81. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

EBAZPENA, 2012ko martxoaren 1ekoa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako "Gozoki, opil eta pastel prestaleku eta fabrikak" sektorearen hitzarmen kolektiboko soldaten berrikuspena erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

"Gozoki, opil eta pastel prestaleku eta fabrikak" sektorearen hitzarmen kolektiboko soldaten berrikuspenari buruzko akordioaren testua (kode zk.: 31002705011981), 2012. urteari dagokiona, aztertu da. Erregistro honetan 2012ko otsailaren 21ean sartu zen eta sektoreko enpresa eta sindikatu ordezkariek urtarrilaren 26an izenpetu zuten, Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatietan eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera.

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Ebazpen hau Negoziazio Batzordeari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, denek jakin dezaten.

Iruñean, 2012ko martxoaren 1ean.-Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.

AKTA

NAFARROAKO "GOZOKI, OPIL
ETA PASTEL PRESTALEKU ETA FABRIKAK"
SEKTOREAREN HITZARMEN KOLEKTIBO PROBINTZIALA

Iruñean, 2012ko urtarrilaren 26ko 16:00etan, Nafarroako "Gozoki, opil eta pastel prestaleku eta fabrikak" sektorearen hitzarmen kolektiboaren negoziazio-mahaia bildu da, ondoko entitate eta ordezkariek osatzen dutela:

Asociación de Empresarios Artesanos de Pastelería de Navarra (ANEP) elkartearen aldetik: Gabriel Lamberto jauna, Javier San Miguel jauna eta Joaquín Pascual jauna.

CCOO sindikatuaren aldetik: Martín Tellechea jauna.

UGT sindikatuaren aldetik: M.ª Victoria Pastor andrea, Iñaki Turrillas jauna, Ana Isabel Salmerón andrea eta Diego Allo jauna.

Ekitaldia hasita,

Honako hau adierazten dute:

Nafarroako "Gozoki, opil eta pastel prestaleku eta fabrikak" sektorearen hitzarmen kolektibo indardunaren 7. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, 2011n Kontsumoko Prezioen Indizea (KPI) % 2,4 igo dela jakin ondoren, bidezkoa da 2012ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko eperako hitzartutako igoera ezartzea, eta beraz,

Erabaki dute:

Lehena.-2012ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte ondorioak izanen dituzten soldaten taulak izenpetzea. Taulak akta honi erantsirik daude.

Bigarrena.-Akta hau eta bere eranskina Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentura igortzea, hari jakinarazteko eta erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezen beharrezkoa dena xeda dadin eskatzeko.

Eta aztertzeko beste gairik ez izanik, bilera bukatu da eta, adostasunaren adierazgarri, honako akta hau sinatu da goian aipatu toki eta egunean.

Igoera: %2,65.

I. ERANSKINA

Soldaten taulak (Indarraldia: 2012-1-1etik 2012-12-31ra)

KATEGORIAK

OINARRIZKO

SOLDATA/EUROAK

ANTZINATASUNA KALKULATZEKO

OINARRIA

Arduraduna

48,53 euro

31,33 euro

1. mailako ofiziala

43,29 euro

29,95 euro

2. mailako ofiziala

39,30 euro

28,53 euro

Laguntzailea

36,60 euro

27,22 euro

Garbitzaileak

31,54 euro

25,44 euro

Peoia

35,47 euro

25,84 euro

18 urtetik gorako saltzailea

36,22 euro

26,79 euro

Ikastuna ez den 17 urteko langilea

22,36 euro

16,77 euro

Ikastuna ez den 16 urteko langilea

19,41 euro

15,91 euro

Prestakuntzako kontratuak:

1. urtekoa:

26,61 euro

Bigarren urtekoa:

30,15 euro

3. urtekoa:

35,47 euro

GAINERAKO KONTZEPTU EKONOMIKOAK

10. artikulua

Lanerako arropa:

27,78 euro

23. artikulua

Gaueko lanaren plusa:

2,28 euro

24. artikulua

Zaindariaren eguna:

49,53 euro

32. artikulua

Aparteko orduak:

Saltokiko langileak (saltzaileak):

9,29 euro

Prestalekuko langileak:

10,05 euro

34. artikulua.

Aseguruen poliza:

Lan istripuak eragindako

erabateko ezgaitasuna edo osoa:

53.684 euro

Lan istripuak edo lanbide eritasunak

eragindako heriotza:

46.060 euro

Iragarkiaren kodea: F1203688