81. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GAZTELUBERRI

2012ko aurrekontua. Hasierako onespena

Gazteluberriko Udalak, 2012ko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2012ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Gazteluberrin, 2012ko apirilaren 10ean.-Alkate udalburua, José Hernández Aristu.

Iragarkiaren kodea: L1205790