81. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa Gorraizko C-6 unitatearen xehetasun azterlanean.
Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, 2012ko apirilaren 12an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Gorraizko C-6 unitateko egungo xehetasun azterlaneko sestren aldaketa, unitate horretako 17. lurzatitik 40.era bitarteko lurzatien eremuan, Inmovest, S.L.k sustaturik, hasierako onespenaren arabera, sustatzaileak udal erregistroan 2012ko otsailean aurkeztutako dokumentazioarekin osatu baitzen.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen da behin betiko onespenaren iragarki hau, onesten den araudiarekin batean.

"17.etik 40.era bitarteko lurzatien mugetan, sestra berriak ezartzen dira, aldaketaren planoen arabera".

Sarrigurenen (Eguesibar), 2012ko apirilaren 13an.-Alkatea, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L1205787