81. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Tuterako ikastetxeetan jateko diru sariak emateko oinarriak

Tuterako Udalak, 2012ko martxoaren 30ean egin bilkuran, onetsi zituen banakako ebaluazioaren bidez diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarri iraunkorrak, Tuterako ikastetxeetan jateko diru sariak eman beharrez. Erabakian ezarri zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko zela, bete dadin Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8. artikuluan aurreikusia, ezartzen baitu publizitatea dela diru-laguntzen printzipioetariko bat. Lege horren 9.3 artikuluan hau xedatzen da: "Diru-laguntza mota bakoitza arautzen duten oinarriak... dagozkion egunkari ofizialean argitaratuko dira"; bi aginduak (8 eta 9.3 artikuluak) legeria oinarrizkoak dira eta, beraz, Administrazio Publiko guztiei aplikatu beharko zaie; printzipio bera finkatzen du Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 221.2 artikuluak.

Horiek horrela, argitara ematen dira oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Tuteran, 2012ko apirilaren 2an.-Alkatea, Luis Casado Oliver.

BANAKAKO EBALUAZIOAREN BIDEZ DIRU-LAGUNTZAK EMATEKO DEIALDIAREN OINARRI IRAUNKORRAK, TUTERAKO IKASTETXEETAN JATEKO DIRU SARIAK EMAN BEHARREZ

Eskolako jantokirako laguntzak Tuterako Udaleko oinarrizko gizarte zerbitzuen bidez emateko deialdi publikoa onetsi da, arau hauek mugaturiko esparruan: Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra, Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua ezartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea eta gainerako lege aplikagarria, baita aurrekontua betearazteko oinarrietan ezarritakoa. Deialdiak zehaztasun hauek ditu:

1. artikulua. Xedea eta aplikazio eremua.

Deialdi honen xedea gizarte zerbitzuen arloko diru-laguntzak ematea da, banakako ebaluazioaren bidez, Tuteran erroldaturik bertan bizi diren ikasleak eskolako jantokietara joateko, baldin eta ikasturte bakoitzean haur hezkuntzako bigarren zikloan, lehen hezkuntzan edo derrigorrezko bigarren hezkuntzan badaude.

Jantokirako diru laguntza biztanleriaren halako sektore batendako da; ez da, beraz, biztanle guztiendako, baizik eta gizarte eta ekonomiaren aldetik egoera txarrean dauden familiendako.

2. artikulua. Deialdiaren finantzabidea.

Deialdia finantzatzeko aurrekontua izanen da 3131.48004 kontu-sailaren (eskolako jantokirako laguntzak) kargu aurrekontuan urtero sartzen dena; zenbateko horiek baldintzapeturik egonen dira, aurrekontu bakoitza onesten ote den.

3. artikulua. Baldintzak eta eginbeharrak.

3.1.-Atal honetan aipatzen diren baldintzak bete behar dira eskabideak aurkezteko epea bururatzean, eta bere horretan egon ikasturte osoan. Laguntza hauek biltzeko, hauek dira nahitaezko baldintzak:

a) Tuteran egiazko bizilekua izatea eta bertan erroldaturik egotea gutienez ere 6 hilabete aitzin (adingabea eta aita, ama, egitatezko bikotekidea, adingabearen tutoreak, adingabearekin bizi badira), laguntza bildu bitartean. Oinarrizko gizarte zerbitzuek egiaztatuko dute, udal erroldaren bidez, eskatzaileen eta onuradunen erroldatze eta bizikidetze egoera.

b) Bere ardurapean izatea eskolara doazen adingabeak, 1. artikuluan aipatzen diren mailetariko batean.

c) Eskolako jantokia erabiltzeko premia objektiboa izatea, betiere oinarri hauetan zehazten den egoera ekonomikoan egonez gero, arrazoi hauetariko batengatik:

-Adingabeek beren etxean bazkaltzeko ezintasuna, helduak bazkaltzeko ordutegian kanpoan daudelakoz, ordu horretan lanean aritzeagatik edo lana aurkitzeko aukerak hobetzeko prestakuntza jarduera batean aritzeagatik, salbu eta bizikidetza unitatean diru-sarrerak LGSaren %130 edo tikiagoak direlarik.

