118. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

1/2013 aldaketa 2013ko aurrekontu orokor eta bakarrean.
Behin betiko onespena

Aurrekontuan egin aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2013ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 21ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu bereziak.

–2013ko inbertsioak.

  • Interes sozial eta orokorreko lanak: 100.000,00 euro.
  • Baso lanak: 32.200,00 euro.
  • Obrak udal lokaletan: 36.000,00 euro.
  • Azpiegituren plana: 171.000,00 euro.
  • Etxeak zaharberritzeko laguntzak: 50.000,00 euro.
  • Kiroldegiko hobekuntzak: 75.200,00 euro.
  • Kiroldegiko ekipamendua: 1.600,00 euro.
  • Gaztegunerako obrak: 466.000,00 euro.
  • Administrazio teknologikoa: 8.000,00 euro.
  • Ordenagailuak eta bulegoko ekipoak: 15.000,00 euro.
  • Haur-parkeak: 55.000,00 euro.
  • Udal eraikinetan energia aurrezteko jarduketak (galdarak): 26.000,00 euro.
  • Haur eskolako altzariak eta ekipamendua: 6.000,00 euro.

Udal taldeen zuzenketen bidez inbertsio hauek onetsi ziren:

1. Galdaren aldaketa, heldu baita: 26.000 euro.

2. Kiroldegiko gimnasioa handitzea, heldu baita: 135.000 euro.

3. Artiberriko zaldaina hobetzea, heldu baita: 24.000 euro.

Aurrekontuan egin aldaketak, guztira: 1.227.000,00 euro.

–Finantzabidea:

  • Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzak: 148.200,00 euro.
  • Baliabide atxikietarako diruzaintzako gerakina: 1.048.200,00 euro.
  • Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 30.600,00 euro.

Finantzaketa, guztira: 1.227.000 euro.

–2013ko diru-laguntza izendunak.

  • 2013ko hitzarmena Aek-Korrikarako: 1.500,00 euro.

–Finantzabidea:

Beheititzeak, kontu-saila deuseztatzeagatik.

  • Mendialdea I.G.E.-Sortzen: 1.500,00 euro.

Berriozarren, 2013ko ekainaren 10ean.–Alkate udalburua, Xabier Lasa Gorraiz.

Iragarkiaren kodea: L1308887