81. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 19/2012 prozedura

Iruñean, 2012ko martxoaren 8an.

Margarita Pérez-Salazar Resano andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak, honen bidez aditzera ematen dut:

Inmaculada Marcos Lazcano prokuradore andreak eskaturik, adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 19/2012 familia autoak bideratu dira Euuar Jesús Prrentt de la Rosa andrearen aurka. Prokuradoreak Carlos Mario Quintero Naranjo jaunaren izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horietan erabakitakoari jarraikiz, eta Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, honen bidez Euuar Jesús Prrentt de la Rosa andrea epatzen da, non den jakiterik ez baitago, epatu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean autoetan agertu eta demandari erantzun diezaion, eta ohartarazten zaio epe horretan agertu ezean auzi-iheslari deklaratuko dutela (PZLaren 496.1 artikulua). Ohartaraz bekio, halaber, prokuradoreak ordezkatuta eta abokatuak lagunduta agertu behar duela judizioan (PZLaren 750. artikulua).

Eta Euuar Jesús Prrentt De La Rosa andrea legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Iruñean, 2012ko martxoaren 8an.-Epaile magistratua, Margarita Pérez-Salazar Resano.

Iragarkiaren kodea: J1204162