-Adingabearen ardura duen laguna zaindaria izatea NMAk menpekotzat hartzen duen batena, baliaezintasun handiak jotako batena edo %65eko edo handiagoko desgaitasun maila duen batena. Lagun berak izan behar du helduen edo zahar menpekoen zaindaria eta aldi berean adingabeena, edo menpekoa izatea adingabea begiratzen duena, paragrafo honetan jasotzen den gisara, ezintasuna izanik etxe barrenean ardura horiek bertze heldu batekin partekatzeko, bazkaltzeko tenorean.

-Gizarte eta familia egoerak beharrezkoa egitea haurra jantokira joatea aurreneurri gisa eta hura babesteko.

d) Familiaren diru-sarrerak, kontzeptu guztiengatik, oinarri hauetako erreferentziako taula ekonomikoetakoak baino apalagoak izatea, hau da, LGSaren %190 edo tikiagoak, familia unitatearen edo bizikidetasuneko unitatearen eta horiek kalkulatzeko aintzat hartutako kontzeptuen arabera.

e) Tuterako Udalarekiko tributu arloko betebeharrak egunean izatea; horrek Ur Batzordea izeneko erakunde autonomoarekikoak eta Castel Ruiz enpresa entitate publikoarekikoak ere erran nahi du.

f) Deialdi honetan eskatzen diren eskaera eta dokumentazioa ezarritako epeetan aurkeztu izana.

g) Familiaren ondarea gehienez ere 60.000 euro izatea, salbu eta ohiko etxebizitza eta lanean aritzeko ondasun higigarri eta higiezinak.

Baldintza hauek 8. artikuluan xedatuaren arabera egiaztatu beharko dira, udal artxiboetan agertzen diren datuak izan ezik.

3.2.-Onuradunek eginbehar hauek izanen dituzte:

a) Deialdian arautzen den xedea betetzea.

b) Organo emailearen aitzinean frogatzea baldintzak betetzen direla frogatzea eta haurra eskolako jantokira joaten dela.

c) Organo emaileak eginen dituen egiaztapenak eta kontrol organo eskudunek egin ditzaketen egiaztapen eta kontrol finantzarioak onartzea eta jarduketa horietan eskatzen zaizkien argibide guztiak ematea, informazio hori udal artxiboetan ez dagoenean.

d) Jantokira eta ikastetxera joateari dagokionez gertatzen diren aldaketa guztien berri ematea (altak, bajak etab.).

e) Hartutako dirua itzultzea, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua ezartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan aurreikusten diren kasuetan.

3.3.-Bertze laguntza batzuekiko bateragarritasuna eta osagarritasuna.

a) Deklaratzen da Tuterako Udalak eskolako jantokirako ikasturte bakoitzean ematen dituen laguntzen bateragarritasuna xede berdintsuaren bertze administrazio publiko batzuetatik edo bertze ente pribatu edo publikoetatik etortzen diren bertze laguntza edo bekekin, guztira zenbatekoak egiten ez badu 7.3 artikuluan bildutako gastua baino gehiago.

b) Laguntza hauek osatu beharko dira bertze administrazio publiko batzuetatik edo bertze ente pribatu edo publikoetatik etortzen direnekin.

4. artikulua. Eskatzeko sistema, epeak eta dokumentazioa.

4.1.-Eskatzeko sistema.

Aitzineko deialdian laguntza eskuraturik ere, eskatzaile guztiek esleipen berri baten eskatzaile gisa parte hartu behar dute, lehenago laguntzak eman izanak ez baitakar, berez, gerokorik, hau da, ez du inolako eskubiderik sortzen hurrengo ikasturteetan laguntzak biltzeari dagokionez.

Eskabideak inprimaki ofizialeko ereduaren arabera gauzatuko dira; hura eskatzaileak sinatu beharko du, eta deialdi honen eranskin gisa argitaratzen den esreduari lotuko zaio. Eredu horien interesdunen eskura egonen dira Tuterako Udalaren webgunean: www.tudela.es, baita Udaleko HLZaren bulegoetan ere.

