118. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Ultzamako Udalaren herrilurretako lurzati bat (22. poligonoko 1. lurzatiko E azpilurzatia) aldi baterako okupatzeko eta haren erabilera lagatzeko espedientea, NA-121 errepidean, Belateko tunelaren hegoaldeko ahoaren ondoan, 2013ko apirilaren 29an izan zen lur-jausitik heldu den materiala (lurra eta harriak)
uzteko jarduerarako. Hasierako onespena

Ultzamako Udalak, 2013ko ekainaren 6an egin bilkuran, honako hau erabaki du, bertzeak bertze, udalbatzako kideen legezko kopuruaren gehiengo osoaren aldeko botoa zuela:

Lehenbizikoa.–Hasiera batean onestea espedientea eta bertan jasorik dagoen dokumentazioa (txosten juridikoa, baldintzen agiria, ziurtagiriak, txosten teknikoak etab.), baita haren tramitazioa gauzatzea ere arestian zehazturiko araudi aplikagarriarekin bat.

Bigarrena.–Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluaren eta 280/1990 Foru Dekretuaren 215. artikuluaren edukiarekin bat, espedientea jendaurrean edukitzea gutienez ere 15 egun naturalean, eta tramite hori Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragartzea. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, herrilurra okupatzeko espedientearen hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, eta espedientea Nafarroako Gobernura igorriko da, onets dezan.

Hirugarrena.–Jendaurrean egoteko aldia iraganik, espediente osoa igorriko da Nafarroako Gobernuko Herrilurren Atalera, behin betiko onespena eman diezaion. Azkenik, kontratua eginen da enpresa eskatzaile eta lagapen-hartzailearekin.

Laugarrena.–Erabaki hau enpresa eskatzaile eta lagapen-hartzaileari igortzea, Construcciones Mariezcurrena, S.L. baita, IFK B/31-083199, eta helbidea Doneztebeko Karrika Nagusiko 28an, 31740 Nafarroa.

Larraintzarren (Ultzama), 2013ko ekainaren 7an.–Alkatea, Francisco Javier Tornaría Iguelz.

Iragarkiaren kodea: L1308882