81. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

Konpentsazio batzordearen estatutuak. Hasierako onespena

Joaquín Juanarena Apesteguíak. Aurizberriko UE 15-1 exekuzio unitatean sustatu duen Konpentsazio Batzordearen estatutuak hasiera batean onetsi ondoren, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, erabaki hori jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko egunetik hasita, interesdunek hura aztertu eta, bidezkoa bada, alegazioak aurkez ditzaten.

Alegazioak Erroibarko udaletxeko Sarrera Erregistroan aurkeztuko dira (Frantziako errepidea z/g, Lintzoain, Nafarroa).

Erroibarren, 2012ko apirilaren 16an.-Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L1206045