81. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

U.E. 8 unitateko urbanizazio eta birzatiketa proiektuak

Ziraukiko Udalak, 2012ko martxoaren 28an egin bilkuran, hasiera batean eta batera onetsi zituen U.E. 8 exekuzio unitateko urbanizazio eta birzatiketa proiektuak, David Berasain Beruetek sustatuak.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76., 134. eta 151. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Ziraukin, 2012ko apirilaren 16an.-Alkatea, Victoriano Goldaraz Carmona.

Iragarkiaren kodea: L1205781