Familia bakoitzeko inprimaki bakarra bete beharko da; hura ikaslearen aitak eta/edo amak sinatu beharko dute edo, hala behar badu, legezko tutoreak. Harekin batera, deialdi honetako baldintzen egiaztagirika aurkeztuko dira.

4.2.-Epeak.

a) Hurrengo ikasturtea hasten den urteko ekainean.

b) Ohiko epetik kanpora laguntzak eskatzen ahalko dira, baldin eta 7.2.4 artikuluko kasuetan aipatzen diren salbuespeneko inguruabarrak gertatzen badira. Diru-laguntzak ematen diren datatik aitzina baizik ez dira eskuratzen ahalko; ez dute atzerako eraginik.

4.3.-Agiriak.

Eskatzaileek behar den inprimakia bete beharko dute, eredu ofizialaren arabera, betiere 1. artikuluan aipatzen diren irakaskuntza mailetan badaude eta 3. artikuluko baldintza eta betebeharrak betetzen badituzte. Horretarako, ondotik ematen den dokumentazioaren fotokopia aurkeztu beharko dute, jatorrizkoarekin alderatua, herritarrarendako laguntza zerbitzuan (hemendik aitzina, HLZ):

4.3.1.-Norberaren datuak:

-NANa.

-AIZ

-Aitzineko bi agirietarik, bakarrik ere izan ezean, indarra duen pasaportea aurkeztuko da.

4.3.2.-Familiaren diru-sarrera guztien eta etxebizitzagatik kentzen ahal diren gastuen egiaztagiriak:

a) Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitzin ekitaldiko aitorpenaren fotokopia, bizikidetza unitateko kideenarena (aita/amak, baita ezkontide berriak edo haien izatezko bikoteak). Egitera beharturik ez badaude aurkeztu beharko dute beharturik ez egotearen ziurtagiria, Foru Ogasunak luzatua.

b) Eskatzaileak espresuki jaso beharko du, eskaerari erantsitako orrian, aitzin urtean aitortutako diru-sarrerak larriki urritu badira, PFEZa aurkezteko egunetan ez aurreikusteko maneran, familia unitatean errentak eskuratzen zituzten kideetariko bat hil delakoz edo lanerako ezindurik edo langabe bilakatu delakoz, edo bereizi edo dibortziatu delakoz eta/edo urritze hori sorrarazi duen bertze edozein inguruabar sozioekonomiko gertatu delakoz. Egoera horren egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu nahitaez..

c) Kasu guztietan, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

-Aitzin urteko PFEZaren aitorpenaren kopia osoa.

-Azkeneko 3 nominak eta/edo INEMaren diru sariak jasotzearen egiaztagiriak, bertze sarienak, mantenu-pentsioarena etab.

-Diru-sarreren zinpeko aitorpena.

-Etxebizitzagatik izandako gastuaren ziurtagiria, agiri ofizialen bidez egiaztatua: egindako ordainketa jasotzen duten bankuen gordekinak (ez ordaintzeko gaztigua) edo errentatzaileak edo kontratuaren titularrak sinaturiko frogagiria.

4.3.3.-Familiaren eta laneko egoera:

a) Familia liburuaren fotokopia, bere kide guztiekin, jatorrizkoarekin alderatua, eta halakorik izan ezean, familia unitateko kideak eta haien jaiotegunak frogatzeko dokumentazio ofiziala. Erroldako izen ematea ofizioz egiaztatuko da.

b) Banantzea edo dibortzioa. Honela egiaztatuko dira:

1) Izatezko banantzean, aurkeztuko da banantzeko eskaera aurkeztu izanaren ziurtagiriaren fotokopia, jatorrizkoarekin alderatua, edo notario agiria zein egoera hori erakusten duten bertze agiri batzuk.

2) Banantzea legezkoa bada, edo dibortzioa, aurkeztu beharko dira hura xedatzen duten epai judizialen fotokopiak, jatorrizkoarekin alderatuak.

c) Ezkontzaz kanpoko seme-alabaren bat izanez gero, aurkeztu beharko da zaintza eta ardurari buruzko neurrien eta mantenu-pentsioaren fotokopia, jatorrizkoarekin alderatua. Halakorik izan ezean, demanda jarri izanen ziurtagiria, edo egoera hori egiaztatzen duten bertze dokumentu batzuk.

d) Lan bizitza eguneratuaren ziurtagiria.

