118. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN FRANCISCO JAVIER ZAHAR ETXEAREN MANKOMUNITATEA

Aldaketa tarifa eta tasetan, 2013ko ekitaldirako.
Behin betiko onespena

San Francisco Javier Zahar Etxearen Mankomunitateak, 2013ko apirilaren 24an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen tasa eta tarifetako aldaketak 2013ko ekitaldirako (2013ko 84. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, maiatzaren 6an).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatua), jendaurreko epea alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, bidezko da aldaketa behin betiko onetsi eta testu osoa argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Fustiñanan, 2013ko ekainaren 12an.–Mankomunitateko burua, María del Yugo Aguirre Morales.

Eranskina

Bere buruaz baliatzen denaren plaza, banako gelan

917,00 euro/hilabetea

Bere buruaz baliatzen denaren plaza, gela partekatuan:

801,00 euro/hilabetea

Erdizka laguntza behar duenaren plaza

1.218,00 euro/hilabetea

Laguntza behar duenaren plaza

1.728,00 euro/hilabetea

Eguneko egonaldia, osorik eta jarraian, bere buruaz baliatzen dena

601,00 euro/hilabetea

Eguneko egonaldia, osorik eta jarraian, bere buruaz erdizka baliatzen dena

914,00 euro/hilabetea

Eguneko egonaldia, osorik eta jarraian, laguntza behar duena

1.296,00 euro/hilabetea

Egun erdiko egonaldia, jarraian, bere buruaz baliatzen dena

300,00 euro/hilabetea

Egun erdiko egonaldia, jarraian, bere buruaz erdizka baliatzen dena

457,00 euro/hilabetea

Egun erdiko egonaldia, jarraian, laguntza behar duena

648,00 euro/hilabetea

Zerbitzu soltea edo aldi baterako zerbitzua

44,00 euro/eguna

Zerbitzu soltea edo aldi baterako zerbitzua, erdizka laguntza behar duena eta laguntza behar duena

76,00 euro/eguna

Familiarendako plaza: senar-emazteetan bat bere buruaz baliatzen ahal bada eta besteak laguntza behar badu, bere buruaz baliatzen ahal denaren kuota %25 beheratuko da.

Iragarkiaren kodea: L1308926