81. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Ordenantza, Gizarte, kultura eta aisialdi arloko jardueretarako sarrera, izen emate edo matrikulagatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2012ko urtarrilaren 27an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Zizur Nagusiko gazteriarentzat Ametxea Gaztetxeak gizarte, kultura nahiz aisialdi arloan antolatzen dituen ikastaro edo jardueretarako sarrera, izen emate edo matrikulagatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.

Ordenantza horren espedientea jendaurrean paratu zen iragarkia argitaratuta 2012ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 21ean, eta Udaleko iragarki oholean. Jendaurreko epean inork ez dio espedienteari alegaziorik aurkeztu, ezta geroago ere. Beraz, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, hasierako onespenaren erabakia behin betikotzat hartzen da.

Argitara ematen da, aipatu ordenantzaren testu osoarekin batera, behar diren ondorio juridikoak izan ditzan.

Zizur Nagusian, 2012ko apirilaren 2an.-Alkatea, Luis María Iriarte Larumbe.

ORDENANTZA FISKALA, AMETXEA GAZTETXEAK GIZARTE, KULTURA NAHIZ AISIALDI ARLOAN ANTOLATZEN DITUEN IKASTARO EDO JARDUERETARAKO SARRERA, IZEN EMATE EDO MATRIKULAGATIK ORDAINDU BEHARREKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen lehen tituluko III. kapituluko 2. idatz-zatiko 2. azpiatalean xedatuari jarraikiz ezarri da ordainarazpen hau, eta haren 28. artikuluko baimenaren babesean.

Kontzeptua

2. artikulua. Prezio publikoak galdatuko dira "Ametxea" gaztetxeak urtean antolatzen dituen hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte mailako ikastaro, ekitaldi edo jardueretan parte hartu edo horietara joateko eskubidea ematen duten sarrera, matrikula edo gisako bertze edozein kontzeptu dela eta, prezio publikoak aplikatzeko bertze ordenantzetan sartuta ez daudenean.

Ordaintzera behartuak

3. artikulua. 1) Prezio publikoak ordaindu beharko dituzte zerbitzu edo jardueren onura hartzen dutenek, erran nahi baita, Zizur Nagusiko "Ametxea" gaztetxeak urtean antolatzen dituen hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte mailako ikastaro, ekitaldi edo jardueretan parte hartu edo horietara joaten diren pertsona edo entitateek.

2) Kasu hauetan ez da prezio publikorik galdatuko: pertsonek, entitateek, elkarteek, fundazioek, federazioek, Nafarroako Gobernuak eta udalek lokala erabiltzea, egin beharreko jarduera interesekotzat jotzen duelarik udal organo eskudunak.

Kudeaketarako eta diru-bilketarako arauak

4. artikulua. Prezio publikoa ordaindu beharko da sarrera hartu edo izen ematea edo matrikula egitean. Hala ere, organo eskudunak haren zenbateko osoa edo zati bat uzteko eskatzen ahalko du aitzinetik.

5. artikulua. Prezio publikoak ikastaroa edo jarduera antolatzeko oinarriek kasu bakoitzerako ezarritako moduan eta tokian ordainduko dira.

6. artikulua. Prezioa ordaintzera behartuta dagoenari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla eta, ikastaroa edo jarduera egiten ez bada, dagokion zenbatekoa itzuliko zaio.

7. artikulua. Erroldatu gabeak ikastaro eta lantegietan plaza librerik gelditzen bada baizik ez dira onartuko. Haiendako, ikastaro bakoitzaren prezioa gutienez ere erroldatuena baino %50 gehiago izanen da, arestiko taularen arabera.

8. artikulua. Eskatzaileek murriztapenen bat eskuratzen ahal badu, Zizur Nagusiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak baloratuko du murriztapen hori. Kontuan hartuko dira Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Legean aipatzen diren printzipio eta xedeak.

9. artikulua. Behin betiko inskripzioa gauzaturik ez da ordaindutako zenbatekoa itzuliko.

10. artikulua. Izena emateko epea bukatuta, eskainitako ikastaroren batean plaza librerik gelditzen bada, matrikula berriak egiten ahalko dira, betiere ikastaro guztia ordaintzen badute.

11. artikulua. Antolatzaileek ikastaro edo tailerren bat bertan behera utziz gero, kuotaren zenbatekoa itzuliko zaie izena emandako erabiltzaileei, Udalak zehazten duen gisan.

12. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio.

Tarifak

13. artikulua. Arau honen eranskinean azaltzen diren tarifak aplikatuko dira, edo kasuan-kasuan ezartzen direnak, betiere garatu behar den jarduerari egokituak, eta, hala bada, Balio Erantsiaren gaineko zergaren kuota ere eramanen du.

ERANSKINA

Tarifak

ADINA

ERROLDATUAK

ERROLDATU GABEAK

12tik 20 urte arte

1,00 euro/ordua.

1,50 euro/ordua

21etik 30 urte arte

1,50 euro/ordua.

2,25 euro/ordua

Puntualki ordaintzeko jarduerak

JARDUERA

ERROLDATUAK

ERROLDATU GABEAK

Joan-etorria

3 euro/txartela

%50 gehiago, erroldatuen prezioaren gainean

Saioetarako txartelak

3 euro/txartela

%50 gehiago, erroldatuen prezioaren gainean

Bestak

3 euro/txartela

%50 gehiago, erroldatuen prezioaren gainean

Ekimen berriak

3 euro/txartela

%50 gehiago, erroldatuen prezioaren gainean

Iragarkiaren kodea: L1205201