4.3.4.-Bertzelako egoerak:

a) Desgaitasuna, menpekotasuna eta baliaezintasun handia. Erakunde eskudunak luzaturiko kalifikazioa, %65eko edo handiagoko maila aitorturik.

b) Prestakuntza jardueraren batean ariz gero, egiten ari den jardueraren datak, ordutegiak eta izena.

c) Eskolatze berantaren eta haren dataren ziurtagiria, ikastetxearena edo Nafarroako Gobernuarena.

Aitzineko ataletan aipatzen den dokumentazioa izan ezean, eskatzaileek bidezko iruditzen zaizkien dokumentu eta ziurtagiriak ekartzen ahalko dituzte diru, gizarte edo familiaren aldetik bizi duten egoera frogatzeko, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio prozedura Erkideari buruzko Legean aurreikusiari jarraikiz.

Eskaerak ez baditu betetzen deialdian ezarritako betekizunak, interesdunari eskatuko zaio gehienez ere hamar eguneko epe luzaezinean zuzen dezala, eta ohartaraziko zaio hala egin ezean eskaera bertan behera utzi duela ulertuko dela. Betiere aitzinetik ebazpena emanen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 71. artikuluak aurreikusiarekin bat.

4.3.5.-Udaleko HLZak egin beharreko tramiteak.

a) Udaleko HLZak gurasoek edo tutoreek epearen barnean aurkeztutako eskaerak eta dokumentazioa bilduko ditu, eta egiaztatuko du eskabideko atalak behar bezala beterik daudela eta erantsitako dokumentazioa behar dena dela.

b) Eskaerak jasotzeko unean, eskatzaileari kopia itzuliko zaio, hura aurkeztu izanaren frogatako balioko duena.

c) Eskatzaileek eskatzen den dokumentazioaren fotokopiak aurkezten dituztenean, LHZ hartzaileak zigilatuko du bildutako kopia, jatorrizkoarekin alderatu ondoan, aurkeztutako dokumentuaren benekotasuna frogatu beharrez.

5. artikulua. Baloratzeko eta hautatzeko irizpideak.

5.1.-Irizpideak betiere lotuko zaizkie Diru-laguntzei buruzko 8.3 a) artikuluan eta Tuterako Udalaren urte bakoitzeko aurrekontu orokorrak betearazteko oinarrietan jasotako printzipioei.

5.2.-Gai honetan eskumena duten teknikariek eginen dute deialdiaren kudeaketa, segimendua eta balorazioa, haren fase guztietan, baita aginduzko txostenak ere erreglamaziorik edo errekurtsorik izanez gero.

6. artikulua. Ebazteko eta jakinarazteko epea.

6.1.-Organo eskuduna. Araudian arautzen den eskumen banaketaren arabera eta Alkatetzaren eskuordetzaren arabera, ebazteko ahalmena duen organoa alorreko Zinegotzigo Delegatua da.

6.2.-Ebazteko gehieneko epea 6 hilabete da eskaera erregistroan sartu denetik, kontuan harturik epe hori eteten ahal dela interesdunari eskatzen bazaio bere eskaerako akatsak zuzentzeko edo agiriak ekartzeko. Epe hori berariazko ebazpenik eman gabe iragan ondoan, eskatzaileak eskaera ezetsitzat jotzen ahalko du, Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 25.5. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

6.3.-Emateari buruzko ebazpenak administrazio bidea amaituko du eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 58 eta 59. artikuluetan adierazitakoari jarraikiz jakinaraziko zaio eskatzaileari. Orobat, ikastetxeko jantokia kudeatzen dutenei igorriko zaie.

7. artikulua. Laguntzen zenbatekoa eta ordainketa. Gastu kengarriak.

