81. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 48/2012 prozedura

Rosa M.ª Valencia Ederrak, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Joaquin Alvarez Garcíak eskaturik, norberaren lan arazoak direla-eta, Nuevas Técnicas Hidráulicas, S.L. enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 48/2012 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

1.-Autoa:

Bidezkoa da betearazpen agindu orokorra ematea, Joaquin Alvarez Garcíak eskaturik, eta betearazpena abiaraztea Nuevas Técnicas Hidráulicas, S.L.ren aurka, 1.662,08 euroko printzipala ordain dezan, gehi 99,36 euroko interesak eta 166,20 euroko kostuak, deusetan galarazi gabe geroan azken bi kontzeptu horiez egin daitekeen likidazioa.

Prozedura Zibilaren Legearen 551.3 artikuluan aurreikusitako tramiteak egiten jarraitzeko, aintzat har bedi idazkari judizialak emanen duen dekretua eta, horretarako, kontsulta bitez eskuratzen ahal diren erregistro eta erakunde publikoetako datu-baseen aplikazio informatikoak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta aditzera eman haren aurka LJALaren 239.4 artikuluan aurreikusitako berraztertzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela, hiru eguneko epean.

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan 3158.0000.65. espediente zenbakia idatzi behar da, eta kontzeptu gisa, "30. errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030 1846 42 0005001274 kontura; espediente zenbaki bera jarriko da eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("30. errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki erakundeak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Hala erabaki, agindu eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut.

2.-Dekretatzen dut:

Lehenbizikoa.-Ordaintzeko errekerimendurik egin gabe, diru kopuru hauek berdintzeko adina ondasun enbarga biezazkiote betearazpenpeko alderdiari, hots, Nuevas Técnicas Hidráulicas, S.L.ri:

1.-1.662.08 euroko printzipala.

2.-Interesetarako kalkulatu diren 99,36 euro.

3.-Kostuetarako kalkulatu diren 166,20 euro.

Zordunari adierazten zaio erreklamatzen zaizkion diru kopuru horiek epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen kontuan diru-sarrera eginez ordain ditzakeela: Banestoren 0030 1846 42 0005001274 kontua, 3158 0000 64 0048 12 kontzeptua.

Ordainarazten den diru kopurua osorik ordaindu ezean, eta ondasunen enbargoa deusetan galarazi gabe, egin bekio zordunari edo haren legezko ordezkariari errekerimendua hamar eguneko epean bere ondasun eta eskubideen zerrenda aurkez dezan, bere erantzukizuna bermatzeko beharrezkoak diren xehetasunekin. Ebazpen honen jakinarazpenak horren berri emateko formazko errekerimendua egiteko balio du.

Bigarrena.-Erants bitez Nafarroako Zerga Ogasunaren, Tributu Administrazioaren Estatu Agentziaren, Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren, Jabetza Erregistroko Indizeen Zerbitzuaren eta, hala badagokio, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren datu-baseetara sartzeko aplikazio informatikoetatik lortutako oharrak. Horien edukia aztertuta, betearazpenpeko alderdiaren honako ondasun edo eskubide hauen enbargoa deklaratzen da.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga edo balio erantsiaren gaineko zerga -betearazpenpeko alderdiaren izaera juridikoa zein den-, edo beste edozein kontzeptu dela eta, Nafarroako Foru Ogasunak betearazpenpeko pertsonari edo enpresari itzuli behar dizkion diru kopuru guztiak, premiamenduaren xede diren diru kopuruak berdindu arte.

Betearazpenpeko alderdiak Nafarroako Aurrezki Kutxa eta Nafarroako Rural Kutxa banku erakundeetan dituen kontu korronte, aurrezki kontu eta gordailu mota guztietako saldoak, baita haren izenean dauden balore higigarri guztiak ere, finantza erakunde horiek haien gordailuzain edo bitarteko gisa jarduten badute; hori guztia premiamenduaren xede diren diru kopuruak berdindu arte. Enbargoa bermatzeko eta eraginkorra izan dadin, bidal bekie ofizioa aipatu diren entitateei, betearazpenean erreklamatzen den diru kopurua atxiki dezaten saldo horietatik, egonez gero, eta epaitegi honetako kontura transferi dezaten.

Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiaren 130/2011 betearazpenean atxikitako ondasunen berrenbargoa, eta auto horietan betearazpenpeko alderdiarentzat gera daitekeen soberakinaren enbargoa. Igor bedi behar den idatzagiria, prozedura eta epaitegi horietan enbargoaren kontu har dezaten, eta eskatu, aldi berean, haien premiamendu bidearen egoerari buruzko ziurtagiria.

Dekretatzen da ondasun higigarri inskribaezinak eta/edo eskubideak berrenbargatu daitezela premiamendu prozedura honetan: Nafarroako Lan arloko 1. Epaitegiaren 130/2011 betearazpenean. Horretarako idatzagiria igorriko zaio organo horri, aipatu prozeduran berrenbargoaren kontu har dadin, eta aldi berean eskatuko da, berrenbargoa bermatzeko neurri gisa, aurreko enbargoa kendu baino lehen epaitegi hau jakitun egin dadila, zuzenbidearekin bat datozen aseguramendu neurriak hartzeko.

Bidal bedi horretarako exhortoa betearazpenpekoaren helbideari dagokion epaitegira, edo komunikazioa Enbargo eta Komunikazio Egintzen Zerbitzu Orokorrera. Izendatzen den batzorde judizialak ahalmena izanen du sarrailagilearen eta indar publikoaren laguntza eskatzeko. Legez ezarritako lehentasun ordenari jarraituko zaio eta ondasunak zuzenbidearen arabera gordailutuko dira; beharrezkoa bada, gordailuzaina izendatuko da eta legezko ohartarazpenak eginen dira. Ebazpen honek erabaki den enbargorako agindua behar den moduan egiteko balioko du. Auzi-jartzaileak enbargo-eginbidean esku hartzeko ahalmena izanen du, bere eskubiderako komenigarria bada.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei legezko eran.

Aurka egiteko bidea.-Epaitegi honetako Idazkaritzan berrikusteko errekurtsoa aurkeztea, jakinarazpena jaso eta ondoko hiru egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Prozedura Zibilaren Legearen 551.5 artikulua).

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan zenbakia eta urtea idatzi behar dira, eta kontzeptu gisa, "31. errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030 1846 42 0005001274 kontura; espedientearen urte eta zenbaki berak jarriko dira eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("31. errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki erakundeak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Eta Nuevas Técnicas Hidráulicas S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2012ko martxoaren 12an.-Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1204217