81. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PETILLA ARAGOI

2012ko aurrekontua. Hasierako onespena

Petilla Aragoiko Udaleko bizilagunen batzarrak, kontzeju irekiaren araubidea duen udal horretan, hasiera batean onetsi zuen 2012ko aurrekontu orokorra, 2012ko urtarrilaren 27an egin bilkuran.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Petilla Aragoien, 2012ko apirilaren 10ean.-Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1205945