81. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TXULAPAIN

Eskumenak bertze baten esku uztea

Txulapaingo (Nafarroa) Udaleko alkate udalburuak, gaurko egunarekin, 41/2012 Ebazpen hau eman du:

Ikusirik Txulapaingo Udaleko alkate udalburuak, eritasuna dela-eta, ezin izanen dituela hautetsi gisa dituen eginkizunak bete

Kontuan hartuz, Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, alkateordeei dagokiela alkatearen ordez aritzea haren eginkizun guztietan, hura kanpoan bada, eri bada edo bere eskudantziak erabiltzeko ezindurik bada.

EBATZI DU:

Lehenbizikoa.-Alkatetza honen eginkizun guztiak Udaleko alkateorde José Ignacio Subiza Ataunen esku uztea 2012ko apirilaren 2tik 10era, biak barne.

Bigarrena.-Eskuordetza honen berri ematea José Ignacio Subiza Atauni, baita Udalbatzari ere egiten duen lehen osoko bilkuran, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Hau guztia jakinarazten dizut jakin dezazun, eta behar diren ondorioetarako, ohartaraziz erabaki horren kontra ondoko errekurtsoak jartzen ahal direla, hautara:

1. Hilabeteko epean eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari berari zuzendua, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua.

2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, 26/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusten diren kasuetan izan ezik, halakoetan Administrazioarekiko Auzien Epaitegian aurkeztuko baitira.

Markalainen (Txulapain), 2012ko apirilaren 2an.-Alkatea, Pablo Rota Arrieta.

Iragarkiaren kodea: L1205254