7.1.-Familia unitatearen diru-sarrerak kontatzeko erreferentzia ekonomikoaren taula: X zutabean biltzen diren ehunekoak ikasturtea hasten deneko LGSaren araberakoak dira. Jaso beharreko sariaren ehunekoa:

X

FAMILIAREN

HILEKO

DIRU-SARRERAK

HILEKO LGS x 14

12

POLIGONO

FAMILIA UNITATEAREN KIDE KOPURUA

3

4

5

6

ADINGABEEN KOPURUA ESKOLAKO JANTOKIAN

1

2

1

2

3

1

2

3

1

2

3

1

? %100

100

100

100

100

100

100

100

100

100

100

100

2

>%100 eta ?%110

90

100

100

100

100

100

100

100

100

100

100

3

>%110 eta ?%120

80

90

100

100

100

100

100

100

100

100

100

4

>%120 eta ?%130

70

80

80

90

100

90

100

100

100

100

100

5

>%130 eta ?%140

60

70

70

80

90

90

100

100

100

100

100

6

>%140 eta ?%150

50

60

60

70

80

80

90

100

100

100

100

7

>%150 eta ?%160

25

50

50

60

70

70

80

90

90

100

100

8

>%160 eta ?%170

25

50

50

60

70

60

70

80

80

90

100

9

>%170 eta ?%180

25

25

25

50

60

50

60

70

70

80

90

10

>%180 eta ?%190

-

25

25

50

60

50

50

60

60

70

80

7.2.-Familiaren errenta eta kasu bakoitzaren laguntza kalkulatzeko prozedura: familia unitatearen diru baliabideak ezartzeari dagokionez, halakotzat hartuko da hileko diru-sarrera guztien eta haren ondarearen batura, 3.1.g) artikuluan adierazi dena kontuan harturik.

7.2.1.-Diru-sarreren balorazioa:

7.2.1.1.-Laneko etekinen bidezko diru-sarrerak. Laneko etekinak dira elkarrekin bizi den familiaren (aita-ama, bikotekide, tutore, anai-arreba) norberaren kontura edo bertzeren konturako lanetik heldu diren diru-sarrera guztiak gehi sari eta pentsio aitortuak, diru publiko nahiz pribatuen kontura finantzatzen diren gizarte aurreikuspeneko araubideetan sailkatuak, dena zati hamabi eginik.

Kontatuko dira:

a) Aldizkakoak ez diren diru-sarreren kasuan, diru-sarreren kontua egiteko banaz bertzeko diru-sarrerak kalkulatuko dira azken hiru nominetatik, prentsioaren ziurtagiritik edo bertze edozein diru sari edo diru iturritatik abiatuta.

b) Enplegu egonkorra izanez gero, lanaren aldetik urtebeteko edo gehiagorako egonkortasuna duena, eskabidearen unean azken errenta aitorpena hartuko da kontuan. Dagokionean, familia unitateko edozein kideren pentsio, sari edo nominetatik heldu diren diru-sarrerak kontuan hartuko dira, azken errenta aitorpenean sartu ez badira.

7.2.1.2.-Etxebizitza gastuak. Diru-sarreretatik kenduko da etxebizitza gastua (alokairua edo hipoteka), gehienez ere egiazko kostuaren %50, kontzeptu hauengatik.

7.2.1.3.-Bertzelako kenkariak.

-LGSaren %10 kenduko da, 3tik 4 haur bitarteko familia ugariagatik eta %15, 5 seme-alabatik goiti.

-LGSaren %20 kenduko da bizikidetzako familia unitateko kideren baten minusbaliotasuna frogatzeagatik (? %65) .

Familiaren diru-sarrerak kalkulatzeko ondoko eragiketa erabiliko da, aipatu baldintzak beterik:

(urteko diru-sarrerak/12) - gastu kengarriak = laguntzaren esleipena

X - gastu kengarriak = Y

7.2.2.-Diru-sarrerak, ondareko etekinak. Ondareko etenkitzat joko dira kapital higigarri nahiz higiezinetatik heldu direnak, 3.1.g) artikuluan jasotzen diren salbuespenekin.

7.2.3.-Diru baliabideen kontaketatik diru-sarrera hauek salbuetsiko dira:

-Ardurapeko seme-alabak izateagatik Gizarte Segurantzak ematen dituen sarien diru-sarrerak.

