81. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Enpleguaren, industriaren, merkataritzaren eta turismoaren arloan eskudantziak bertze baten esku uztea

Udal honetako alkateak jarraian heldu den ebazpena eman zuen 2012ko apirilaren 2an. Hona hemen testua:

1. Burlatako Udaleko zinegotzi eta Tokiko Gobernu Batzarreko kide Ventura Verdes Gallegoren esku uztea enpleguaren, industriaren, merkataritzaren eta turismoaren arloan Alkatetzari dagozkion eskudantzia hauetan aritzeko ahalmena, ez baitira Tokiko Gobernu Batzarraren esku utzi:

-Enpleguaren, industriaren, merkataritzaren eta turismoaren arloko barne zuzendaritza, kudeaketa, plangintza eta xedeen programazioa. Ez dago barnean hirugarrenengan eragina duten egintza administratiboen bitartez ebazteko ahalmena.

-Bere eskumeneko gaietan Alkatetzari, Tokiko Gobernu Batzarrari eta Osoko Bilkurari ebazpenak emateko eta erabakiak hartzeko proposamenak egin ahal izatea, ordaintzeko proposamenak barne.

-Bere gain hartutako eskumenari dagozkion gaietako kontratazio mahaietan buru egitea.

-Enpleguaren, industriaren, merkataritzaren eta turismoaren arloaren esparruko hautapen prozesuen epaimahaietan buru egitea.

-Bere esku utzitako eskumenaren gaietan Udalaren ordezkari izatea, enpleguaren, industriaren, merkataritzaren eta turismoaren arloaren esparruko hitzarmenak formalizatzeko ahalmena duela.

-Enpleguaren, industriaren, merkataritzaren eta turismoaren arloko aferetan alkateak ebazpenak eman behar baditu, lehenago zinegotzi delegatuak txostena egin beharko du horien gainean.

2. Ebazpen honetan egindako eskuordetzak, indarra har dezan, zinegotzi delegatuaren onarpena beharko du. Isilbidez eman dela ulertuko da, baldin eta ebazpena jakinarazi eta hiru egun baliodunean udal honetako Alkatetzari eskuordetza onartu ez dela adierazten ez bazaio.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta haren edukiaren berri Udalbatzari emanen zaio egiten duen lehen osoko bilkuran.

4. Erabaki hau Ventura Verdes Gallegori jakinaraztea, jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Burlatan, 2012ko apirilaren 2an.-Alkatea, Juan Carlos González Muñoz.

Iragarkiaren kodea: L1205304