81. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 13/2012 prozedura

Iruñean, 2012ko martxoaren 13an.

Margarita Pérez-Salazar Resanok, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak, honen bidez aditzera ematen dut:

José María Ayala Leoz prokuradore jaunak eskaturik, ezkontzaz kanpoko seme-alaba adingabeen adostu gabeko zaintzaren, jagoletzaren edo mantenuaren gaineko 13/2012 prozeduraren familia autoak bideratu dira Velizar Dimov Yurukov jaunaren aurka. Prokuradoreak Gergana Ivanova Kapinova andrearen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horietan erabakitakoari jarraikiz, eta Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, honen bidez Velizar Dimov Yurukov jauna epatzen da, non den jakiterik ez baitago, epatu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean autoetan agertu eta demandari erantzun diezaion, eta ohartarazten zaio epe horretan agertu ezean auzi-iheslari deklaratuko dutela (PZLaren 496.1 artikulua). Ohartaraz bekio, halaber, prokuradoreak ordezkatuta eta abokatuak lagunduta agertu behar duela judizioan (PZLaren 750. artikulua).

Eta Velizar Dimov Yurukov jauna legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Iruñean, 2012ko martxoaren 13an.-Epaile magistratua, Margarita Pérez-Salazar Resano.-Idazkaria, Tomas Marcon Ondarra Uriarte.

Iragarkiaren kodea: J1204250