81. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 547/2011 demanda (B Atala)

Rosa M.ª Valencia Ederra andreak, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Jaime Munarriz Sánchezek eskaturik, ezintasun iraunkorra dela-eta, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren, Lagun Aro Entidad de Previsión Social Voluntaria entitatearen eta Ortza Kooperatiba Sozietatearen aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 547/2011 prozeduran (B atala), xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

2012ko martxoaren 2ko epaia azterturik, 547/2011 prozesuaren barrenean, ikusi da beharrezkoa dela argitzea eta, hala, epaitza honela idaztea:

Baiesten dut Jaime Munárriz Sánchez jaunak Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren, Lagun Aro Entidad de Previsión Social Voluntaria entitatearen eta Ortza Kooperatiba Sozietatearen aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, auzi-jartzaileak erabateko ezintasun iraunkorra duela deklaratzen dut; ezintasun hori eritasun arruntaren ondoriozkoa da, eta Gizarte Segurantzako Langile Autonomoen Araubide Bereziko biziarteko hilabeteko pentsioa jasotzeko eskubidea ematen du, hau da, 1.148,34 euroko oinarri arautzailearen %100ekoa (urtean 14 pagatan), 2011ko urtarrilaren 12tik aurrerako ondorioekin, bidezkoak diren legezko igoerak eta balio handitzeak aplikatuta. Onartutako ezintasun iraunkorra berrikusteko 2 urteko epea finkatu da. Horiek horrela, alderdiak kondenatzen ditut deklarazio horri men egitera, eta Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala auzi-jartzaileari aipatu pentsioa ordaintzera, ezarritako moduan eta zenbatekoarekin.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta ohartarazi haren aurka ezin dela inolako errekurtsorik jarri, epaiaren aurkako erregutze-errekurtsoa izan ezik, eta epea berriz ere kontatuko dela ebazpen hau alderdiei jakinarazten zaienetik aitzina.

Beraz, auto honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Eta Ortza Kooperatiba Sozietatearen legezko ordezkariari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2012ko martxoaren 14an.-Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1204242