81. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Aldaketa aurrekontuetan. Hasierako onespena

Igantziko Udalak, 2012ko martxoaren 15ean egin osoko bilkuran, Udalaren 2012ko aurrekontuko aldaketa onetsi zuen hasiera batean.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Igantzin, 2012ko apirilaren 23an.-Alkatea, Lourdes Ibarluzea Irureta.

Iragarkiaren kodea: L1205774