81. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

Ordenantzako aldaketa. Behin betiko onespena

2012ko 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 12an, Udal igerilekuak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko aldaketa hasiera batean onesteari buruzko iragarkia, eta jendaurrean egon bitartean inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Horren ondorioz, tarifa berri bat onesten da aipatutako ordenantzaren 4. artikuluan; 20,00 euroko asteko abonamendua da hori.

Esan, 2012ko apirilaren 12an.-Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L1205775