118. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Aldaketa, Berriozarko “Francisco Casanova”  musika eskolako prezio publikoen gaineko arauan, 2013-2014 ikasturterako. Hasierako onespena

Berriozarko Udalak, 2013ko maiatzaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea 3. arauan, Berriozarko “Francisco Casanova”  musika eskolan ematen diren ikasturteetan izena emateko eta parte hartzeko prezio publikoen gainekoa baita, 2013-2014 ikasturterako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, udal ordenantzan egin aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Berriozarren, 2013ko ekainaren 10ean.–Alkate udalburua, Xabier Lasa Gorraiz.

Iragarkiaren kodea: L1308889