118. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1249/2013 EBAZPENA, ekainaren 3koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko liburutegiko arduradun izateko 17 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedurari amaiera ematen diona. Lanpostu horietatik 3 lan araubidekoak dira, lanaldi partzialeko kontratuarekin.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak azaroaren 5ean emandako 2845/2012 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko liburutegiko arduradun izateko 16 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2012ko 226. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 19an.

Urtarrilaren 8ko 15/2013 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen; ebazpena 2013ko 18. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 28an.

2013ko maiatzaren 3an Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusian sartu zen lehiaketaren kalifikazio-epaimahaiak bidalitako dokumentazioa; eta Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 6ko 1040/2013 Ebazpenaren bidez 36083 zenbakia duen funtzionarioar

en araubideko lanpostua (Vianako liburutegian) sartu zen lehiaketan.

Azkenik, lanpostu hutsak hautaturik, bidezkoa da lanpostu horiek esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Amaiera ematea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko liburutegiko arduradun izateko 17 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedurari. Lanpostu horietatik 3 lan araubidekoak dira, lanaldi partzialeko kontratuarekin aritzeko. Hona esleitutako lanpostuak, denak Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuari atxikiak:

Martín Jesús Saragueta González jaunari, 8693 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Nafarroako liburutegian, Iruñean aritzeko.

Coronación Bernarte Jaso andreari, 36333 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Zarrakazteluko liburutegian, Zarrakaztelun aritzeko.

María Luisa Abaigar Gómez andreari, 9598 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Nafarroako liburutegian, Iruñean aritzeko.

María Aranzazu Alava Barrena andreari, 9599 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Nafarroako liburutegian, Iruñean aritzeko.

Elena Carmen Sancha González andreari, 9600 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Nafarroako liburutegian, Iruñean aritzeko.

José Antonio Gómez Manrique jaunari, 9601 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Nafarroako liburutegian, Iruñean aritzeko.

María Amaia Ibáñez Aguirre andreari, 9602 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Nafarroako liburutegian, Iruñean aritzeko.

Nuria Moracho Pérez andreari, 9603 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Nafarroako liburutegian, Iruñean aritzeko.

Esperanza Aragonés Estella andreari, 7681 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Iruñeko Iturramako liburutegian, Iruñean aritzeko.

María Orreaga Urbiola Casales andreari, 9605 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Nafarroako liburutegian, Iruñean aritzeko.

Raquel Cano Benito andreari, 9604 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Nafarroako liburutegian, Iruñean aritzeko.

María Josefa Janices Salinas andreari, 36337 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Iruñeko Yamaguchi liburutegian, Iruñean aritzeko.

María José Comas Amador andreari, 8694 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Iruñeko San Pedro liburutegian, Iruñean aritzeko.

María Rosa Zaratiegui Zabalza andreari, 30328 lanpostu hutsa, lan araubidekoa, lanaldi partzialeko kontratuarekin, Beriaingo liburutegian, Beriainen aritzeko.

Ana Labiano Ballaz andreari, 33628 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Iruñeko Yamaguchi liburutegian, Iruñean aritzeko.

Azucena Ayala Guardia andreari, 33551 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Cascanteko liburutegian, Cascanten aritzeko.

María Estibaliz Saenz de Urturi Irujo andreari, 36040 lanpostu hutsa, lan araubidekoa, lanaldi partzialeko kontratuarekin, Ablitasko liburutegian, Ablitasen aritzeko.

María Eugenia Martínez Manzarbeitia andreari, 34599 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Zizur Nagusiko liburutegian, Zizur Nagusian aritzeko.

Isabel Pro Rubio andreari, 36339 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Iruñeko Sanduzelaiko liburutegian, Iruñean aritzeko.

Inés Martínez Urquía andreari, 36340 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Iruñeko Mendillorriko liburutegian, Iruñean aritzeko.

Beatriz Lacalle Ustarroz andreari, 34177 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Iruñeko Arrosadiko liburutegian, Iruñean aritzeko.

Pake Urrizola Zazpe andreari, 7676 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Iruñeko Txantreako liburutegian, Iruñean aritzeko.

Amalia Jiménez Atienza andreari, 31924 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Antsoaingo liburutegian, Antsoainen aritzeko.

María Teresa Llopis Llorca andreari, 36783 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Lizarrako liburutegian, Lizarran aritzeko.

Miguel Ángel Zuza Viniegra jaunari, 32819 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Antsoaingo liburutegian, Antsoainen aritzeko.

Blanca Esther Bariain Ayape andreari, 34922 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Zizur Nagusiko liburutegian, Zizur Nagusian aritzeko.

Iñaki Suso Espadas jaunari, 36083 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Vianako liburutegian, Vianan aritzeko.

Virginia De Antonio Guruceaga andreari, 7556 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Agoizko liburutegian, Agoitzen aritzeko.

Alicia Díaz González andreari, 31611 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Lodosako liburutegian, Lodosan aritzeko.

María del Mar Agos Díaz andreari, 32009 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Aurizberriko liburutegian, Aurizberrin aritzeko.

Diana Ibañez Otazu andreari, 30415 lanpostu hutsa, lan araubidekoa, lanaldi partzialeko kontratuarekin, Irurtzungo liburutegian, Irurtzunen aritzeko.

