81. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

161/2012 EBAZPENA, martxoaren 13koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak abenduaren 12an emandako 295/2011 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean heziketa zikloa 2010-2011 ikasturtean bukatu duten ikasleei Lanbide Heziketako ikasketen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen sari bereziak emateko deialdia egin zen.

Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak abenduaren 12an emandako 295/2011 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean heziketa zikloa 2010-2011 ikasturtean bukatu duten ikasleei Lanbide Heziketako ikasketen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen sari bereziak emateko deialdia egin zen. 1. eranskinaren bigarren oinarrian 400 euroko saria ezartzen da erdi mailarako eta 600 eurokoa goi mailarako.

Lanbide Heziketaren Zerbitzuak abenduaren 12ko 295/2011 Ebazpena aldatzearen aldeko txostena aurkeztu du, sari horietarako gastuaren gehieneko zenbatekoa gastuei dagokien aurrekontuko kontu-sailean erabilgarri dagoen diruaren arabera doitzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Abenduaren 12ko 295/2011 Ebazpenaren 1. atala aldatzea. Honela idatzita agertuko da: 1. Nafarroan Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko sari bereziak emateko 2010-2011 ikasturteko deialdia onestea, eta sari horiei dagokien gastua, 10.000 euro gehienez, 2012ko Gastuen Aurrekontuko "Lanbide Heziketarako sariak eta laguntzak" izeneko 426000-42600-4800-322E03 kontu-sailaren kargura gauzatzea. Deialdia ebazpen honen 1. eranskinean ageri da.

2. Abenduaren 12ko 295/2011 Ebazpeneko 1. eranskinaren bigarren oinarria aldatzea. Honela idatzita agertuko da: Bigarrena. Heziketa zikloetako sari bereziak lortzen dituzten ikasleek gehienez ere 400 euroko saria lortuko dute erdi mailan ari badira eta gehienez ere 600 eurokoa goi mailan, baita Hezkuntza Departamentuaren diploma bat ere, merezimendu hori aditzera ematen duena. Sari berezi bat jasotzen duten hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako goi mailako ikasleei, ECD/1696/2002 Ministerio Aginduan ageri den moduan, saria jaso dutela egiaztatzen duen eginbidea idatziko zaie ikasketa espedientean. Gainera, Hezkuntza Ministerioak egiten duen Lanbide Heziketako Sari Nazionaletarako deialdian parte hartzen ahalko dute.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialari jakinaraztea, argitara dadin.

3. Ebazpen hau igortzea Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalera, Argibide eta Agiri Bulegora eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2012ko martxoaren 13an.-Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

Iragarkiaren kodea: F1204325