81. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Kontzesio administratiboaren jendaurreko aldia

Tafallako Udalak 2012ko apirilaren 3ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 106.4 artikuluan xedatuarekin bat, erabaki zen jendaurrean edukitzea hogeita hamar egun balioduneko epean, bigarren hezkuntzako ikastetxe gisako erabilera pribatiboari buruzko kontzesio administratiboaren espedienteko proiektua eta baldintza agiria.

Epe horretan, proiektua eta lizitazio oinarriak interesdunen eskura egonen dira Tafallako Udaleko Hirigintza Zerbitzuetako Alorraren bulegoetan, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tafallan, 2012ko apirilaren 10ean.-Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L1205545