81. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 33/2012 prozedura

Rosa M.ª Valencia Ederra andreak, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Kyazim Kyazimov Madzhirovek eskaturik, norberaren lan arazoak direla-eta, Transportes El Rayano, S.L.ren eta Hormigoneras Iglesias, S.L.ren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 33/2012 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Xedapen zatia:

Eraginkor deklaratzen da bi enpresentzat Transportes El Rayano, S.L.k 2012ko urtarrilaren 27ko idazkiaren bidez gauzatutako kalte-ordainen aukera.

Horrenbestez, ez da bidezkoa Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 281. artikuluan aurreikusten den ebazpena ematea, eta deklaratzen da Transportes el Rayano S.L. eta Hormigoneras Iglesias S.L. enpresek 14.779,50 euro ordaindu behar dizkiotela solidarioki auzi-jartzaileari kalte-ordain gisa eta beste 8.149,60 euro tramitazioaldiko soldatengatik (122 egun x 66,80 euro gordin eguneko).

Ebazpen hau alderdiei jakinaraz bekie, adieraziz haren aurka berraztertzeko errekurtsoa jar dezaketela epaitegi honetan, ebazpena jaso eta ondoko hiru egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Lan arloko Jurisdikzioari buruzko Legearen 186.3 eta 187. artikuluak).

Hori erabaki, agindu eta sinatu du Isabel María Olabarri Santos andreak, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko epaile magistratuak. Fede ematen dut.

Epaile magistratua Idazkaria

Eta Transportes el Rayano, S.L.ri eta Hormigoneras Iglesias, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2012ko apirilaren 13an.-Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1205935