81. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

Ordenantza, Lakuntzako udal hilerriaren zerbitzua arautzen duena. Hasierako onespena

Lakuntzako Udalak, 2012ko martxoaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Lakuntzako udal hilerriaren zerbitzua arautzen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lakuntzan, 2012ko apirilaren 11n.-Alkate udalburua, José Ramón Garin Lizarraga.

Iragarkiaren kodea: L1205765