Laura Romero Díaz andreari, 30104 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, San Adriango liburutegian, San Adrianen aritzeko.

Honako lanpostu huts hauek, denak Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuari atxikiak, erresultak dira lekualdatze lehiaketan:

–Lanpostu huts bat Olaztiko liburutegian. Lan araubidekoa da, lanaldi partzialeko kontratuarekin aritzeko. Destinoa Olaztin du. Lanpostu zenbakia: 30080.

–Lanpostu huts bat Andosillako liburutegian. Lan araubidekoa da, lanaldi partzialeko kontratuarekin aritzeko. Destinoa Andosillan du. Lanpostu zenbakia: 30123.

–Lanpostu huts bat Berako liburutegian. Funtzionarioen araubidekoa da. Destinoa Beran du. Lanpostu zenbakia: 30719.

–Lanpostu huts bat Melidako liburutegian. Lan araubidekoa da, lanaldi partzialeko kontratuarekin aritzeko. Destinoa Melidan du. Lanpostu zenbakia: 30811.

–Lanpostu huts bat Erronkariko liburutegian. Lan araubidekoa da, lanaldi partzialeko kontratuarekin aritzeko. Destinoa Erronkarin du. Lanpostu zenbakia: 30866.

–Lanpostu huts bat Leringo liburutegian. Lan araubidekoa da, lanaldi partzialeko kontratuarekin aritzeko. Destinoa Lerinen du. Lanpostu zenbakia: 31022.

–Lanpostu huts bat Arguedasko liburutegian. Lan araubidekoa da, lanaldi partzialeko kontratuarekin aritzeko. Destinoa Arguedasen du. Lanpostu zenbakia: 32073.

–Lanpostu huts bat Alloko liburutegian. Lan araubidekoa da, lanaldi partzialeko kontratuarekin aritzeko. Destinoa Allon du. Lanpostu zenbakia: 32240.

–Lanpostu huts bat Monteagudoko liburutegian. Lan araubidekoa da, lanaldi partzialeko kontratuarekin aritzeko. Destinoa Monteagudon du. Lanpostu zenbakia: 32395.

–Lanpostu huts bat Caparrosoko liburutegian. Lan araubidekoa da, lanaldi partzialeko kontratuarekin aritzeko. Destinoa Caparroson du. Lanpostu zenbakia: 33494.

–Lanpostu huts bat Fiteroko liburutegian. Lan araubidekoa da, lanaldi partzialeko kontratuarekin aritzeko. Destinoa Fiteron du. Lanpostu zenbakia: 33908.

–Lanpostu huts bat Valtierrako liburutegian. Lan araubidekoa da, lanaldi partzialeko kontratuarekin aritzeko. Destinoa Valtierran du. Lanpostu zenbakia: 34915.

–Lanpostu huts bat Mendigorriko liburutegian. Lan araubidekoa da, lanaldi partzialeko kontratuarekin aritzeko. Destinoa Mendigorrian du. Lanpostu zenbakia: 35089.

–Lanpostu huts bat Kasedako liburutegian. Lan araubidekoa da, lanaldi partzialeko kontratuarekin aritzeko. Destinoa Kasedan du. Lanpostu zenbakia: 36041.

–Lanpostu huts bat Lesakako liburutegian. Funtzionarioen araubidekoa da eta destinoa Lesakan du. Lanpostu zenbakia: 36084.

–Lanpostu huts bat Etxarri-Aranazko liburutegian. Lan araubidekoa da, lanaldi partzialeko kontratuarekin aritzeko. Destinoa Etxarri-Aranatzen du. Lanpostu zenbakia: 36085.

–Lanpostu huts bat Irunberriko liburutegian. Lan araubidekoa da, lanaldi partzialeko kontratuarekin aritzeko. Destinoa Irunberrin du. Lanpostu zenbakia: 36786.

2. Esleipen-hartzaileek lanpostuaren jabetza 2013ko abuztuaren 1ean hartu beharko dute, dagokien liburutegian.

Abuztuaren 1ean prestakuntzarako zerbitzu berezietako edo eszedentzia bereziko egoera administratiboan dauden lehiatzaileak egun horretan jabetza hartutzat joko dira, beste tramiterik gabe, eta aurreko egoeran segituko dute.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hamargarren xedapen gehigarriaren 2. puntuan xedatutakoarekin bat, abenduaren 3ko 16/2004 Foru Legeak onartu duen testuaren arabera, lanaldi partzialeko lanpostu bat eskuratzen duten lehiatzaile funtzionarioek edo estatutupekoek kasuan kasuko kontratua sinatuko dute eta borondatezko eszedentziako egoerara pasatuko dira funtzionario edo estatutupeko gisa, estatutu horren 26.1.a) artikuluan araututako baldintzetan, 2013ko abuztuaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Halaber, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hamargarren xedapen gehigarriaren 1. puntuaren bigarren lerroaldean xedatutakoarekin bat, lanaldi partzialeko lan-kontratua duten lehiatzaileak, 2013ko apirilaren 1ean lanaldi osoko zerbitzuak egitera pasatzen direnak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen funtzionario bihurtuko dira, lanpostuaren jabetza hartzen duten egunetik beretik, baina lehendik zuten aurreikuspen sozialeko araubideari atxikita segituko dute.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen.

4. Esleipena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2013ko ekainaren 3an.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1308752