-Helburu zehatz baterako laguntza ekonomikoak, halakotzat harturik larrialdietako laguntzak, etxebizitza erosteko direnak, ikasketetarako bekak eta bertze edozein, eman bada familia unitatearen premia zehatz bati aurre egiteko.

7.2.4.-Ohiz kanpoko egoerak. Oinarri hauetan ezartzen denetik kanpora, familiako bertze kasu batzuk ere aztertzen ahalko dira, faktore soziosanitario larriengatik edo aparteko inguruabarrengatik (kasuan kasuko udal teknikariek baloratuak) adingabeek eskolako lantokia behar badute, familiak bere gain har dezakeen ehunekoa aplikaturik. Egoera horiek behar bezala frogatu eta baloratuta egon beharko dute.

7.3.-Laguntzen zenbatekoa.

Ikastetxe guztietako jantokiaren kostuaren %85eko diru-laguntza emanen da, aitzineko ikasturtea erreferentziatako hartuta. Bazkariaren kostua banaz bertzeko kostua baino tikiagoa duten jatetxeetan, diru saria kostu errealean oinarriturik aplikatuko da.

Kontzeptu beragatik bertze erakunde batzuengandik (Nafarroako Gobernua, enpresetako gizarte onurak etab.) jasotakoaren osagarria izanen da arautzen den saria, gehienez ere ezarritako mugaraino.

7.4.-Eskarien ebazpena eta laguntzen ordainketa.

Laguntzen eskaerak Gizarte Zerbitzuetara igorriko dira, eta zinegotzi delegatuak ebatziko ditu.

Adingabeek eskolako jantokian jaten dutela egiaztatzen duen agiria aurkeztu ondoan, laguntzak ordainduko dira jantokiko arduradunek adierazten duten kontu zenbakiaren bidez. Ziurtagiria aurkeztuko da, Udalak tramitatuko duena; ordainketa eginen da aurrekontua betearazteko oinarrietan eta aplikatzeko diren gainerako arauetan adierazten diren baldintza eta epeetan.

Eskabideen ebazpena interesdunei jakinaraziko zaie organo eskudunak onetsi ondoan. Laguntza ekonomikoek ebazpenean zehazten den datatik aitzina izanen dute indarra.

Ikasturtean, diru-laguntza hartzen duten ikasleek jatetxean baja eginez gero edo maiztasunez ez agertuz gero, arduradunek horren berri emanen dute eta baliogabetuko da emandako laguntza.

Laguntzak kenduko dira eskolako jantokia erabiltzen ez bada bi astean edo 15 egunez tartekaturik, ikastetxean justifikatu gabe.

Aurreikuspenekin bat etorri ez bada laguntza hartzen duten adingabeak asteazkenetan eta ekain eta irailetan jantokira joatea, jantokiaren arduradunak ziurtagiri bat luzatu beharko du behar diren aldaketekin, eta halakorik bada, diru-laguntzaren zati bat itzuliko da. Halaber, jantokiaren arduradunak data horietan joatea baieztatzen duen dokumentazioa igorri beharko du.

Diru-laguntzak emanen dira baldin eta urte bakoitzean indarra duen aurrekontuan krediturik eskura badago.

Jantokien arduradunek aurkeztu beharreko dokumentazioa, eskolako jantokiaren fitxa teknikoan sartuko dena:

1.-Eskola egutegia.

2.-Bankuko kontuaren zenbakia.

3.-Jantokiko zerbitzura joateko egunak/hilabetea eta hilabeteak.

4.-Jantokiaren prezioa/k.

8. artikulua. Laguntzen kontrola eta aplikazioa.

8.1.-Kontrolaren araubidea.

Diru-laguntzak baliogabetzen ahalko dira baldin eta frogatzen bada:

a) Haien zenbatekoa ez dela erabili eman zirenerako.

b) Baldintzetariko bat edo batzuk betetzen ez dituzten ikasleei eman zaiela, edo behar bezala egiaztatu ez dituztela.

Hala behar badu, dirua itzuli beharko da, Diru-laguntzei buruzko Legearen 37. artikuluan eta hurrengoetan xedatzen denarekin bat.

