89. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Agoizko Udalak, 2012ko martxoaren 30eko osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, behin betikoz onestea lerrokadurak, sestrak eta bolumenen eta garaieren antolamendua eta konposizioa aldatu eta doitzeko xehetasun azterlana, zertarako eta oztopo arkitektonikoak kendu eta igogailua jartzeko etxebizitza-eraikin batean, Irigai Auzoa karrikako 21 zenbakian, Agoitzen (1. poligonoa, 259. lurzatia, Udal katastroa), Irigai Auzoa karrikako 21. zenbakiko jabeen elkarteak sustatua.

4.-Hautatutako konponbidearen deskripzioa eta justifikazioa.

Xehetasun azterlanaren 2. planoan agertzen da lerrokaduren eta sestren aldaketa, baita eraikuntzaren eskemak ere 259. lurzatirako, aprobetxamendua aldatu gabe, araudiari jarraikiz, atariari eta eskaileren zuloari baizik eragiten ez dielako, xedea izanik igogailua paratu eta oztopoak kendu ahal izatea.

Handitu, hegoaldeko fatxadaren erdialdea handituko da, eskaileren egungo gunearen jarraitutasun osoan, eta lokalei eta etxebizitzei eragin gabe, aurreko xehetasun azterlanetan (256, 254 eta 558) aurreikusitakoaren antzera.

Aurreikusitako gehieneko okupazioa 9,46 m²-koa izanen da (2,90 metroko zabalera eta 3,25 metroko irtengunea), gehieneko garaiera BS+4 delarik eta egungo teilatu-hegalaren garaieraren azpitik (25 cm, gutienez), gisa honetara posible izan dadin eraikinaren gailurraren jarraitutasun formala eta fatxadena beren lerroan; hori guztia Agoizko Udalak onartutako homogeneizazio irizpideekin bat.

Lorategi isolatu eta maldadun batek osatzen duen zerrenda txiki baten gain proiektatzen da handitzea, neurri egokiak baititu eskailera berria garatzeko eta igogailua paratzeko zuloaren aurreikuspena egiteko.

Handitze modu hori egokitzat jotzen da lau eraikin lerroetarako, ezaugarri bertsuak baitituzte eta lorategi modukoak baitira hegoaldean: 11-12 atariak, 13-14-15 atariak, 16-17-18-19 atariak eta 20-21-22-23-24 atariak.

Hegoaldean, Z.O.1.2. zona antolatuko mugatako dagoen bidearen ezaugarriek baldintzapetzen dute 25-26-27-28 atariek osaturiko eraikin lerroan jarduteko aukera.

Hori dela-eta, handitu, gorputz irtenen bidez handituko da; horien gutieneko garaiera librea 2,5 m izanen da kanpoko espaloiaren gainetik.

Egungo eraikina handitzeko proiektatu den bolumenaren konposizioa, baita fatxadaren antolamendua ere, definiturik dago eraikuntzari eta kanpoko tratamenduari buruzko solairu eta zehaztapenetan, antzekoa baita eta bat egiten baitu aurreko xehetasun azterlanetan dagoenarekin, Agoizko Udalak onartutako homogeneizazio irizpidearekin bat.

Haien estalkia laua izanen da, egungo teilatu-hegalaren azpitik, lerro bakoitzeko eraikuntza multzoaren estalki orokorraren jarraitutasun eta ezaugarriak mantentzeko. Fatxadako horma-atal itsuak panel arkitektoniko lauaz estaliko dira, akabera izanen dela zilar koloreko metalezko xafla aurregarbitua. Handitzen diren fatxadetako kanpo arotzeria eginen da bere kolorean anodizatutako aluminiozko profilekin. Gisa horretara, eraikin-gorputz berezia egituratu gogo da, dena berdintzeko irizpideari jarraikiz; haren errepikapena lerro bakoitzeko eraikinen ezaugarriei egokituko zaie.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Agoitzen, 2012ko apirilaren 17an.-Alkatea, Unai Lako Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1205966