89. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

20/2012 FORU DEKRETUA, apirilaren 25ekoa, María Asunción Ruesta Ozcoidi andrea, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Ebaluazio eta Kalitate Zerbitzuko zuzendaria, kargutik kentzen duena.

Irailaren 3ko 117/2007 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuen 21. artikuluak xedatzen du Gobernuak libreki izendatuko eta kargutik kenduko dituela zerbitzuko zuzendariak, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak proposaturik, Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionarioen artetik.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2012ko apirilaren 25eko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. María Asunción Ruesta Ozcoidi andrea, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Ebaluazio eta Kalitate Zerbitzuko zuzendaria, kargutik kentzea.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutura eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2012ko apirilaren 25ean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilaria, Roberto Jiménez Alli.

Iragarkiaren kodea: F1206457