81. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Espedientea abiatzea, Hezkuntza Departamentuari dohainik lagatzeko 6. poligonoko 2009. eta 2016. lurzatiak (SO1/U.I.V-Ezkaba), Ezkaba-Kanala sektorea hirigintza aldetik berdinbanatzeko proiektuko E.1 eta D.3 lurzatiak, haietan DBHko institutua eraikitzearren

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2012ko martxoaren 27an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 27-MAR-12 (14/UV)

Ezkaba-Kanala sektorea hirigintza aldetik berdinbanatzeko proiektuko E.1 eta D.3 lurzatietan Bigarren Hezkuntzako institutua eraikitzearren, lurzati horiek Hezkuntza Departamentuari lagatzeko abiatutako espedienteko txostenak eta gainerako dokumentazioa ikusirik. Kontuan hartuz lurzatiaren kalifikazio juridikoa aldatzeko espedientea behin betikoz ebatzi dela Iruñeko Udalak 2012ko martxoaren 16an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki da:

1. Ezkaba-Kanala sektorea hirigintza aldetik berdinbanatzeko proiektuko E.1.1 eta D.3 lurzatiak besterengarri deklaratzea, ondarekoak baitira haien kalifikazio juridikoa aldatu ondoan.

2. Prozedura abiatzea, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari dohainik lagatzeko Iruñeko Hirilurraren gaineko ondasunen katastroko 6. poligonoko 2009. eta 2016. lurzatiak (Ezkaba), Ezkaba-Kanala (Antsoain-Iruña) sektorea nahitaez desjabetzeko prozesutik heldu den hirigintzako berdinbanaketa proiektuaren E.1 eta D.3 lurzatiei baitagozkie, Bigarren Hezkuntzako sei lerro izanen dituen ikastetxea eraikitzeko, ondoren adieraziko den bezala eta ondoren ezarriko diren baldintzekin:

-Lagapenaren baldintza da lurzati horiek izatea Bigarren Hezkuntzako institutua eraikitzeko, Ezkaba-Kanala sektorerako (Iruñeko Udal Planeko U.I. V).

-Lurzatiaren jabetza Iruñeko Udalari itzuliko zaio erabilpen hori bukatutakoan edo abian jartzen ez bada bi urteko epean, lagatzeko erabakitzen denetik hasita.

-Operazioa eskritura publiko baten bidez burutu beharko da Nafarroako Gobernuaren onarpena jasota geldi dadin, eta jabetza-erregistroan sartu beharko da.

-Burutze horri dagozkion gastuak Nafarroako Gobernuak ordainduko ditu.

3. Espedientea jendaurrean edukitzea hamabost egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta hemengo egunkarietan argitaratuta.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bertzenaz,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2012ko apirilaren 10ean.-Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1205526