81. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

AR2 banaketa eremuko sektore bakarraren plan partzialeko aldaketa. Hasierako onespena

Erriberriko Udalak, 2012ko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Erriberriko Hirigintzako Udal Planeko AR2 banaketa eremuko sektore bakarraren plan partzialeko aldaketa, Echeverría Iturri senideek sustaturik tramitatu baita.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Nafarroako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.4 artikuluan 74. artikuluari dagokionez xedatua betez, interesdun orok espedientea aztertu eta bidezkotzat jotzen dituen alegazioak aurkez ditzan hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Erriberrin, 2012ko apirilaren 11n.-Alkatea, Francisco Javier Legaz.

Iragarkiaren kodea: L1205893