81. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 1126/2011 prozedura arrunta

Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Judit Olalla Boleak eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, lan arloko epaitegi honetan Transnavarra 10 S.L. enpresaren aurka bideratu den 1126/2011 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen epaia eman da 2012ko urtarrilaren 16an:

Baiesten dut Judit Olalla Boleak diru kopuru bat erreklamatzeko Transnavarra 10 S.L. enpresaren aurka jarritako demanda, eta horrenbestez, enpresa demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 2.938,03 euro ordaintzera, gehi diru kopuru horrek sortutako %10eko berandutza-interesa.

Jakinaraz bekie epaia alderdiei, eta ohartarazi haren aurka ezin dela inolako errekurtsorik jarri forma urratzearen ondoriozko erregutze-errekurtsoa izan ezik, Lan Prozedurari buruzko Legearen 189.1 artikuluko d) letraren arabera.

Eta Transnavarra 10 S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2012ko martxoaren 8an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1204015