. ALDEA, PELONO BAJO

18.000

7. ALDEA, PELONO ALTO

3.600

Enkante honetan parte hartzeko proposamenak iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita, gehienez ere 15 egun naturaleko epean, azken eguneko 14:00ak baino lehen, aurkeztu beharko dira Baztango Udalaren erregistro orokorrean.

Pleguak Baztango Udaletxean irekiko dira, eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egun baliodunean, 12:00etan.

Enkantean parte hartzeko, lizitatzaileek proposamenak Baztango Udaleko Erregistro Orokorrean (Elizondo, Foru enparantza, 2) aurkeztu beharko dituzte, lizitazio iragarki honetan aipatutako epean. Erregistroko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.

Proposamenak kartazal bakarrean aurkeztuko dira, eta horretan “Kintoko usategiak 2013-2017” jarriko du; kartazal horren barnean beste bi kartazal sartu beharko dira, guztiak itxiak eta lizitatzaileak sinatuak, eta ondoren aipatzen diren idatziak eta dokumentuak (hauek barnean) izan behar dituzte.

Lehenengo kartazalak, “Dokumentazioa” izenekoak, dokumentu hauek izanen ditu:

a) Lizitatzailearen nortasuna egiaztatzen dutenak:

–Pertsona juridikoa bada, eratze edo aldatze eskritura aurkezturik, zein behar den, huraxe, Merkataritza Erregistroan inskribaturik.

–Norbanakoek NANa aurkeztu beharko dute edo haren fotokopia, notarioak edo Administrazioak kautotua, edota legalki haren ordezkoa izan daitekeen dokumentua.

–Proposamena beste baten izenean aurkeztuko balitz, notario-poterea aurkeztu beharko litzateke eta apoderatuaren NANa, aurreko paragrafoan aipatutako baldintzak beteaz.

b) Kintoko Mankomunitatearen Diruzaintzan tasazio prezioaren %2, behin-behineko fidantza gisa, utzi dela egiaztatzen duen gordekina.

Bigarren kartazalak, “Proposamen ekonomikoa” izenekoak, proposamen ekonomikoa bertzerik ez du izanen, iragarki honen bukaeran agertzen den I. eranskineko ereduari egokitua.

Baldintza fakultatibo eta ekonomiko-administratiboak Baztango Udaleko Idazkaritzan daude ikusgai.

Baztanen, 2013ko ekainaren 14an.–Kintoko Mankomunitateko lehendakaria, Garbiñe Elizegi Narbarte.

I. ERANSKINA

Proposamen eredua

Izen-abizenak: ......................................................................... adinez nagusia, NAN zenbakia:........................, herria:......................, kalea: ......................, zenbakia:...................., telefonoa:............................., 2013-2017 urteetarako (biak barne) Kintoko usategi eta ehizatokien enkante publikoa, plegu itxiaren bidez eta aurretiazko onarpenarekin, izanen dela jakinik, honako usategi honegatik (adierazi zenbakia, eta zonaldearen zenbakia eta izena) ....................................................................................................................... euro (letraz eta zenbakiz) eskaintzen ditu, BEZa kanpo.

(Lekua, data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: L1308952