Tuterako Udaleko oinarrizko gizarte zerbitzuek beretako hartuko dituzte eskaeren espedienteen gainean laginketak eginez ikuskapena egiteko eginkizuna, legeria aplikagarrian aurreikusten diren neurriak hartzeaz aparte zantzuak daudelarik laguntzen lorpena, xedea edo justifikazioa modu ez zuenean egin dela.

Aplikatu beharko da finantza kontrolerako Diru-laguntzei buruzko Lege Orokor delakoaren 49. eta hurrengo artikuluetan aurreikusitako prozedura.

8.2.-Justifikazioa.

Laguntzak justifikatzeko, eskolako jantokiaren arduradunek ziurtagiria eginen dute haien onura hartzen duten ikasleek jantoki zerbitzuak erabiltzearen gainean. Ziurtagiri hori baitezpadako baldintza izanen da ordaintzeko. Hartan aipatu beharko da ikasleak huts egin duen aldien zerrenda, eta espresuki adierazi behar dira hurrenez hurreneko 2 aste edo 15 egun tartekaturik baino gehiago direnean, ikastetxean justifikatu gabe.

8.3.-Onuradunen betebeharrak.

Onuradunen eta entitate laguntzaileen betebeharrak ezarrita daude Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 14 eta 15. artikuluetan. Tuterako Udalak, legezko prozedura bidezkoen bidez, behar diren frogapenak egiten ahalko ditu emandako laguntzen xedeari eta aplikazioari buruz.

9. artikulua. Indarraldia eta xedapen osagarriak.

Arau hauek indarra izanen dute harik eta organo eskudunak, legeak ezarritako prozedurarekin bat, aldatu edo baliogabetu arte. Urtero, Udalak ofizioz eginen du ikasturtea hasten den urteko LGSaren datuen erreferentziako taula ekonomikoaren transposizioa, behar diren datu ekonomikoak erdietsi beharrez.

Urtero, Tokiko Gobernu batzarrak behar den erabakia hartuko du, ikasturte bakoitzeko deialdiaren hasiera onesteko eta, gisa hartara, eskolako jantokirako ikasturte bakoitzean onartzen den gehieneko prezioa finkatzeko.

10. artikulua. Errekurtsoak.

Deialdi honen kontra, baita hura betearazteko hartzen diren administrazio ebazpenen kontra ere, errekurtso hauetako edozein aurkezten ahalko da, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina. Aitzinetik, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa ezar daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bertzenaz,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Edo bertzenaz, bertze edozein interesdunei bidezko iruditzen bazaie hura jartzea.

11. artikulua. Xedapen indargabetzailea.

Indarrik gabe utzi dira Tuterako (Nafarroa) Udalaren eskolako jantokietan bazkaltzeko laguntza ekonomikoen oinarriak, Tuterako Udaleko Gobernu Batzordeak 2003ko martxoaren 21ean egin bilkuran onetsi zituenak.

12. artikulua. Onarpena eta interpretazioa.

1. Deialdi honetan parte hartzeak berekin dakar haren arauak onartzea.

2. Udalari dagokio deialdi honen oinarrien interpretazioa.

3. Onuradunek ez badituzte betetzen deialdiaren arau partikular hauetan ezarritako betebehar edo baldintzak, diru-laguntzari uko egin diotela ulertuko da eta dirul-aguntza ofizioz baliogabetu ahal izanen da.

13. artikulua. Publizitatea.

Oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira. Arau hauei behar bezalako publizitatea emanen zaie, izan litezkeen onuradunek haren berri izateko biderik egokiena erabiliz. Publizitatea egiteko baliabide osagarriak erabiltzen ahalko dira, hala nola Udalaren web orria, baita oinarrizko gizarte zerbitzuen eta Tuterako Udalaren iragarki oholak ere.

14. artikulua. Datuen babesa.

1. DBLOren 5. artikuluaren arabera, jakinaren gainean daude eskaeran erregistratu datu pertsonalak Datuak Babesteko Espainiako Agentzian inskribatua dagoen eta Tuterako Udalaren ardurapekoa den fitxategi batean sartuko direla, oinarri hauetan arautzen diren diru-laguntzak kudeatu beharrez. Eskatzen diren datu guztiak beharrezkoak dira diru-laguntza eskaerari erantzuteko, eta deialdira aurkezteak berez dakar baimena ematea horiek eskuratzeko eta aztertzeko eta horien gaineko agiriak luzatzeko. Tuterako udalari zuzendurik erabil daitezke datuak ikusteko, zuzentzeko, ezabatzeko eta haien aurka egiteko eskubideak.

