81. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Dietetika eta Nutrizioko teknikari espezialista (DNTE) izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Dietetika eta Nutrizioko teknikari espezialista (DNTE) izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoari jarraikiz, deialdi horretako epaimahaiak probak gainditu dituzten izangaien izenak, lorturiko puntuen hurrenkeraren arabera, eta puntuaziorik handiena lortu duen izangaia izendatzeko proposamena aurkeztu ditu. Deialdia 2010eko 73. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 16an.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Dietetika eta Nutrizioko teknikari espezialista (DNTE) izateko lanpostu baterako izendapen proposamena onesten da, honakoaren aldekoa hain zuzen:

Txanda irekia:

LUGEA CAMPOS, M. ARANZAZU

2. Hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara bedi, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2012ko apirilaren 12an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Elena Navascues Catalán.

Iragarkiaren kodea: F1205852