112. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Oteitzako Kontzejuaren erabakia,
datu pertsonalen fitxategiak sortzeko

Oteitzako Kontzejuko Batzarrak, 2013ko apirilaren 9an, ondoan datorren xedapena eman du; hain zuzen ere, datu pertsonalak biltzen dituzten Oteitzako Kontzejuaren fitxategiak honako arau hauei egokitzeko: indarrean den Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa eta abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretua, 15/1999 Lege Organikoa garatzen duen Erregelamendua onesten duena. Hartara, xedatu dut:

Lehenbizikoa.–Fitxategi hauek sortzea, deskripzio eta ezaugarri hauekin:

1.–Kontzejuaren kudeaketa:

Deskribapena: datu multzoa, ondoko jarduketei lotua: Kontzejuaren kudeaketa eta kontabilitatea, agirien erregistroa eta kudeaketa.

Aurreikusitako helburuak eta erabilerak: Kontzejuaren kudeaketa eta kontabilitatea, zerrendak egitea, Kontzejuko etxearen, hilerriaren eta abarren zainketa eta mantentze lanak egitea.

Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Kontzejuarekin harremana duten pertsonak, herritarrak, zergadunak eta eskatzaileak.

Datuak biltzeko prozedura: interesduna bera edo haren legezko ordezkaria.

Fitxategiaren oinarrizko egitura: izen-deiturak, NAN/IFZ, helbidea, jaiotze eguna, sorlekua, sexua, nazionalitatea, legezko ordezkarien datuak, banku helbideratzea, telefonoa, faxa, e-mail-a.

Datuen komunikazio aurreikusiak: Nafarroako Gobernuari (justizia organoak).

Fitxategiaren arduraduna: Oteitzako Kontzejua. Fitxategian sartu, datuak zuzendu, deuseztatu eta aurka egiteko eskubideak erabil daitezke Oteitzako Herriko Etxean, San Juan karrikako 6an, beheko solairua, 31195 p.k., Oteitzan (Nafarroa).

Segurtasun neurriak: oinarrizko maila.

2.–Harremanak:

Deskribapena: harremanetarako izan litezkeen pertsonen datuen erregistroa, beharrezkoa baita administrazioaren eguneko lanean.

Helburua eta erabilera aurreikusiak: administrazio lanak ahalbidetzea, bereziki Kontzejuarekin joan-etorriak dituzten pertsonekiko komunikazioa.

Harremanetarako pertsonak edo taldeak: harremanetarako izan litezkeen pertsonak, Kontzeju honetako alor batekin harremana dutenak.

Datuak biltzeko prozedura: interesduna bera edo haren legezko ordezkaria.

Fitxategiaren oinarrizko egitura: izen-deiturak, posta helbidea eta helbide elektronikoa, telefonoa eta faxa.

Datuen komunikazio aurreikusiak: bat ere ez.

Fitxategiaren arduraduna: Oteitzako Kontzejua. Fitxategian sartu, datuak zuzendu, deuseztatu eta aurka egiteko eskubideak erabil daitezke Oteitzako Kontzejuan, San Juan karrikako 6an, 31195 p.k., Oteitzan (Nafarroa).

Segurtasun neurriak: oinarrizko maila.

3.–Espedienteak:

Deskribapena: Kontzejuan tramitatzen diren espedienteetako datuen kudeaketa.

Helburua eta erabilera aurreikusiak: zerbitzuak ematea eta Kontzejuko espedienteak kudeatzea.

Ukitutako pertsonak edo taldeak: kontzeju honekin harremanak dituzten herritarrak eta Udalbatzako kideak.

Datuak biltzeko prozedura: interesduna bera edo haren legezko ordezkaria.

Fitxategiaren oinarrizko egitura: NAN/IFZ/IFK, izen-deiturak, helbidea, jaiotze eguna, sorlekua, sexua, nazionalitatea, osasuna, banku helbideratzea, telefonoa, faxa, gizarte ordezkaria, egoera sozio-ekonomikoa.

Datuen komunikazio aurreikusiak: Nafarroako Gobernua, organo judizialak, Nafarroako Foru Ogasuna.

Fitxategiaren arduraduna: Oteitzako Kontzejua. Fitxategian sartu, datuak zuzendu, deuseztatu eta aurka egiteko eskubideak erabil daitezke Oteitzako Kontzejuan, San Juan karrikako 6an, 31195 p.k., Oteitzan (Nafarroa).

Segurtasun neurriak: maila altua.

4.–Kultur jarduerak:

Deskribapena: Kontzejuan eskainitako kultur jardueretan egindako inskripzioen kudeaketa.

Helburua eta erabilera aurreikusiak: Kontzejuan egiten diren kultur jardueren antolaketa, prestazioa eta kudeaketa.

Ukitutako pertsona edo taldeak: Kontzejuarekin harremanak dituzten herritarrak edo enpresak izan eta Kontzejuan egiten diren kultur jardueretan parte hartzen dutenak.

Datuak biltzeko prozedura: interesduna bera edo haren legezko ordezkaria.

Fitxategiaren oinarrizko egitura: NAN/IFZ/IFK, izen-deiturak, helbidea, jaiotze eguna, sorlekua, sexua, nazionalitatea, banku helbideratzea, telefonoa, faxa, gizarte ordezkaria, errolda.

Datuen komunikazio aurreikusiak: Nafarroako Gobernuari.

Fitxategiaren arduraduna: Oteitzako Kontzejua. Fitxategian sartu, datuak zuzendu, deuseztatu eta aurka egiteko eskubideak erabil daitezke Oteitzako Kontzejuan, San Juan karrikako 6an, 31195 p.k., Oteitzan (Nafarroa).

Segurtasun neurriak: oinarrizko maila.

5.–Herrilurrak:

Deskribapena: herrilurrak.

Helburua eta erabilera aurreikusiak: herrilurren esleipena kudeatzea.

Ukitutako pertsona edo taldeak: herrilur bat esleitzen zaion edonor.

Datuak biltzeko prozedura: interesduna bera edo haren legezko ordezkaria.

Fitxategiaren oinarrizko egitura: NAN/IFZ/IFK, izen-deiturak, helbidea.

Datuen komunikazio aurreikusiak: Nafarroako Gobernuari.

Fitxategiaren arduraduna: Oteitzako Kontzejua. Fitxategian sartu, datuak zuzendu, deuseztatu eta aurka egiteko eskubideak erabil daitezke Oteitzako Kontzejuan, San Juan karrikako 6an, 31195 p.k., Oteitzan (Nafarroa).

Segurtasun neurriak: maila ertaina.

Bigarrena.–Erabaki honi buruzko iragarkiak argitaratzea Legeak ezartzen dituen hedabideetan (Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

Hirugarrena.–Sortutako artxibategien espediente osoa eta behar den dokumentazioa Datuak Babesteko Estatuko Agentziara igortzea, bertan erregistra daitezen”.

Oteitzan, 2013ko apirilaren 29an.–Kontzejuko burua, José María Uribe Oyarbide.

Iragarkiaren kodea: L1307772