2. Bertzalde, Tuterako Udalari baimena ematen zaio fitxategi automatizatuetan sartzen diren datu pertsonal, ekonomiko eta sozialak bertzte xede batzuetarako, hala nola estatistiketarako edo ikerketa zientifikorako, erabiltzeko, datu pertsonalak babestearen gaineko arloan indarra duen araudian ezarritakoari jarraikiz.

I. ERANSKINA ESKABIDEA

Tuterako ikastetxeetan jateko diru sariak
Ikasturtea ............... / ...............

Datu guztiak bete behar dira

Eskatzailearen datuak:

Izena eta abizenak: ............ N.A.N./I.F.Z../E.I.Z.:

Helbidea: .................................................................... 31500 Tutera.

Telefonoak: ............. / ............. / ............. Egoera zibila: .

Laguntza zer haurrendako eskatzen den, haren/haien gaineko datuak

DEITURAK

IZENA

MUTIKOA

IKASMAILA

IKASTETXEA

NESKA

Jantoki zerbitzuaren erabilera

IRAILA

EKAINA

ASTEAZKENAK

BAI

EZ

Bizikidetza unitatearen datuak

HAURRAREKIKO

LOTURA

DEITURAK

IZENA

JAIOTZAREN

DATA

LANEKO

ORDUTEGIA

GIZONA

EMAKUMEA

AMA

AITA

ANAI-ARREBA/AHIZPA

Familia unitateko kide guztien diru-sarreren zinpeko aitorpena

FAMILIA UNITATEAREN DIRU-SARRERAK AZKEN 3 HILABETEAN

LAN EGOERA

HAURRAREKIKO

LOTURA

DEITURAK

IZENA

LANEAN

LANGABEZIAN

DIRU-SARRERAK, GUZTIRA, AZKEN 3 HILABETEAN

EZ

AMA

AITA

ANAI-ARREBA/AHIZPA

ESKATZEN DUT deialdiari heltzea, haren arauak onarturik, eta aditzera ematen dut, erantzukizuna nirea dela, eskaeran dauden datu guztiak egia-egiazkoak direla, deialdia arautzen duten oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen ditudala eta onuraduna izatea debekatzeko arrazoietan ez nagoela, indarra duten xedapenetan erraten denari jarraikiz.

OHARRA: Tuterako Udalak administrazio eskudunen aitzinean bidezko diren egiaztapen lanak eginen ditu, interesdunek emandako informazioa benetakoa ote den, eta eskatutako baldintzak eta kontzesioaren ondoriozkoak betetzen ote dituzten egiaztatzeko. Ebatzi eta jakinarazteko epea, gehienez ere, 6 hilabete izanen da. Epe horretan ebazpen espresik ematen ez bada, eskaera ezetsitzat joko du eskatzaileak.

DATUEN BABESA: Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5.1 artikuluan xedatuarekin bat, aditzera ematen da eskaeran erregistratu datu pertsonalak Datuak Babesteko Espainiako Agentzian inskribatua dagoen eta Tuterako Udalaren ardurapekoa den fitxategi batean sartuko direla; haren helburua da oinarrizko gizarte zerbitzuen programen kontrola, segimendua eta kudeaketa. Eskatu diren datu guztiak beharrezkoak dira eskaerari erantzuteko; beraz, haien tratamendua baimentzen da aipatu xederako. Datuak ikusteko, zuzentzeko, ezabatzeko eta haien aurka egiteko eskubideak erabil daitezke Tuterako Udalaren Herritarrendako Laguntza Zerbitzuaren bulegoetara jorik (Plaza Vieja, 1 eta Bernardo Escós Catalán karrika, zk.g.).

Tuteran, 20.........(e)ko ............................aren ................(e)an.

Jakinaren gainean, sinaturik

Iragarkiaren kodea: L1205172