81. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Berriozarko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2012ko apirilaren 3an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Berriozarko Zortziko kaleko 12an igogailua jartzeko xehetasun azterlana, eraikin horretako jabeen elkarteak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Berriozarren, 2012ko apirilaren 17an.-Alkatea, Xabier Lasa.

Iragarkiaren kodea: L1205937