81. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Xehetasun azterlana S-7C unitatean (31. poligonoa, 356. lurzatia). Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2012ko apirilaren 3an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen behin betikoz onestea S-7C unitatean (31. poligonoa, 356. lurzatia) Navarra de Maquinaria Agrícola, S.L.k sustatu duen xehetasun azterlana. Helburua eraikuntzaren lerrokadurak aldatzea da.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan 76 eta 74. artikuluei dagokienez xedatuari jarraikiz.

Tafallan, 2012ko apirilaren 17an.-Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L1205901