81. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

Ziraukiko eraikinak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentziak arautzen dituen udal ordenantza. Hasierako onespena

Ziraukiko Udalak, 2012ko martxoaren 28an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Ziraukiko eraikinak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentziak arautzen dituen ordenantza.

Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, dagokion espedientea jendaurrean egonen da, Udal Idazkaritzan, 30 egun naturalean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek eta interesa dutenek aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Ziraukin, 2012ko apirilaren 12an.-Alkatea, Victoriano Goldaraz Carmona.

Iragarkiaren kodea: L1205739