81. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAIN-ARRIASGOITI

Laborantzako herrilurren eta baratzeen aprobetxamendua lortzeko eskabideak aurkezteko epea irekirik

Lizoainibarko laborari guztiei aditzera ematen zaie ezen laborantzako lurren loteak eskatzeko epe ireki dela, esleipen berria egiteko, 10 urtetarako, 2012ko abuztuaren 15etik aitzina kontatzen hasita.

Eskabideak eta, haiekin batera, zinpeko deklarazioa, ordenantzaren 36. artikuluan adierazitako baldintzak betetzen direla adierazten duena, eta azken errenta aitorpenaren kopia Udalaren Idazkaritzan aurkeztuko dira edo, bestela, Itzaga Mankomunitatearen egoitzan, Urrotz-Hirian, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean agertu ondoko hamabosgarren eguneko hamahiruak baino lehen.

Eskabide eredua emanen die Udalak hura eskatzen duten interesdun guztiei.

Lizoainibarren, 2012ko apirilaren 16an.-Alkate udalburua, Amaia Ekisoain Gorriz.

Iragarkiaren kodea: L1205792